Jainkoa bizia jendea | 2023ko Azaroaren 23a

Nola demontre?

Mandio

Nola%20demontre?

Ezin ulertua egin zait azken aste hauetako eztabaida, media horietan. Batzuen sarraski itsuen gaitzestearekin ezin kondena bertzeenak! Legezko kondena baten arriskatzeraino!

Ulertu duzu, irakurle, zertaz ari naizen. Palestinaz bai. Eta ere Israelez. Zer diferentziak euskal media eta frantses media horien artean. Harrigarria! Batzuen iritziz iduri du batere funtsezko arrazoirik gabe (salbu beren terrorista funtzioa betetzeko eta beren juduenganako herra asetzeko) egin zutela beren aberekeria, beren sarraski okaztagarria Hamasekoek. Bertze batzuk diote, arrazoiekin bistan da, aspaldi honetan jasaten dituzten zapalkuntza, desjabetze, erailtze, zauritze, preso hartze eta gaizki tratatzeek dituztela sortzen asaldatzeak eta hazten herra.

Alta, urriaren 7a aitzin zabalduak ziren amerikarren estatistika hauek: 2008a eta 2020aren artean, hil dira 250 israeldar, 5 600 palestinar. Garai berean 115 000 palestinar zaurituak izan dira. 2023ko maiatzean baziren 4.900 preso. Azken 3 urte hauetan 12.000 gazte, adin tikiko, arrastatuak izan ziren.

Israeldarrak ari dira Hamasekoek egin duten itsuskeriaren bideoa zabaltzen. Hori ikusi eta Aymeric Caron diputatuak erran du beharko litekeela erakutsi ere, Israelek haur emazte eta hobengabeei pairarazten duen sufrikarioa, gaur egun. Gaizo diputatua! Entzun ditu bereak, iduriz eta bonben sarraskiak jasangarriagoak, zibilizatuagoak direla...

Goragoko zenbaki horiek ere erakustera ematen dute badela aspalditik bideo gogor ezinikusi baten egiteko mamia edo gaia. Bertze alderdikoena haatik.

Nola demontre posible da holako leizea sentimendu eta ikuspegien artean? Borondate oneko jendeenganik ere?

Duela zonbeit egun ikusi dut Arte katean “Les pouvoirs du cerveau - Déchiffrer la conscience.”

Sinesgarriak diren esperientzia batzu erakusten dituzte. Arras interesgarriak. Beharbada goragoko galdeari erantzuteko hastapen bat badugu hor. Komentarioen parte bat itzuli dut:...Uste dugu erabakiak hartzen ahal ditugula gure burumuinetatik aparte, baina ezetz diote gaurko ikerketa zientifikoek. Filosofoen “libre arbitre” hura ilusio bat da.

Libertate sentimendua burumuinen eraikuntza bat da. Honek dauzkan zirkuituetan idatziak bezala dira gure balore sistemak; horiek erabiliz ditugu hartzen erabakiak. Gure balore sistemak fabrikatuak izan dira, parte geneen eraginez, eta parte, izan (sic) dugun hezkuntzari esker. Horietan finkatuz ditugu deliberoak hartzen. Ustez libreki. Hori ulertzeko har dezagun hormamendi baten irudia: gure kontzientzia agerian den zati tikiko bazkan alhatzen da, honek erroak barna dituela ohartu gabe, ageri ez den zati handi horretan, inkontzientean.

Ez dukegu inkontziente bera guk, Israeleko eskuin muturrekoek eta beren sustengatzaileek, azkarrenaren masakrea “gerla legitimoa” deitzen duten horiek.

Horrek erran nahi ote du geneek eta hezkuntzak moldatutik kanpo ez dela irizpide eta balore berririk sortuko gure baitan? Ez. Uf!

Burumuina tresna biologikoa da ahal berezi bat daukana: hauxe, bere aktibitateak bere burua ber-moldatzen dio. Informazioa gehiago ibili buruan eta barnago grabatzen da nerbio konexioetan. Bide inkontziente horietako lurbeltza ontzen duela eta ondorioz hartan oinarritzen zaizkigun gogoetak.

Ez etsi beraz * erranaren bortxaz berenganatuko dute menturaz enpatia pixka bat batzuk eta bertzeek. Edo bederen aterabide iraunkor eta zuzena ekarriko duen adimena.

Gainera meditazioa ere ber-bidetik doa; eragin handirekin iduriz.Aspaldiko meditatzaile den Mathieu Ricardek dio “Nere baitan pasatzen denaz gehiago kontzientzia hartu eta handiago nere libertatea.”


* Txomin Heguyk zabaldu du ikuspegi ona, humanitatez betea eta ongi dokumentatua.

* blast-info.fr emankizunean Charles Enderlin, gai hortaz aditua, ederki eta gizonki mintzo da ahoan bilorik gabe.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2023/11/23

Beldurrik gabeko bizitza

Menane Oxandabaratz

Emazteen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean finkatua da, Rafael Trujillo estatuburuaren manuz, Dominikar Estatuko Mirabal ahizpak erailak izan ziren egunaren oroimenez. Maluruski egun horrek 24 urte berantago beti bere sentsua badu.

Frantses barne ministerioak joan den astean agertu dituen zenbakiak kezkagarriak dira. 2022ko urtean, etxeko indarkeriengatik 244.000 biktima kontatuak izan dira, aitzineko urteari konparatuz %15aren gorakada!

Genero indarkeriaren arrazoiak ezin dira elementu bakar baten gainean oinarritu. Hainbat faktore kontutan sartzen dira. Gizonen nagusitasuna bermatzeko, mendez mende ikuspegi patriarkal eta sexistek indarkeria legitimatu dute. Jendartean estereotipoek eta aurreiritziek, feminitatean eta maskulinitatean ezarri normek, indarkeria ondorioztatu dute.

Emazte anitzi leporatua zaie beren jarrerarengatik direl...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016