Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Azaroaren 30a

Eguberriko merkatua - Erakusketa - Katixima - Pilota

Eguberriko%20merkatua%20-%20Erakusketa%20-%20Katixima%20-%20Pilota

Eguberriko merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik, hazilaren 25ean larunbatez egun guzian iragan da, Lur Berri gelan. 18 mahai baziren, ikastolak eta San Josepeko burasoek bakoitzak berea zuten. Azken hunek gauza guziak berak eginak zituen, bai egin dute lan. Denek gauza ederrak zituzten, partikulazki haurrentzat, zeren Eguberri hurbildua baita, helduentzat ere denak bat bertzea bezain ederrak. Jabi magialaria Urdazubitik etorria hor zen, Anka bere lagunarekin, izigarriko sorginkeriak egin dituzte. Gauza horien ikusten eta erosten jende asko ibili da, dena ongi pasatu da, goxokiekin kafe xorta bat edanez. Elkarteak denak eskertzen ditu, Herriko Etxea Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, baita ere burasoak eta borondate onekoak. Segi hola heldu den urte arte.

Erakusketa

Abenduaren 9an, Pontx saratarrak (16:30), ondotik Jabi eta Anka magialariek (17:30) ikusgarria Urdazubin emanen dute, ondotik udalak ofreiturik krakada dohainik.

Katixima

Abenduaren 16an, larunbata (9:00-12:00) katixima eta ondotik piknika antolatua da: CE2 Azkainen, CM1 Senperen eta CM2 Saran.


Pilota trinketean:

Lehen maila - Elgart Vincent-Haroçarene Arnaud irabazle 40-30 Airetik-en kontra. 2. maila Mariluz Julen-Etcheverry Unai irabazle 40-34 Lau Herriren kontra. Gazteak: Aguirre Arkaitz-Semerena Eneko galtzaile 30-40 Abarratiaren kontra. Gaztetxoak: Larrañaga Ekhi-Berasategi Unai irabazle 40-30 Inthalatz-en kontra. Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko irabazle 40-30 Kapito Harriren kontra. Idoate Uhaitz-Heredia Unai irabazle 40-19 Mauleren kontra. Kimuak: Odeau Martinez Iban-Goyeneche Mikel galtzaile 15-40 Baionaren kontra. Umetxoak: Berasategi Andde-Lafitte Julen galtzaile 10-20 Inthalatz-en kontra. Babace Leizagoyen Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 20-15 Uhaldean-en kontra. Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen Lau irabazle 20-17 Herriren kontra. Ezker paretan xistera: Arribillaga Eneko-Mounho Eneko galtzaile 33-40 Goizeko Izarraren kontra.

Errugbia: Neskek 00-34 galdu dute Bilboren kontra. Heldu den igandean Saran (15:00) mutikoak arituko dira Sault de Navaille-ren kontra.

Ganex


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016