Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 30a

Elbarrituak enpresetan sarrarazi

Elbarrituak%20enpresetan%20sarrarazi

Urtero bezala, Handi-Trofeoak deitu sari emaitea Industria eta Merkatal Ganbaran iragan da. Enpresek elbarrituak diren pertsonen enpleguaren aldeko ekintzak saritzea du helburu.

Elbarrituak diren Pertsonen Enplegurako Europako Astearen baitan antolatua izan da. Handi-Trofeoak lanbide integraziorako eta lana atxikitzearen aldeko parioa egin nahi duten Ipar Euskal Herriko enpresa guzieri zuzendua da. Aurten hartu engaiamenduarentzat eta eredugarritasunarentzat bost enpresa sariztatu ditu. Saria hiru kriterioen inguruan oinarritua da: langile ahulenen gaitasunen garapena, langile ezinduen integrazioa eta laguntza tutoretza funtzioan parte hartzearen bidez, enpresaren baitan gaitasunak sortzea. Elbarritu pertsonaz arduratzeko enpresako pertsona bat izendatua da.


Ezinduen Lanbiderako Fondoa Kudeatzeko Elkarteak (Agefiph) eta Baionako Merkatal eta Industria Ganbarak, hitzarmen baten bidez, partaidetzan urritasunean diren pertsonen enplegua sustatzeko eta hobetzeko xedea dute. Bi egituren artean sinatutako hitzarmenaren ardatz nagusietako bat da pertsona horiek enpleguaren bidez gaitasunak lortu dezaten. Bigarren ardatza sozial sareak pertsonen integrazioaren alde mobilizatzea eta enpresak bide horretan laguntzea.

Ezinduen Lanbiderako elkartearen ardura da elbarritua den pertsona lan munduan sartzen laguntzea. Enpresen eginkizuna “egin”, “aholkatu” eta “lagundu” hitzen inguruan oinarritua da. Ezintasunean diren pertsonak hartuak izan daitezen, bi egiturak enpresaburuekin harremanetan dira.




Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/11/30

Eguzki zentrala Angeluko Brise-Lannes laket gunean

Eguzki%20zentrala%20Angeluko%20Brise-Lannes%20laket%20gunean

Azaroaren 14an Angeluko Brise-Lannes laket gunean egin zen eguzki zentralaren estreinaldia, Euskal Elkargoaren “Eguzki Planaren” baitan plaka fotovoltaikoz hornitutako lehena da, bi milioi euroko laguntza plana da, urtero 320 etxebizitzen urteko elektrizitate kontsumoa ekoiztea ahalbidetuko duena.


Bere lurralde proiektuan, Euskal Elkargoak engaiamendua hartu du 2050. urterako Ipar Euskal Herriko kontsumo energiaren beharra %100 energia berriztagarrien ekoizpenaren bitartez estaltzea. Azaroan estreinatua izan den Angeluko ​​laket-portuko eguzki-zentrala plan horretan sartzen da. Portuko Kapitaindegiaren teilatuak oraindanik elektrizitate berriztagarria ekoizten du, Euskal Elkargoak egin obreri esker, gunea eguzki-modulu fotovoltaikoz hornitzea ahalbidetu du.


Ekoiztutako 19 etxeren urteko kontsumoaren baliokidea

33,6kWp-ko zentralak teilatuaren 150 m2 okupatzen ditu eta urtero 37MWh ekoiztuak izanen dira, 19 e...

Irakurri segida

3722. zbk

Azalekoa | 2023/11/30

“Eraiki”: dotazio funtsa

M.O.

a€œEraikia€:%20dotazio%20funtsa

Ipar Euskal Herrian diren elkarte batzuen egoitzen kudeaketarako, “Eraiki” dotazio-funtsa sortu da. Xebax Christy proiektu horretan partaide denarekin bildu gira, guti aipatzen den gai huntaz xehetasunak eman dauzkigu.

Ondarearen geroa segurtatu

Euskal Herriak tradizio luzea du elkartuz eta mobilizatuz, proiektuak eramaiteko behar dituen baliabide propioak muntatzeko. Hainbat sailetan ari direnek, bereziki elkarte moduan antolatuak, tresnak behar dituzte. Lan horren eramaiteko, azken hamarkadetan militanteen diru-laguntzeri esker, egoitzak beharrezkoak izanez, konfiantza osoz pertsona batzuen izenean erosiak izan dira. Ontasun horiek interes orokorraren zerbitzurako atxikiak izan dira, etekin pertsonalik atera gabe. Urteak pasatzen ari direla eta, Xebax Christyk erraiten zaukun egoitza horiek elkarteek erabiltzen badituzte, juridikoki gauzak argi ez izanez, finkatzeko beharra agertu dela. Pertsona horietako bati zerbait gertatuz gero, haien ondokoekin arazoak sor daitezke, legez justifikatzen ahal bailukete ontasun hori berena dela. Anitz gogoeta eramanik, legeak ongi azterturik eta araudiak finkaturik erabaki da “Eraiki” dotazio funtsa sortzea.


...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016