Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a

Auzapezak

J-B D

Frantzia guziko auzapezen elkarteak bere biltzar nagusia kartsuki Parisen egin du. Munta handiko elgarretaratzea bistan dena. Denetan, izan herri ttipi ala handi, baita alabainan nun josta edo hobekierraiteko nun berma. Zernahi solasgai eta mota guzietarik segur. Hainbeste lan uzten-eta auzapezen kondu. Baserrian araberan hiri handietan baino gehiago! Elisabeth Borne gobernuburua bera ere agertu zaiote, eta ez eskuak hutsik bainan diru laguntza asko hitzemanez, baitute egia erran denen beharra! Hori aditzen da denetan. Elkarteburu bezala, berriz hautetsia izan da David Lisnard, Cannes hirikoa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/11/30

Ezin onetsia

J-B D

Noiznahi eta nunahi badira gertakari hitsak, batzuetan hitsak baino hitsagoak. Horietarik batto da joan den egunean Drôme eskualdean izan den hori. Dantzaldi bat bururatzean, gauaz gau, goizeko biak irian, mutiko gazte multxo bat, nunbaitik bat batean etorria, dena mehatxu eta bortizkeria itsuski mendekatu zaiote han beren gustura zauden batzueri, tirahala ganibet ukaldika, 16 urteko ikasle bat kolpez hil baitute eta beste zonbait kolpatu, hiru segurik arras handizki. Oinezko manifestaldi handia muntatua izan da laster izigarrikeria horren azkarki salatzeko. Zonbait mila lagunek parte hartu dute kar handiz, hautetsi eta kargudun asko barne. Holako salaketak ere zinez beharrezkoak, hori ez aise ukatzen ahal!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Gérard Collomb

GArard%20Collomb

Joan den larunbatean, 76 urtetan pausatu da Gérard Collomb, hogoi bat urtez Lyon hiriko auzapez egona. Luzaz sozialista izana, duela sei urte azkarki berotua Emmanuel Macron nahiago zuela sustengatu. Gobernuan ere sartua barne-ministro. Bi gizonen arteko harremanak frango laster hoztuak haatik. Jaz berriz berotuak hein batean segurik.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Joko hitsak

Gure departamenduan berean, gainerat egun berean, bigarren mailako hameka ikastegietan ardurenik, dei bat ukan dute telefonoz, erraiten ziotena lehergailu bat bazela han nunbait pausatua eta lekuak hustu behar zituztela beraz lehenbailehen. Zer gerta ere, denak kanporatu dira segidan. Bestalde ere, asko tokitan izan dira gisa bereko dei ergelak! Zer nola egin azkenean holako gaitz bitxi eta zozo baten kontra? Zoin dira bestenaz hola ari diren horien egiazko xedeak? Denen nardagarri izaitea, dena maltzurkeria eta gero hortan kito?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Plastika hori

J-B D

Anitz tokitan, gero eta plastika gutiago baliatzen da, debekatua ere delakoz funtsean. Salbu haatik asko botoilarentzat. Sail hortan, gauzak ez dira orainokoan hainbeste aldatu. Dena den, kanpaina handi bat bultzatzen ari dute, ez dela hola segitzen ahal, ez segurik hola segitu behar. Etxe handi zonbait sustatzaile, jendea heien etsenpluari jarraikiko dela aiseago. Untsalaz, kanpaina horrek zonbait aste bederen behar luke herriz herri segitu, gisa hortako deia zabaldua izanki bazter guzietan.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Galde gehiago

J-B D

Hazkurri Bankuek egin dute bizpahiru egunez segidan beren aurtengo bilketa handia. Denetan anitz elkartasun urrats izan da segur, suharki eginak ez da dudarik, bainan usaian baino aise galde gehiago ere bada eskualde guzietan, aise gehiago, askitto gogoetagarri baita hori ere. Bainan ez baitezpada harrigarri. Ardura kantu bera entzuten baita, Hots, oro har, emaitzak ez direla araberan emendatu. Ez eta hain aise emendatzen ahal naski!

Irakurri segida

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016