Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 18a

Bagira: mugimendu abertzalearen jardunaldiak

Bagira:%20mugimendu%20abertzalearen%20jardunaldiak

Bagira: mugimendu abertzalearen jardunaldiak

Urtarrilaren 27an, Kanboko Xalbador kolegioan Bagira mugimendu abertzalearen jardunaldiak iraganen dira. Mugimenduaren berfundaziorako eta heldu den hamarkadarako bide orriaren osatzeko gogoeta eguna izanen da.

Duela urtebete abiaturik, Bagira prozesua bururatzera doa. 1.500 bat abertzaleren artean egin inkestak heldu den hamarkadarako erronkak agerian utzi ditu. Oinarri hortarik abiatu eta, Aberri Egunean bide-orria aurkeztua izanen da.

Jardunaldietan lehen eztabaida (9:00): tokiko egoera eta orokorra, abertzaletasunaren oinarriak, estrategiak eta praktikak, etapa instituzional berri baterako perspektibak dira besteak beste solasgai izanen. Arratsaldean (13:30), heldu den hamarkadan lorgarriak diren helburuak definitzeko, tailerretan gogoetatuko da, ondoko gaien inguruan: euskara, etxebizitza, klima, soziala, laborantza herrikoia, gazteria eta feminismoa.

Jardunaldiak bururatuko dira lagunarteko zintzur-bustitze batekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/01/18

Irakurlea mintzo: Estatuburu, gobernuburu eta ministro guziei

Jean Amestoy Beskoitze



Nola onar dezakezue hainbeste diru, energia eta zientzia gastatzea, mila milioi pertsona miseria handian bizi direnean eta askotan txaboletan edo kanpoan bizi direlarik, duinak ez diren baldintzetan. Komunikabideak modernizatzeko halako ahalak emaiten direnean, buruzagiek nahiago izan duzue Hitler, Stalin, Mao, Castro eta Franco bezalako diktadore deabruak bezala egin.

Gure planeta lur emankor eta elikagarria den bitartean, hauts bihurtzen duzue. Errusiak gaitzeko lurrazpi aberatsa du, bainan gizartearen ongile izan zitekeen Putin jaunak, nahiago izan du diktadore dohakabe horiek bezala egin.

Errusiak milaka haur eta zibil hil zituen Ukrainan, eta egoera onean zeuden etxebizitzak, eskolak eta ospitaleak suntsitu ere. Horretarako, auzitegi aitzinean behar luke auzipetua izan, gerlako krimen horientzat.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/18

ANDEREXO

EPELONDO

2023 urtea, zenbakien arabera, egundainoko beroena izan baldin bada, emazte hilketen alorrean ere gaitza izan da. Ehun mila hurbil emakumek bizia galdu dute senarren ala gizonen kolpeen eraginez. Bereziki Hego Amerikan, Asian eta Afrikan gertatzen dira nagusiki feminizido horiek, baina Europa okitua eta batzuen irudiz "zibilizazioaren" eredua den hau ere hunkitzen du larriki pandemia latz horrek. Frantzian demagun, elkarte feministek aurten 134 emazte "biolentatu" kontatu dituzte; hiru egunetatik behin halatan, emazte bat hiltzen da bere lagunaren ukabilkaden pean. Gobernuak anitzez gutxiago nonbratu ditu: Eric Dupont-Moretti halako espantu zozo batekin agertu da pantailetan.

Ez dugu ahantzi behar, denbora berean, bost egunetatik behin, haur bat eraila dela Frantzian. Azken adibidea, prentsak aipatu duen Eguberri eguneko masakre odoltsuaren karietara, Meaux (77) eskualdeko sarraskian lau haur eta hauen amak galdu zuten bizia....

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/18

Itsaso Zabalera ikusgarria

Ezpeletako Jondoni Eztebe eskola

Itsaso%20Zabalera%20ikusgarria

Abenduaren 12an, Euskal Haziak (Irakaskuntza elebidun katolikoko guraso, irakasle eta irakasleen elkartea) ama eskolako haurrei opari ederra eskaini die. Maialen Alfarok animaturik Itsaso Zabalera ikusgarrian parte hartu dute. Ikasle guziak aktoreak bilakatu dira. Itsasontzira igan eta, aingura altxatu dute, bela igo eta itsasoan zehar bidaia ederra egin. Haien irudipenetik atera diren animali eder batzuk gurutzatu dituzte. Bidai hori bukatzeko, lasaitu dira Maialenen kantu bat entzunik.

Ipuin honi esker, haurrek ikasten dute haien gorputza entzuten, konfiantza indartzen eta lasaitzen.

Zer momentu goxoa pasa duten!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/18

Santo Tomas Oreretan 5.endako!

Piarres Larazbal Kolegioa

Santo%20Tomas%20Oreretan%205.endako!

Abenduaren 21ean, ostegun goizez, Zubiak eraikiz proiektuarekin segituz, Oreretara joan dira kolegioko 5.eko ikasleak Santo Tomas goiza ospatzera.

Orereta ikastolan, gutun trukaketako bikoteak ezagutu dituzte, jokoak, kantuak, dantzak, zozketa eta txistor pintxoak janez.

Biziki ongi pasa da, nahiz eta eguraldia ez gure alde izan.

Euskaraz gozatuz, lagun berriak egin dituzte hurrengo topaketaren zain izanez.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/18

Doinuele: euskal musika eta literatura batzeko gunea

Doinuele:%20euskal%20musika%20eta%20literatura%20batzeko%20gunea

Doinuele sareak euskara hutsezko musika eta literatura azokak edo(ta) gertakariak Euskal Herri osoan batzen ditu. Euskal musikazale eta irakurzaleeri urte osoko hitzordu-zirkuitua bermatzeko borondatez abiatu zen. Baita plaza horiek "itzaletik ikusgaitasunera" ekartzeko, "euskaraz bizi den komunitatea" indartu nahi da, bai ikus-entzuleena, baina baita sortzaile eta programatzaileena ere. Horregatik, Doinuelek badu zubigintza bokazioa, euskal sorkuntzaren guneek elkarren berri izan dezaten eta elkar babes dezaten. Joan den astean aurtengo azoka guzien berri eman da.

- (H)ilbeltza urtarrilaren 22tik 28ra, Baztanen. Nobela beltzari buruzko ekitaldiak.

- Geure Gelatik apirilaren 12tik 14ra, Azkoitia. Emazteek idatzi liburuen azoka eta ekitaldiak.

- Literaturia maiatzaren 24tik 26ra, Zarautz. Literatura azoka eta ekitaldiak.

- Ziburuko azoka ekainaren 1ean. Liburu eta disko azoka eta...

Irakurri segida

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016