Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Azaroaren 30a
Eguberriko merkatua - Adinetakoen bazkaria
Eguberriko merkatua
Arrokagarai ikastolak antolatzen du Eguberriko Merkatua abenduaren 3an, igandez (10.00-16:00), Sanoki gelan. Izanen dira hor sorkuntza arteak, ilezko jantziak, literatura, esku arteak, larruzko gauzak, bitxiak, Korrika eta Herri Urratseko jantziak, bai eta ere eztia, kosmetiko naturalak eta gehiago ere bai. Goizetik izanen dira ere animazioak: Irri Fitness haur eta helduentzat, eguerditan aperitifa "Itsasu Kantuz" taldeak animaturik eta haurren makillajea tailerra (14:00tik goiti). Bistan dena, egun osoan tokian berean jateko eta edateko behar den guzia!
Adinetakoen bazkaria
65 urtetik gorako itsasuar guziei eskaintzen zaien GEUZaren bazkaria abenduaren 16an iraganen da, larunbatez (12:00), Sanoki gelan. Izen emaiteak abenduaren 6a arte hartuak dira, edo Herriko Etxeko idazkaritzan edo direktuki Idekia elkartean. Elkartasun garraio bolondresak libro dira joan-etorria segurtatzeko.