Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a

Feministen mobilizazio jendetsua

Feministen%20mobilizazio%20jendetsua

Emazteen Kontrako Indarkeria salatzeko, Nazioarteko Eguna kari, karrikak bete dira. Manifestazioak eta mobilizazioak Euskal Herriko hiriburuetan iragan dira, Mugimendu feministak bortxaketa matxistaren aurkako mezua zabaldu du. Milaka lagun batu diren mobilizazioetan, indarkeria guziekin bururatzea eskatu dute. Antolatzaileek aldarrikapen feministez egiten duten erabilera eta "zuriketa morea" salatu dute. Euskal Herriko Mugimendu Feministako bozeramaileak protestan adierazi du: "Nazkatuta gaude gure diskurtsoaz jabetzeaz eta hitz politez apaintzeaz, azaleko proposamenak egiteaz eta ezertarako balio ez duten argazki instituzionalak ateratzeaz".

Euskal Herriko Mugimendu Feministako ordezkariek, bestalde "adineko emazteen errealitate ikusezina" nabarmendu dute, salatu dute emazte horiek adinekoak izateagatik indarkeria jasatea onartzen dela, "indarkeria horren izaera matxistari entzungor eginez". Manifestuan, Israelek Palestinako herriaren kontra egin "genozidioa" salatu da eta mugimendu feministak erailak izan diren milaka emazte palestinarrak gogoratu ditu. Halaber, indarkeria matxista pairatu edo pairatzen duten emazteen sentsibilizazio handiagoa eskatu du, jendartearen isiltasunaren aitzinean, kasu anitz ilunpean gelditzen baitira. Mugimendu feministak lan-esplotazioa eta indarkeria ekonomiko eta arrazistak pairatzen dituzten etxeko langileen eta zainketen sektoreko langileen aldeko mezua agertu du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/11/30

Urkulluren ordezkatzeko Imanol Pradales

A.E

Iñigo Urkullu lehendakariak ez duela hautagai gisa errepikatuko eta Euzkadi Buru Batzarrak lehendakari hauteskundeetan alderdikideei lehendakari gai izateko proposatuko dien hautagaia Imanol Pradeles izanen da. EAJk argitaratu ohar batean, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak adierazi duenez, "Euzkadi Buru Batzarrak Urkullu lehendakariak azken hiru legealdi hauetan egin duen lanaeskertzen eta goresten dugu. Kasik hamabi urteko engaiamendua eta dedikazioa izan dira, Euskadiren alde eta bere gobernuan, beti hiritargoaren onerako”. Imanol Pradales Gil, 1975ean Santurtzin sortua da, Uri erakundeko alderdikidea da. Soziologian doktore eta hirueleduna da, hainbat master egin ditu eta erakutsi du kudeatzeko gaitasuna duela. “Alderdiak azken hamar urteotan garatu dituen gogoeta eta berrikuntza prozesuetan egin dituen ekarpenek bihurtu dute gure barneko eta kanpoko errealitate politikoan” dio oharrak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/30

Madrilgo gobernuan euskaldunak

A.E

Jose Antonio Santanok Irungo alkatetza kargua uzten du. PSE-EEko alkate ohia estatuko idazkari izanen da, Pedro Sanchezen gobernu osatu berrian. Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak eta hurbileko trenen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua izanen dira bere eremuko egitekoetako batzuk, baita Rodaliesen eskumena Kataluniara eskualdatzea ere.

Elma Saiz Iruñeko zinegotzi sozialistak Madrilen ministro kargua hartuko du. Elma Saiz, PSNk Iruñeko Udalean duen bozeramailea, Sozial Segurantzako Ministeriora izendatua izan da. Enpresa pribatuan esperientzia eta ibilbide instituzional luzearekin Nafarroan, zinegotzi, parlamentari, Espainiako Gobernuko ordezkari eta Foru Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari izan da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/30

Milaka lagunek “Nazioa gara” aldarrikatu dute

A.E

EH Bilduk Euskal Herriaren nazio izaera aitortza eskatzeko deitu duen mobilizazio erraldoian, alderdiaren arabera 30.000 jendek parte hartu dute “Nazioa gara” lelo pean. Ikurrinak eta Nafarroako banderaz gain, Palestinako ikurrak ikusi dira. Euskal Herria nazio solidarioa dela eta munduan dauden herri zapalduen borrokak ere defendatzen dituela aldarrikatu du. Hurbilduak zirenek, mobilizazioa bururatzean, "Txoria txori" kantatu dute. Arnaldo Otegi, koordinatzaile nagusiak, hitza hartu du: "EH Bildu Euskal Herria zaintzen eta babesten duen indar politikoa da. Euskal Herri osorako proiektu bat antolatzen eta defendatzen duen indar politikoa gara. Batzen duen ezkerra gara. Batzen gaituen guziaren gainetik jarriz antolatzea erabaki dugunok gara. Lehenengo aberria eta gero alderdia. Horrek guziak lehen indar politikoa izatera eraman gaitu. Ezin da ulertu Euskal Herriaren oraina eta etorkizuna EH Bildu gabe".

