Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023ko Azaroaren 30a

Heriotze - Euskararen Urtaroa - Eguberriko merkatua

Heriotze

Aterbeko Jean-Michel Etchart joan zauku 71 urtetan. Uda erditsutan ez untsa senditua, eritasun larriak epe laburrez ereman du. Sortzez itsasuarra, ezkondu eta Mayi Garay emaztearen sortetxe ondoan beren ohantzea eraikirik, aspalditik osoki hemengotua zen. Gaztean zurgintzan arizana, hegazkingintza ofizio berriari lotu zen. Aiherrako Eskulanakenpresan hasirik, anitz urtez eta erretreta hartu arte Angeluko Dassault etxean lan egin zuen. Jean-Michel xintxuketari biziki trebea zen eta zerbitzu egilea. Laguntza beharra zelarik beti hor, hitz-erdi bat aski erraitea eta, lana beti gosturekin egina. Jean-Michelek harreman erretxa zuen denekin, jendekina zen. Bere haur ttipiak ibili diren Arberoa ikastolan eta kide laguntzaile handia izan den Artetxea elkartean ere ez dute ahanztekoa.

Azken agur beroa, agian familiarentzat bihotz altxagarri izan dena, Izturitzeko eliza bete betean, iragan zen, Xipri Arbelbide apeza ofizio emaile zelarik eta Dominique Errecart erretora laguntzaile.

Mayi haren emazteari, Jon, Peio eta Maialen seme-alaberi, aitatxi hain maite zuten 5 haur ttipieri eta hunkia den ahaidekia guziari gure atxikimendua eskaintzen diegu.

Euskararen Urtaroa

Karia hortara, Artetxean, abenduaren 1a ostiralez (17:30) TOR magoak, haurrentzat, ikusgarria eskainiko du, erran gabe doa euskaraz, Arberoa ikastolak antolatua. Ondotik talo eta ostatu hor berean izanen da, Izturitzeko merkatu handia (hilabeteko lehena) ere izanen baita egun hortan.

Eguberriko merkatua

Arberoa ikastolarena aurten Aiherran beharra da abenduaren 3an igandearekin

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016