Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2023ko Azaroaren 30a
Hoxari trinket berriaren estreinaldia
Joan den asteburuan Iholdin, Hoxari ezkerpareta kiroldegiaren inguruan, egun berezia izan da. Iholdin ez baitira gauzak nolanahika egiten, Hoxari ezkerpareta trinket bilakatu da, 36 metrotik 32 metrotara jautsiz, xokoan gelditzen den partean squash barnea eginez. Argentinako trinket moduan, gogoetek ekarrarazi dute kanbiamen hori, orain arte barnean trinket ttipi bat eraikia zen, barreiatzen ahal zena behar-orduan, gehiago gai ez zena.
Denek Bat pilota elkarteak, bere taldean badauzka 60 bat neska palan ari direnak, pilota hutsekin, bortxatuak ziren berdin urrun trebatzera joaitea, orain hurbilago ukanen dute. Horra Beñat Cachenaut auzapezak ongi etorriarekin betan egin duen presentazioa, eskertuz gomit andana, prefeta, senatur, kontseilari orokor, Denek Bateko ordezkari eta beste. “Agur Jaunak” Elgarrekin taldeak kantaturik, Aita Germain erretoreari zagon benedikatzea, aitzin jaun prefetak xingola moztea eginik.
Laguntzak ardietsi dira: 752.46 euroko gastuaren gainen, estatutik 200.000 euro, departamendutik 180.000 euro, Euskal Elkargotik 125.000 euro, oro eskertuak izan dira. Eta orain zer? Herriak galdegina du erien kirola, berdin medikuaren baimenarekin, aintzira inguruan, batean erretira etxearekin, han berean paradaz baliatuz prefetari laguntza galdeginez. Biharko herri barna pean jarriz. Horiek oro erranik guziak gomitatuak ziren zintzur bustitze jori bezain alegera batetara.
Abenduaren 10ean iraganen dira lau esku-huskako finalak, lehenik gazteak (10:00), bigarren mailako helduak (11:00), artekoak (16:00) eta lehen mailako finala (17:30).
Horra Hoxari berehala galdetu zerbitzua.