Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a

Irulegiko Eskua

M.V.

Duela urtea jakin zen Irulegiko Eskuaren berri. Geroztik, maiz aipatua baina bakan ikusia izan da interes arkeologiko ukaezina duen pieza hori. “Sorioneku” hitz famatua beren begiz ezagutzea berantetsia dutenek gero eta hurbilago dute epea, 2024ko bigarren seihilekoan agerian ezarria izanen omen baita Nafarroako Museoan.

Haatik, ez da haizu izanen Irulegiko Eskua marka komertzial gisa erabiltzea. Horrela erabaki du Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, Nafarroako Gobernuaren nahia betez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/11/23

Frantziako Itzuliaren ondorio ekonomikoak

M.V.

Denek gogoan dugu 2023ko Frantziako Tourra Bilbotik abiatu zela eta lehen hiru etapak Hego Euskal Herrian barna ibili zirela. Gertakari horren ondorio ekonomikoak azaldu dituzte Eusko Jaurlaritzako, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek, Ikertalde izeneko ikerketa taldearen txostenean oinarrituz.

Datu horien arabera, ekitaldiak 103,9 milioi euroko eragina ukan zuen Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian. “Grand Départ” delakoaren antolatzeko aitzinkontua, berriz, 12,2 milioi eurokoa izan zen. Beraz, inbertitutako euro bakoitzak 8,5 eurokoirabaziak ekarri zituen.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

Energia berriztagarriak

M.V.

Nafarroak haize erroten plakak birziklatzeko bigarren lantegia izanen du laster. Iberdrola eta FCC Cortesen eraikitzen ari diren lantegiaz gain, Acciona konpainiak bertze bat zabalduko du Irunberrin, 2010az geroztik plaka eolikoak ekoizten dituen lantegiaren ondoan. Waste2Fiber deituko da lantegi berria.

Konpainiak jakinarazi duenaren arabera, lantegi berriak ehun langile baino gehiago enplegatuko ditu. Heldu den urtearen lehen erdian hasiko dituzte eraikuntza lanak, eta 2025 urterako pentsatzen dute fabrika lanean hasiko dela.

Proiektua gauzatzen laguntzeko, Accionak 5,3 milioi euro eskuratu ditu Europako funtsetarik.

Urtean 6.000 tona material birziklatzeko gai izanen da, horretarako teknologia aitzindaria erabiliko duela hitzeman du Espainiako konpainiak. Birziklatzearen ondorioz erdietsiko diren berina eta karbono zuntzak autogintzarako eta eraikuntzarako erabiltzen ahalko dira. Osagai organikoek berriz, industria kimikoan aurkituko dute bigarren bizia.

B...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

EH Bilduren eta EAJren ekarpena Sanchezen inbestiduran

M.V.

Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatua izan da, gehiengo osoz. Eskuratu dituen 179 bozen barnean sartzen dira EH Bilduren seiak eta EAJren bortzak. Bi alderdietako bozeramaileek argi utzi dute beren urratsaren helburu nagusia eskuinari bidea trabatzea izan dela.

EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaile Mertxe Aizpuruak adierazi du: ''Nazio aniztasunaren eztabaida erdigunean jarriko duen legealdia izango da''."Aurrean dugun erronka kolosala da, eta erronka horren parekoak izango dira gure konpromiso eta erantzukizuna". "Tentuz, zuhurtziaz eta arduraz ekin beharko diogu", gaineratu du. Aizpuruari erantzunez, gobernuburu hautatu berriak“lurralde ereduari buruzko eztabaidari” lotzeko engaiamendua adierazi du.

EAJren izenean, Aitor Estebanek eman ditu Sanchezen alde bozkatzeko arrazoiak. Alde batetik, Kataluniako parlamentariekin amnistia legea adostea egoki kausitu dute jeltzaleek. Bestalde,

Estebanek garbi utzi du EAJrentzat eskuduntzen errespetua "aurre-aurre...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

Agustin Ibarrola zendu da

M.V.

Agustin%20Ibarrola%20zendu%20da

Euskal artea dolutan da, Agustin Ibarrola artista ezaguna zendu baita, 93 urtetan. Basaurin sortua, bizi osoa arteari loturik eraman du. Bere familiakoek azaldu dutenaren arabera, azken eguna arte ari izan da lanean inspirazio iturri emankorrarekin, Omako baserrian.

Omako basoa da, preseski Ibarrolaren obra ezagunena, bere baserritik hurbil dagoen pinudian margotu zuen obra. Lan hau berriki zabaldua izan da berriz, bertze leku batean, bere semeak, EHUk eta Bizkaiko Aldundiak egin zaharberritzeari esker.

Halabeharrak egin du heriotzaren biharamunean zabaldu delaDurangoko Museoan artistaren azken lanetako batzuk biltzen dituen erakusketa bat. “Papera ardatz” erakusketan 1997tik 2022ra artean laborategian sortu neurri ertain eta ttipiko entseguak dira hor ikusgai emanak.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du Ibarrola “euskal kulturaren erreferentzia” eta “ideologikoki engaiatua” izan dela.

PCEko kide izan zen Frankismo denbo...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

Higiezinen merkatua

M.V.

