Azalekoa | 2023ko Azaroaren 30a

“Eraiki”: dotazio funtsa

M.O.

a€œEraikia€:%20dotazio%20funtsa

Ipar Euskal Herrian diren elkarte batzuen egoitzen kudeaketarako, “Eraiki” dotazio-funtsa sortu da. Xebax Christy proiektu horretan partaide denarekin bildu gira, guti aipatzen den gai huntaz xehetasunak eman dauzkigu.

Ondarearen geroa segurtatu

Euskal Herriak tradizio luzea du elkartuz eta mobilizatuz, proiektuak eramaiteko behar dituen baliabide propioak muntatzeko. Hainbat sailetan ari direnek, bereziki elkarte moduan antolatuak, tresnak behar dituzte. Lan horren eramaiteko, azken hamarkadetan militanteen diru-laguntzeri esker, egoitzak beharrezkoak izanez, konfiantza osoz pertsona batzuen izenean erosiak izan dira. Ontasun horiek interes orokorraren zerbitzurako atxikiak izan dira, etekin pertsonalik atera gabe. Urteak pasatzen ari direla eta, Xebax Christyk erraiten zaukun egoitza horiek elkarteek erabiltzen badituzte, juridikoki gauzak argi ez izanez, finkatzeko beharra agertu dela. Pertsona horietako bati zerbait gertatuz gero, haien ondokoekin arazoak sor daitezke, legez justifikatzen ahal bailukete ontasun hori berena dela. Anitz gogoeta eramanik, legeak ongi azterturik eta araudiak finkaturik erabaki da “Eraiki” dotazio funtsa sortzea.


Eraiki dotazio funtsa

“Eraiki” dotazio funtsaren xedea eta bokazioa da, egoitzen kudeaketa baldintzarik hoberenean gauzatua ahal izaiteko, ahalik eta modu seguruenean finkatzea. SCI (Société Civile Immobilière) egituratzearen moldea baztertua izan da, norbait hiltzen delarik estatuari ondoregoarentzat zerga zama pagatu behar baita, aldiz dotazio funtsak ez du hori behartzen.

Baionan kokatuak diren Alda, Bizi, Enbata, Manu Robles Arangiz eta Patxoki elkarteek “Eraiki” dotazio funtsa sortu dute. Interes zerbitzuak betirako kapitaletik kanpo geldituko dira, ez baita haizu nolanahika saltzea, espekulazio arriskua saihesten dela.

“Eraiki” dotazio funtsa hiru kolegiotan antolatua da. Lehena sortzaileen kolegioa, aitzin aipatu elkarteek dute kudeatzen, mugimendu bakoitzak duen kide kopuruaren arabera ordezkatua da, bat eta biren artean. Hunen funtzioa da besteak beste egoitzen eguneroko jarraipena segitzea eta adostu araudiak partaideek errespetatzen dituztela zaintzea. Bigarrena “Aliatuen” kolegioa, partaide ez diren beste elkarte edo mugimendueri idekia da, oinarrizko erabakietan ez dute parte hartzen, aldiz biltzar nagusian bozkatzeko eskubidea dute. Hautatuak dira “Eraiki” funtsaren izpirituarekin bat egiten dutelako, kontseilari rola dute. Mementoan Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Euskal Moneta sartzeko prest agertu dira, beste batzuk nahi badute sartzen ahalko dira. Azkena “Zuhurren” kolegioa, beren militante iraganagatik eta duten esperientziagatik hautatu pertsonalitatez osatua da. Biltzar nagusiak ditu izendatzen, ez da kopuru mugaturik.

Dotazio funtsak elkarte batek bezala orientazio estrategikoak biltzar nagusian bozkatzen ditu, egoitzen erostea erabakitzen du eta administrazio kontseilua izendatzen du.

Mugimenduari ondokotzat eman nahian

Aitzin aipatu bezala lege aldetik gauzak ongi plantan ezarri nahi baziren, beste elementu batek proiektua aitzinarazi du. Ipar Euskal Herriko familia batek dituen etxea eta lurrak abertzale mugimenduari ondokotzat eman nahi ditu. Familia horren desira da bere ondarea ez dadin promotoreen esku geldi, lege aldetik behar bezalako dohaintza egina izan dadin dotazio funtsak du kudeatuko. “Eraikik” etxearen antolaketa eta kudeaketa segurtatuko du, bilgune eta formazio zentro gisa, taldeak errezebitzeko eta aktibitateak eskaintzeko. Dotazio funtsak ondare hori mugimenduaren zerbitzurako ezarri nahi du, irabazi asmorik gabe.

