Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2023ko Azaroaren 30a

Ttunttuneroen gizartea

Ttunttuneroen%20gizartea

Xabier Itzainarenmintzaldia abentüaren 2an, neskenegüna(18.00), Hebentikenean Maulen.

Hitzaldi hortan aipatuko da Ipar Euskal Herriko soinülari edo soinüegileenhistoria soziala. Lehenagoko lekukotasunak eta artxibo materiala erabiliz, behatuko dügü denboran zehar nola beiratu edo(ta) aldatuz joan diren soinu tresnak berak, soinularien betebeharrak bai eta soinulariek gizartean zuten tokia. Hitzaldiaren oinarri den ikerketa Lapurdi eta Baxenabarren eremana izanik ere, zuberotar adibide eta ikerbide zonbeit aipatuko dira bide nabar.

Hitzaldia euskaraz iraganen da. Sartzea dohainik, ondotik trago bat alkarrekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016