Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023ko Azaroaren 30a

Ederki - Ideki - Téléthon - Bilketa

Ederki%20-%20Ideki%20-%20TAlAthon%20-%20Bilketa

Ederki

Ederki iragan da bertsularitzaz muntatu bilkura, biziki ederki ere Baltsan elkartearen bertsu-bazkaria,hori berriz ere azpimarratu behar da! Holako egunek badutela munta handia, biziki handia. Oraino gehiago jende gaztea ere mugitzen delarik eta gisa hartara berotzen!

Ideki

Komentu xaharreko ondoan eraiki azterketa gune berezia estreinatu zen duela zonbait denbora, bainan lan zonbait ez arras bururatuak izanez ez zen segidan alde bat ideki. Aste huntan egin da idekitze hori eta tokia hemendik aitzina baliatzen ahal da beraz, asko gisetara baliosa eta asurtia dena.

Telethon

Urte guziz keinka berean jiten da eta aurten ere hurbiltzen ari zauku Télethon saila. Lehen hitzordua jadanik ortzegun huntan, azaroak 30 (14:30), Bordagain dorrean, hitzaldia Jakintza elkartearekin. Gaia, muga hegi hortako bentak, Hendaia eta Dantxaria artean direnak.

Bilketa

Herriko Etxea sustatzaile, jostagailu bilketa egiten da Eguberri gogoan, abenduaren 18a arte segituko dena. Jostagailu horiek banatuko dira familia behartsuen artean. Garbiak izan behar dira eta estatu onean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016