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/30

Etxebizitzen saltzeak gutitzen

A.E

Etxebizitzen salerosketa kopurua, irailean, %25,6ez jautsi zen, iazko urteko hilabete berean soilik 1.476 saltze izan ziren. Sektoreak zortzigarren hilabetea du negatiboan, interes karioek eta finantzaketa garestitu izanak markatzen duten testuinguruan.

Euskadiko etxebizitzen salmentaren urte arteko jautsira otsailean hasi zen, martxoan eta apirilean emendatu zen. Jautsira zertxobait leundu zen maiatzean, are gehiago ekainean eta uztailean, baina agorrilean %15,6ra igan zen.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/30

Bilboko portuak 80 bidaiari-ontzi errezebitu

A.E

Denboraldi bikainean, bigarren urtez segidan, marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez Portuko Agintaritzak azpimarratu duenez. Ricardo Barkala Bilboko portuko agintaritzako presidenteak denboraldi honen balorazio positiboa egin du. Bilbok itsas bidaien ontzi-enpresa handien ibilbidean jarraitzen duela nabarmendu du. 2019an 50 ontzi jin ziren Bilboko portura, 2020an, Covid-19aren ondorioz, bertan behera gelditu ziren bidaiak, 2021eko agorrilean trafiko horri berriz piztu da, 14 geldialdi egon ziren eta 2022an berriz bidaiari gutiago ontziekin hasi ziren eta 78 itsas bidaien kopuru errekorra lortu zuten, aurten gainditu dena.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/30

Korrika 2024: Irundik Baionara

A.E

2024ko Korrikak baditu abiatzea eta helmuga, bai eta egunak, leloa eta omena. Korrikaren arduraduna den Ane Elordik bai eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko lehendakariak eta Aitziber Balantzategik oraindik ibilbide osoa ez dute jakinarazi, baina abiapuntua eta helmuga non izango den plazaratu dute: euskararen aldeko egitasmoa Irunen abiatuko da, datorren urteko martxoaren 14an eta hamar gau eta 11 egun geroago Baionan bururatuko da, martxoaren 24an. Halaber, jakinarazi dutenez, lekukoaren mezu sekretua irakurtzearekin batera, Baionan egun osoko besta izanen da.

Leloaren eta omenduaren berri ere eman dute, “Harro herri” da datorren edizioaren leloa. Horrez gain, nahi dute Korrikak emandako plaza aukera bat izatea, haien aldarrikapenak lau haizeetara zabaltzeko, haien egoera Euskal Herri luze-zabalean ezagutarazteko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/30

Epaileak kexu

A.E

Aner Uriarte, Bilboko epaileak Reyes Goenaga Bizkaiko lurralde auzitegiko presidenteak eta Luis Garrido Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioko presidenteak, Bilbon independentzia judiziala defendatzeko elkarretaratzea deitu dute.

Joan den urriaren 17an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Sailak erabat ezeztatu zuen PSOEk eta Junts alderdiak Pedro Sanchezen inbestidura errazteko lortutako akordioa. Bere arabera, lan judizialean sekulako esku sartzea izan zen, aurrez aurreko erasoa botereen banaketan, politikaren judizializazioari egin erreferentziengatik eta horren ondorioengatik. Bestalde, Mercedes Guerrero, Arabako Lurralde Auzitegiko presidenteak elkarretaratzea deitu du, independentzia judiziala defendatzeko. Euskadiko epaileen gobernu-organoak adierazi zuenez, horrek "botereen banaketaren amaiera ekarriko luke, Espainia eta azken 45 urteetan herritarren bizitza gidatu duen zuzenbide-estatu batean".

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/11/30

Hegaluzea: berri ona arrantzaleentzat

A.E

Espainiako Estatuak hegaluzearen arrantza kuota %23z emendatuko du eta %10ez hegalaburrarena, Atun Atlantikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeak (Iccat) Kairon (Egipto) egin urteko biltzarrean hartu erabakien arabera.

Horrela, 2024rako estatuko arrantza ontziek 22.361 tona hegaluzeko harrapaketa kuota ukanen dute, espezie horren erreserbak hobera egin duelako, Laborantza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak zabaldutako Iccaten emaitzen arabera. 2024tik 2026ra bitartean, hegaluzearen harrapaketa onargarria (TAC) 37.801 tonatik 47.251 tonara pasako da, Europako Batasunari 35.815 tona dagozkio, 2023an baino 7.212 tona gehiago.

Irakurri segida

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016