Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023ko Azaroaren 30a

Klasako bazkaria - Euskararen Eguna

Klasako%20bazkaria%20%20-%20Euskararen%20Eguna

Klasako bazkaria

Abenduaren 2an, 50 urte aurten eginen duten herritarrak gomitatuak dira mende erdiaren ospatzera. Hitzordua plazan emana da (19:00), ondotik Xoko Ona ostatuan 35€tan afaltzen ahalko da. Izen emaitea azaroaren 24ko finkatua zen, hala ere deitu Eric Aristegui 06-73-25-95-23, Ugutz 06-48-20-65-46 edo Maider Laduche 06-03-84-83-52.


Euskararen eguna

Abenduaren 3an (15:00), Euskararen Eguna kari, Biltoki gelan Mintzodroma antolatua da. Euskaraz mintzateko parada ona, xehetasunentzat 06-80-75-44-52.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016