Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Kontseiluko biltzarra - Langile bilatze - Elektrika mozte

Kontseiluko biltzarra

Aurtengo lehena joan den ortzegunean iragan da, Lapurdi gelan. Mintzagai guziak aho batez onartuak izan dira, hauek ziren:

- Arruntzan Sylviane Potignyren laguntza eskaintza bere lantegiaren seinaletikan.

- Etxe Ohiaren plaza berriz izendatzea, hau bilakatzen da orain Gazteluko plaza.

- Atekamotza zen bide berri baten izendatzea Indako bidea izendatuz.

- Ehun euroz petik diren diru sartze ezin bilduak baliogabetzea.

- Errolda lanerako hogei langileren biltzea.

- Arruntzako eremu publikoen berriz aztertzearentzat diru laguntzen galdea.

Azken gai hunek eztabaida luzea sortu du. Arruntzan ekonomia aldetik badira jatetxe bat eta zonbait saltegi. Auzo hortako eskolan haur kopurua beti emendatzen ari da, bainan auto aparkalekuak anitz eskas dira, pilota plazaren inguruan bereziki. Bideak frango hertsiak dira, adibidez elizako eta eskolaren inguruan, bai eta ere Heraitzetik Arruntzarakoan, ezin da autorik nunahi utzi bide horietan aldaketa batzu egin gabe. Pilota plaza bera jatetxearen aitzinean beti autoz eta kamioiez betea da. Herriko Etxeak nahi luke eta zuzen da plaza gehiago libratu pilotarientzat. Kondutan ere hartu behar du gaur egun legeak manatzen dion bezala espazio gehiago emaitea oinezko eta txirrindularieri ibil diten seguritate osoan. Obrentzat aitzinkontu bat egina izan da, 350.993 eurotara heltzen dena. Laguntza ekarri behar lukete erakunde batzuk: Estatuak, Departamenduak, uraren agentziak eta espazio berdeen erakundeak. Laguntzen arabera proiektu osoa berrikusia izanen da. Heldu den kontseiluko biltzarra urtarrilaren 25ean.

Langile bilatze

Uztaritzeko Herriko Etxeak bilatzen ditu langileak heldu den udarako, uztail eta agorrileko. Lanpostuak dira animatzaile bezala, gizon ala emazte, bai eta ere janarien zerbitzuan eta gelen menaiurako eta mantenuarentzat, hemen ere gizon ala emazte. Interesatuek behar dute beren izena helarazi urtarrilaren 9tik otsailaren 12a arte helbide huntara: ressources.humaines@ustaritz.fr.

Elektrika mozte

ENEDIS enpresak obra batzuen egiteko elektrika mozte batzu eginen ditu lehenik ortzegun huntan (9:00-17:00). Hunkitu alderdiak izanen dira Arruntza eta Senpereko bidea. Urtarrilaren 30ean asteazkenez ere izanen dira mozturak (9:00-16:30), hemen hunkituak Purgu eta Hiribehere auzoak. Kontutan hartzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016