Mundu zabalean | 2024ko Urtarrilaren 18a

Aberats puxanten erokeria!

M.O.

Aberats%20puxanten%20erokeria!

Ingurumen hondamendiaren aitzinean, munduko miliardunak gertatzen ahal litzatekeen ondorieri aurre egiteko antolatzen ari dira. Haietako batzuk beren geroa segurtatzeko proiektu faraonikoak plantan jartzen ari dira. Planetan gertatzen ahal den kataklismoaren aitzinean, zaila da sinestea gure artean abantailak dituztenek, zikoizkeria mugagabean, ez direla jendarte osoaren geroaz baitezpada axolatzen. Bide horretatik doazela, adibide konkretu batzuk agertuak dira. Ulertu dute heldu diren urteetan aldaketa batzuen aitzinean izaiten ahal direla. Denen abantailen alde lan egiteko orde, milioidunek "munduaren akabantzari" ihes egiteko erabiltzen dituzten ahalak izugarriak dira.

Kontsumo neurrigabekoan eta mugarik gabeko kapitalismoan oinarritua, planetako aberatsenek beren diruarekin dena konpondu dezaketela uste dute.

Mark Zuckerberg Facebookeko buruzagiak proiektua isilpean gorde nahi bazuen, berria zabaldu da. Miliardunak, Hawaii uhartean 250 milioi dolar baino gehiago balio duen bunker bat eraikitzen ari du. 566 hektareatan, lurpean bi jauregi eraikiko ditu, igerilekua, sauna, kirol gelak... eta tenis zelaia, ur eta elektrizitatez autosufizientea den aterpe erraldoia.

Bestalde, bide beretik, katastrofea gertatzen balitz, errana denez, bunkerrak eraikitzeko Zeelanda Berria aberatsen helmuga gogokoena litzateke. Reid Hoffman LinkedIn sare profesionalaren sortzailearen arabera, Estatu Batuetako milioidunen %50ak baino gehiago Zeelanda Berrian instalazioak ditu. Lurraldearen antolaketa, autosufizientziarako duen gaitasuna, kontinente handietatik urrun, mendebaldeko klima eskainiz, bizirautzaile amerikarrentzat herri atsegina litzateke.

Argentinako Patagonia ere aberatsenen artean ezaguna da. Bertan, mundu osoko pertsonalitate anitzek hainbat hektarea lur erosi dituzte. Horien artean, Ted Turner CNN telebista kateko sortzailea, Florent Pagny kantaria, Georges Soros hungariar-estatubatuar finantzarioa edo(ta) Sylvester Stallone aktorea. Aberatsen beste zentzugabekeria, Elon Musk X-ren (Twitter ohia) buruzagi berriarena da, Marte planetan atmosfera bat sortzea du helburu, Lurra planeta bezala bizigarria izaiteko asmoz. Proiektu hau zientzialariek anitz kritikatzen dute, ezin egina dela argumentatuz.

Adibide guzi hauek frogatzen dute diruak burua zenbateraino galaraz dezakeen.

Hondamendi ekologikoaren kontrako borrokan baliabideen partekatzea ezinbestekoa da, dirudun puxant batzuk mirakuluz lortzen badute beren burua babestea, milaka pertsonek beren bizitzan ordainduko beharko dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/01/18

Jantziak esklabotzaren bidez

M.O.

Jantziak%20esklabotzaren%20bidez

Txinako ipar-mendebaldean, Xinjiang probintzian kokatua, han bizi da uigur populazioa (Ouïghours), gehiengoa musulmana, beste zenbait kristauak. Europan saltzen diren jantzi anitz herritar horiek behartu lanaren bidez ekoiztuak dira. Nazioarteko marka handientzat (Zara, Uniqlo, Nike, Adidas, Puma, Apple eta BMW), milaka uigur herritar bortxazko lanaren egitera behartuak dira. Gaur egun oraino esklaboak badirela ohartarazteko, munduan zehar salaketak iragaiten dira, hainbat mugimendu eta herrik gizadiaren kontrako krimena bezala jotzen dute. Ondorioz zenbaitzuk Txinako enpresekin harremanak mozteko engaiatu ziren, baina marka ospetsuek langile xume horieri esker aberasten jarraitzen dute.

Txinak munduko kotoiaren laurdena baino gehiago ekoizten du, kotoi horren zati handia eskuz bildua da. Uigurren esklabo lanak ez du soilik ehungintzako industria hunkitzen, aipatua da adibidez energia berriztagarriena. Egin inkesta batzuk erakusten dute Txinako...

Irakurri segida

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016