Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a

Goiti ari

J-B.D

Lan-eskasa, bulta huntan doi bat ttipituz zoana, berriz goititzen ari da guti aski, untsa gogoetagarri baita. Nahiz %7ren hozka hori ez duen halere gainditzen. Batzueri iduritzen heintsu hortan egoitea ez dela hain gaizki, beste frangok diotelarik luzara segurik hori ez dela batere seinale ona izaiten ahal.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/11/23

Bizkarreko horiak

J-B D

Bizkarreko%20horiak

Duela bost urteko bat, anitz aipatu ziren bizkarreko horiak soinean zabiltzan heiek, nunahi eta noiznahi ikusten ere baitziren. Nor ziren eta zeri buruz hola plantatuak, ikerketa asko egundainokotan martxan dira, badela sail hortan oraino ere zer ikusi eta zer ikasi. Hiri handi askotan bereziki, hala iduri du behin. Geroari buruz zer pentsa eta beste, gisa bereko sukarra berriz jauzten ahal ote litakeen.Noiz, nun eta nola denen buru. Gogoeta anitz eta anitzen pazka baditake hor nunbait. Nork erraiten ahal ote du ezetz? Dena den, gisa hortako gaiak alde bat gogoan, bilkura asko eta asko bada Frantzia guzian gaindi. Zernahi oroitzapen azkarki harrotuz eta xede asko ere ba gisa berean.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/23

Euria

J-B D

Euri anitz egin duela azken bizpahiru astetan, lekuka alimaleko euritea funtsean, aspaldian ikusi ez zen bezalakoa, Frantzia iparraldean konparazione, urak ateratuak izigarriko eremuak hartuz, ondorioz makur frango eta frango, zauri handi-handiak nahitez, aspaldian ez baitzen holakorik jasana.Hoinbeste kalte beraz eta laguntza berezi batzuen menturan galde anitz helaraziak gobernuari. Horiek hola haatik, lurpez diren urtegi baliosak ez dira halere denetan aski azkartuak, bada nahitez oraino ere arrangura frango hor gaindi.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/23

29an

J-B D

Eric Dupond-Moretti justizia ministroa zigortua izanen ote da? Hilabete hunen 29an jakin beharra da epaileen erabakia. Goizeko 11tan omen. Anartean, bera beti solas beretan dago, deus makurrik ez duela egin. Beste frango ez batere ados, huts handiak badituela-etabizkarrean, huts bat gehiago ministro kargua aitzina atxiki duelakoz auziperatua zen egunetan. Ikusi behar istorio nahasi eta korapilatsu horrek nolako segida ukanen duen. Eta norbait ez denez gero deika ariko, afera beste auzitegi batetara pusatuz, hori ere gertatzen ahal baita alabainan. Bestenaz ere lege-gizon trebe eta ausartak direnekin!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/23

Apainketak

J-B D

Urteburuko bestak gogoan beti bezala, anitz tokitan hasiak dira bazterren apaintzen. Usaian bezanbat ala gutixago orobat? Frango ikusmolde desberdinak entzuten ditugu. Batzuk daukate betiko edo aspaldiko usaiak behar direla beti berdin atxiki, ez delafuntsezko arrazoirik deusen kanbiatzeko. Beste frango arras gogoetatuak, aroa aldatu dela eta kasik egun guziz aitzina kanbiatzen ari. Egokiago litakeela oro har denetan ere aise sos gutiago xahutzen balitz apainketa horientzat, ez dela segurikhainbesteren beharrik. Sobera espantu egiten dela eta ez idurika aise sobera handikeria.

Irakurri segida

3721. zbk

Azalekoa | 2023/11/23

Konkolotx: euskarazko haurtzaintza bateratua

M.O.

Konkolotx:%20euskarazko%20haurtzaintza%20bateratua

Konkolotx Ipar Euskal Herriko haurtzaindegi eta haurtzain-etxeak biltzen dituen elkartea da. Diru kanpaina bat eramaiten ari dela, bildu gira Elorri Arin elkarteko langilearekin ikusteko haurtzaintzan ari diren euskal egiturak zertan diren.

Elkarrekin biltzeko gogoa

2022an, haurrekin euskaraz lan egiten duten 3 haurtzaindegi eta 5 haurtzain-etxe bildu ziren elkarrekin lan baten eramaiteko, Konkolotx elkartea sortu zen. Parte hartzen duten haurtzaindegiak, Ohakoa (Miarritze), Luma (Baiona), Ttinka (Lakarra) eta haurtzain-etxeak Sübükota (Maule), Xoko Ttipi (Angelu), Kilima (Azkaine), Ttuku Ttuku (Ziburu) eta Txiki Txoko (Hendaia). Konkolotx haurtzaintzan ari diren arduradun-langileek elkar ezagutzeko aukera badute, elkarrekin bakoitzaren beharrak zein diren aipatuak dira, baliatuz formakuntza batzuk plantan jartzeko. Prestakuntza desberdin horientzat adituak gomitatuak dira. 20 bat langile bildu dira Maialen Alfarorekin, kantuen erritualen bidez nola dinamika sortu haurren beharrak kontutan hartzeko aipatua izan da. Berrikitan beste saio bat egina izan da bi ortofonistekin, haurtzaroko profesionalek haurren komunikazioan eta hizkuntzaren garapenean ardura baitute. Konkolotxen diren langileeri ah...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016