Herriz Herri - Senpere (L) | 2023ko Azaroaren 30a

Kontari abesbatza Elizan - Transmisioa dokumentala - Eguberriko merkatua - Kiroleri so - Kattalin Elizalde ikastegia bestan - Iragan kantu bazkaria

Kontari%20abesbatza%20Elizan%20-%20Transmisioa%20dokumentala%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20%20Kiroleri%20so%20-%20Kattalin%20Elizalde%20ikastegia%20bestan%20-%20Iragan%20kantu%20bazkaria

Kontari abesbatza Elizan

Abenduaren 3an (17:30), euskararen eguna ospatuz, 50 haurrek osatzen duten Landarbasoko korubereziak, “Lumen” errepertorioa interpretatuko dute. Elizaren babesean, sarrera librean, abendu eta Gabonetako bestak aitzin, izigarriko energia partekatuko daukute, garai iluntsu haueri oldar egin dezagun. Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak ohiko antolaketa eskaintzen du.

Transmisioa dokumentala

Larreko kulturgunean, aurkeztua da, abenduaren 7an (19:00), helburua duelarik Olentzeroren Lagunak elkarteari laguntza emaitea. Elkarte honek Argentinako euskal etxeak bisitatu ditu, Olentzeroren inguruko euskal tradizioak transmititzeko gisan. Urririk eta interes handikoa den ekitaldia, Eusko Ikaskuntza Iparralde eta Olentzeroren Lagunek dute antolatzen.


Eguberriko merkatua

Abenduaren 2an iraganen da, larunbatean (09:00-19:00), Larreko kulturgunearen atarian. Eguberriko giroan kokatua da ohiko azoka hori, sal-erosketen bidez Gabonetako opariak eskura daitezke, baita ideia asko. Animazioak ez dira eskas izanen, haurren atseginetan, hauetan Eguberriko oparien eskatzeko gutuna, Papa Noel agertuko da (11:00), Olentzero aldiz arratsalde hastapenean, karroan ibiltzeak izanen dira kontalari bat entzunez. Dantza eta musiken artean, merkatuan zernahi gauza aurki daiteke. Jateko eta edateko manera segurtatua izanen da, txokolate edo arno beroa, sagarno, talo eta abar, ez huts egin.


Kiroleri so

Spuc Kirolak elkarteak egun hauetan bere biltzar nagusia eraman du eta hasieran keinu batez Xan Ithourria omendu da, kide garrantzitsua izanagatik. Gaurko zuzendaria den Beñat Jorajuriak zaukan asmoa bere kargua hortan uztea, haatik nola nehor ez den azaldu ordaintzeko, urte batez lana jarraituko du. Hortarako 6 lantalde ariko dira, hauen bitartez bolondresen lana hobeki banatua eta errextua izango da. 1.000 kidez goitik parte hartzen dute errugbi, futbol, bizikleta, pilota, eskubaloi, lasterka eta kayak sekzio desberdinetan. Orokorki emaitzak baikorrak dira, sozial, kirol eta diru egoeran, 460.000 euroko aurrekontuarekin. Elkarte hunen ekarpena azpimarratu ondotik eta adieraziz hautetsi berriei azpiegituren behar gorria, erantzuteko epe laburrari baita geroari, ea zertan den delako “Plaine des sports” edo kirol gunearen proiektua. Misterioz betetako eta argitasunik gabeko erantzun batez kirol arduraduna den Jean-Philippe Franciscok ihardetsi du, erranez iragarria zen proiektua bertze toki batean eginen dela, ezkerpareta eta futbol zelaiarekin.

Kattalin Elizalde ikastegia bestan

Amezpetuko bidean eraiki berria den Kattalin Elizalde Seaskaren kolegioak antolatzen du bere lehen besta, abenduaren 3an, egitarau pollit batekin. (10:00) ate idekitzeak, (11:00)“Gaztelondo zer berri” errezitala, (13:00) bazkari alaitua (xerriki axoa, gasna, euskal pastiza, kafe eta ondokoa, helduak 25€, haurrak 8€) izen emaitea beharrezkoa da: 06-60-10-18-74 edo 06-18-03-33-94 deitu. Ezarria den epeaz haratago izanen da leku, (16:00) “Ketariatik Mundura” nano pastorala 10 eurotan, bazkaltiarrendako 5€.


Iragan kantu bazkaria

Joan den larunbat arratsaldeko “Hiruka’ntuz” ekitaldiak, Inharria etxaldera sekulako jendea ekarrarazi du, 250 bazkaltiarrekin behereko sala leporaino betea zelarik. Zaldubi Ikastolak ezin hobeki antolatua zuen eguna, aitortzekoa da Xibero eta Baxenabarretik jende guti hurbildu dela, aldiz senpertarrek erantzun biziki ona eman dute. Euskal kantuek betidanik sortzen dute elkartasun eta gozaldi berezia kantuzaleen artean, aurtengo ekimenak ez dio lege huni hutsegin. Ea datorren urtean, errepikatuko den holako egonaldia.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016