Etxe eta apartamentuen saltze eta erosteak %25,6 apaldu ziren joan den irailean, aitzineko urteko hilabete berarekin alderatuz. 1 476 eragiketa egin ziren bakarrik, eta beraz, zortzigarren hilabetea da higiezinen sektorea beheiti ari dela.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratu dituen estatistiken arabera, Euskadin irailean gertatu zen apaltzea Espainiako batez bestekoa (%23,7) baino handiagoa izan zen.

Higiezinen merkatuak jasaten duen motelaldia interes-tasak garestitzearen eta inflazioaren ondorioa dela pentsa daiteke.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

Nazioa gara

M.V.

EH Bilduk manifestaldia egin du joan den larunbatean, Bilbon, “Nazioa gara” lelopean, Euskal Herriaren "nazio izaera" aitor dadila galdegiteko. Mobilizazioan izan diraFPLP palestinarra, Frente Polisarioa, KNK kurdua, Sinn Fein, ERC, CUP, BNG, Mes Per Menorca, Andecha Astur eta Compromis alderdiak ere.

Hirugarren urtea da EH Bilduk "mobilizazio nazionala" antolatzen duela azaroan. Aurtengoan, "euskal nazio antifaxista, solidarioa eta oroimenduna" aldarrikatu du.

30.000 lagun erakarri dituen manifestaldia bururatzean, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak hartu du hitza. Hona hemen egin dituen aipamen batzuk: “EH Bildu Euskal Herria zaintzen eta babesten duen indar politikoa da”; “Euskal Herri osorako proiektua antolatzen eta defendatzen duen indar politikoa gara. Batzen gaituen ezkerra gara.”

Halaber, Otegi paradaz baliatu da Santi Brouard eta Josu Muguruza gogora ekartzeko, hauek azaroaren 20 batez hil baitzituzten, 1984an eta 1989an, hurrenez hurren.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

Euskara

M.V.

2048/2022 Ebazpenaren arabera, Iruñeko Udalak euskaraz eta gaztelaniaz ezarri behar ditu karrika izenak. Baina aitzineko asteetan indarra hartzen ari den oldarraldi judizialari jarraikiz, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak ebatzi du Iruñeko "Konstituzioaren Plazaren" izena gaztelera hutsez ezar daitekeela. Berri hau jakinarazi eta salatu duAdministrazioan Euskaraz Taldeak, eta ohartarazi du ebazpen honek ondorioak ukan ditzakeela "Iruñeko gainerako paisaia linguistikoan".

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

Turismoa

M.V.

Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak 2023 denboraldiko emaitzak azaldu ditu prentsaren aitzinean. Arras kontent agertu da,portuak 80 bidaiari-ontzi errezibitu baititu, orotara 148.791 bidaiari erakarriz hiria bisitatzera. Urtetik urtera emendatuz doa Bizkaiko hiriburura egiten diren itsas bidaien kopurua eta aurtengoa “denboraldi bikaina” izan dela adierazi du Barkalak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/23

Euskadi Think Next

M.V.

Sabino Arana Fundazioak sustatu duen “Euskadi Think Next” pentsamendu politikoari buruzko eztabaida-foroaren aurkezpena egin dute azaroaren 18an. Karia horretara, Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak oroitarazi du bere alderdiarentzat “ongizatea eta autogobernua” beti joan direla elkarrekin, eta uste du “eztabaida faltsua” dela “agenda soziala autogobernuaren agendaren aurretik” ezartzea.

Ortuzarrek autogobernua garai berrietara egokitzeko beharra azpimarratu du, Euskaditik hasiz, administrazio “arinagoak, hurbilagoak, irekiagoak eta parte-hartzaileagoak” sustatuz.

Irakurri segida

3721. zbk

Azalekoa | 2023/11/23

Konkolotx: euskarazko haurtzaintza bateratua

M.O.

Konkolotx:%20euskarazko%20haurtzaintza%20bateratua

Konkolotx Ipar Euskal Herriko haurtzaindegi eta haurtzain-etxeak biltzen dituen elkartea da. Diru kanpaina bat eramaiten ari dela, bildu gira Elorri Arin elkarteko langilearekin ikusteko haurtzaintzan ari diren euskal egiturak zertan diren.

Elkarrekin biltzeko gogoa

2022an, haurrekin euskaraz lan egiten duten 3 haurtzaindegi eta 5 haurtzain-etxe bildu ziren elkarrekin lan baten eramaiteko, Konkolotx elkartea sortu zen. Parte hartzen duten haurtzaindegiak, Ohakoa (Miarritze), Luma (Baiona), Ttinka (Lakarra) eta haurtzain-etxeak Sübükota (Maule), Xoko Ttipi (Angelu), Kilima (Azkaine), Ttuku Ttuku (Ziburu) eta Txiki Txoko (Hendaia). Konkolotx haurtzaintzan ari diren arduradun-langileek elkar ezagutzeko aukera badute, elkarrekin bakoitzaren beharrak zein diren aipatuak dira, baliatuz formakuntza batzuk plantan jartzeko. Prestakuntza desberdin horientzat adituak gomitatuak dira. 20 bat langile bildu dira Maialen Alfarorekin, kantuen erritualen bidez nola dinamika sortu haurren beharrak kontutan hartzeko aipatua izan da. Berrikitan beste saio bat egina izan da bi ortofonistekin, haurtzaroko profesionalek haurren komunikazioan eta hizkuntzaren garapenean ardura baitute. Konkolotxen diren langileeri ah...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016