Elkarte eta hainbat egiturek aktibitateak bideratzeko mugatuak dira, eredu ekonomikoan, ekipamendu logistikoan eta egoitzen eskasean. Xebax Christyk zioen egoitza batzuen ukaitea beharrezkoa dela, interes orokorraren zerbitzurako egon daitezen, “Eraiki” dotazio funtsak hori segurtatuko du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/11/30

Afrika eta Asia: krisi klimatikoaren biktimak

M.O.

Afrika%20eta%20Asia:%20krisi%20klimatikoaren%20biktimak

Klima aldaketak planetan eragiten duen garai huntan, ikertzaileek diote kutsadurak Afrikako eta Asiako populazioak egoera zailean bizitzera behartzen dituela.

“Elikadura sistema jasangarrien mugak” txostenean, munduko laborantza sektorearen egoera zertan den agertzen da. Nazioarteko zientzialariek egin ikerketa horretan, lehorteak, uholdeak eta laborantzako produkzioa kontutan hartuak izan dira.

Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako 87 herriren irabaziak aztertuak izan dira. Agertzen da Afrikako herri anitzetan, bai eta Asiako mendebaldean, kutsaduraren kaltetsuenak laborariak direla, horietan bereziki emazte laborariak. Yemen, Bangladesh, Somalia, Pakistan, Sudan, Gambia, Afganistan, Nepal eta Siria dira lehen lerroan agertzen.

Ikertzaileek azpimarratzen dute eskualde horietan egoera sozioekonomikoaren eta kultura ohiduren ondorioz gizon eta emazteen arteko ardurak ez direla berdinak. Emazteek laborantza mota jakin batzuetan gizonek baino proportzio handiagoan ...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2023/11/30

Petrolio industriak akordioa blokeatzen

M.O.

Kenyako hiriburuan, Nazio Batuen Ingurumen Programaren (UNEP) egoitzan, plastikoen kutsadurari buruz hitzarmen bateratu baten adosteko xedearekin 175 herrialdetako negoziatzaileek astebete pasa dute. Negoziazio hauen erronka handia industria petrokimikoak ekoizten duen plastikoa kontrolatzea da. Munduko bazter guzietan atzemaiten den plastikoa desagerrarazteko, estatuen eta petrolio industrialarien artean akordio baten lortzea beharrezkoa da.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek, 2040rako, plastikoaren ekoizpena 75ez murriztua izan dadin galdegiten dute, petrolioa ekoizten duten estatuek eta industrialariek berziklatzeko neurriak hartzea ezinbestekoa zaie.

Ingurumen sailaz arduratzen diren zientzialarientzat presa bada. Plastikoen kutsadura okerrera doa, 20 urtez urteko ekoizpena bikoiztu baita, 460 milioi tonara heldu arte. Deus ez bada egiten 2060rako hirukoiztuko litzateke. Plastikoen %9a baizik ez da berriz erabilia.

Kenyan iragan biltzarrean, petrolioa ekoizten duten ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/11/30

Elbarrituak enpresetan sarrarazi

Elbarrituak%20enpresetan%20sarrarazi

Urtero bezala, Handi-Trofeoak deitu sari emaitea Industria eta Merkatal Ganbaran iragan da. Enpresek elbarrituak diren pertsonen enpleguaren aldeko ekintzak saritzea du helburu.

Elbarrituak diren Pertsonen Enplegurako Europako Astearen baitan antolatua izan da. Handi-Trofeoak lanbide integraziorako eta lana atxikitzearen aldeko parioa egin nahi duten Ipar Euskal Herriko enpresa guzieri zuzendua da. Aurten hartu engaiamenduarentzat eta eredugarritasunarentzat bost enpresa sariztatu ditu. Saria hiru kriterioen inguruan oinarritua da: langile ahulenen gaitasunen garapena, langile ezinduen integrazioa eta laguntza tutoretza funtzioan parte hartzearen bidez, enpresaren baitan gaitasunak sortzea. Elbarritu pertsonaz arduratzeko enpresako pertsona bat izendatua da.


