Herriz Herri - Bastida (NB) | 2023ko Azaroaren 30a

Bio etxaldean bisita eta hitzaldia

Bio hilabetea bururatzera doala eta BLE elkartearen 20. urteak direla, Bastidako Vanessa eta Christophe Eliceiryren Joinillon etxaldera gomita luzatua da, abenduaren 1ean, hitzordua Herriko Etxean (9:45).

BLE elkarteak gure lurraldean biologiko etxaldeen egoera nolakoa den azalduko du. Gure eskualdean nolako laborantza biologikoa bultzatu nahi den aipatua izanen da. Euskal Elkargoak laborantza biologikoaren sailean diren zenbakiak emanen ditu. Ondotik (11:00) Christophe eta Vanessaren etxaldea bisitatuko da. Eguna bururatuko da trukaketa tarte batekin, janari mahai biologikoak dastatuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016