Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023ko Azaroaren 30a
Heriotze - Sortze - Baigorriko komertsantak - Eguberriko merkartua eta Téléthon - Liburu izenpetze
Heriotze
Michel Urriza 75 urtetan zendu da, eritasunak eremanik. Hargina zen ofizioz. Gure dolumin bizienak Kattin alarguntsari, Christian eta Corinne seme-alaberi, anai-arreberi eta familia guziari.
Frantxoa Iribarne Lamotakoa 75 urtetan zendu da. Frantxoa musikari gisa ezaguna zen, besteak beste hainbeste eztei edo besta animaturik (Urdozekoak bereziki). Doluminak familiari.
Sortze
Bi sortze ukan ditugu azaroko hilabete huntan, gure herrian:
Laura, Battitt Ospital eta Sophie Arriadaren 3. haurra. Leisparzeko “Leku ona” etxe berrian bizi dira.
Youna, Jordan Arnould eta Pauline Poublan-en alaba. Hauek Okozen dute egoitza, Korteako etxe arraberrituan.
Baigorriko komertsantak
Baigorriko komertsantek eta ekoizleek laguntzen zaituztete Eguberriko opari ideiaren atzemaiten. Abendu huntan, egun guziz, gure herriko komertsant edo ekoizle batek opari ideia bat proposatuko dauku bere produktuekin. Prezioa ere afixatua izanen da. Urte hondarreko apairuen prestatzeko, edari eta janariak ere aurkituko dituzue. Helburua da herritarrak heien opariak Baigorrin berean erosterat sustatzea, kostaldera joaiteko orde.
Eguberriko merkatua eta Telethon
Merkatua, askaria, animazioa, dantzaldia eta bazkaiteko Burger fritak, Eguberriko merkatua Plaza Xokon ospatuko da, ibiakoitz huntan, abenduaren 2an. Besteak beste, Eguberriko apaindurak aurkituko dituzue.
Bestalde, Telethon-aren alde, suhiltzaileek taloak salduko dituzte Nafarroa/Tulle errugbi partidaren karietara, igande arratsaldean (15:00).
Liburu izenpetze
Eric Mailharancin-ek liburu berri bat idatzi du: “Quatre années glorieuses”, 1960 hamarkadako Euskal Herria kondatzen du. Eric Spar Oronos saltegian izanen da abenduaren 3an, igandean (10:00-12:00), bere obraren izenpetzeko.