Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2023ko Azaroaren 30a

Arrabestak - Eguberriko merkatua -

Arrabestak%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-

Arrabestak

Donamartiriko gazteriak abenduaren 9an arrabestak antolatzen ditu. Horra arratsean proposatua izanen den animazioa: taloak (20:00), Punttu Kakotx txaranga (21:00-22:30) eta ondotik DJ Delta. Beraz ez duda hurbiltzea momentu goxo baten pasatzeko.


Eguberriko merkatua

Arberoa ikastolak usaian Izturitzen antolatzen duen Eguberriko merkatua, aurten Aiherran iraganen da, abenduaren 3an igandez (10:00-15:00). Tokiko ekoizle eta artisauak ezagutzen ahalko dira, proposatzen dituzten edergailu, apaingarri, jantzi, janari, ezti, tisana… eta kosmetika produktuekin.

Haurrentzat eskulan tailerrak proposatuak izanen dira, makillatze erakusmahaia, baita ere Eguberriko marrazki biziduna.

Arberoa ikastolak ere bere salmenta mahaia atxikiko du, "Euskara gehiago eguneroko gauza ttipietan" lemapean. Manaketen pasatzeko azken eguna izanen da.

Egun osoan jateko eta edateko manera izanen da, giro goxoan.Beraz ez duda, Eguberriko opari idei pollitak atzemanen dira!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016