Ezinduen Lanbiderako Fondoa Kudeatzeko Elkarteak (Agefiph) eta Baionako Merkatal eta Industria Ganbarak, hitzarmen baten bidez, partaidetzan urritasunean diren pertsonen enplegua sustatz...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/11/30

Eguzki zentrala Angeluko Brise-Lannes laket gunean

Eguzki%20zentrala%20Angeluko%20Brise-Lannes%20laket%20gunean

Azaroaren 14an Angeluko Brise-Lannes laket gunean egin zen eguzki zentralaren estreinaldia, Euskal Elkargoaren “Eguzki Planaren” baitan plaka fotovoltaikoz hornitutako lehena da, bi milioi euroko laguntza plana da, urtero 320 etxebizitzen urteko elektrizitate kontsumoa ekoiztea ahalbidetuko duena.


Bere lurralde proiektuan, Euskal Elkargoak engaiamendua hartu du 2050. urterako Ipar Euskal Herriko kontsumo energiaren beharra %100 energia berriztagarrien ekoizpenaren bitartez estaltzea. Azaroan estreinatua izan den Angeluko ​​laket-portuko eguzki-zentrala plan horretan sartzen da. Portuko Kapitaindegiaren teilatuak oraindanik elektrizitate berriztagarria ekoizten du, Euskal Elkargoak egin obreri esker, gunea eguzki-modulu fotovoltaikoz hornitzea ahalbidetu du.


Ekoiztutako 19 etxeren urteko kontsumoaren baliokidea

33,6kWp-ko zentralak teilatuaren 150 m2 okupatzen ditu eta urtero 37MWh ekoiztuak izanen dira, 19 e...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Auzapezak

J-B D

Frantzia guziko auzapezen elkarteak bere biltzar nagusia kartsuki Parisen egin du. Munta handiko elgarretaratzea bistan dena. Denetan, izan herri ttipi ala handi, baita alabainan nun josta edo hobekierraiteko nun berma. Zernahi solasgai eta mota guzietarik segur. Hainbeste lan uzten-eta auzapezen kondu. Baserrian araberan hiri handietan baino gehiago! Elisabeth Borne gobernuburua bera ere agertu zaiote, eta ez eskuak hutsik bainan diru laguntza asko hitzemanez, baitute egia erran denen beharra! Hori aditzen da denetan. Elkarteburu bezala, berriz hautetsia izan da David Lisnard, Cannes hirikoa.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Ezin onetsia

J-B D

Noiznahi eta nunahi badira gertakari hitsak, batzuetan hitsak baino hitsagoak. Horietarik batto da joan den egunean Drôme eskualdean izan den hori. Dantzaldi bat bururatzean, gauaz gau, goizeko biak irian, mutiko gazte multxo bat, nunbaitik bat batean etorria, dena mehatxu eta bortizkeria itsuski mendekatu zaiote han beren gustura zauden batzueri, tirahala ganibet ukaldika, 16 urteko ikasle bat kolpez hil baitute eta beste zonbait kolpatu, hiru segurik arras handizki. Oinezko manifestaldi handia muntatua izan da laster izigarrikeria horren azkarki salatzeko. Zonbait mila lagunek parte hartu dute kar handiz, hautetsi eta kargudun asko barne. Holako salaketak ere zinez beharrezkoak, hori ez aise ukatzen ahal!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Gérard Collomb

GArard%20Collomb

Joan den larunbatean, 76 urtetan pausatu da Gérard Collomb, hogoi bat urtez Lyon hiriko auzapez egona. Luzaz sozialista izana, duela sei urte azkarki berotua Emmanuel Macron nahiago zuela sustengatu. Gobernuan ere sartua barne-ministro. Bi gizonen arteko harremanak frango laster hoztuak haatik. Jaz berriz berotuak hein batean segurik.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Joko hitsak

Gure departamenduan berean, gainerat egun berean, bigarren mailako hameka ikastegietan ardurenik, dei bat ukan dute telefonoz, erraiten ziotena lehergailu bat bazela han nunbait pausatua eta lekuak hustu behar zituztela beraz lehenbailehen. Zer gerta ere, denak kanporatu dira segidan. Bestalde ere, asko tokitan izan dira gisa bereko dei ergelak! Zer nola egin azkenean holako gaitz bitxi eta zozo baten kontra? Zoin dira bestenaz hola ari diren horien egiazko xedeak? Denen nardagarri izaitea, dena maltzurkeria eta gero hortan kito?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Plastika hori

J-B D

Anitz tokitan, gero eta plastika gutiago baliatzen da, debekatua ere delakoz funtsean. Salbu haatik asko botoilarentzat. Sail hortan, gauzak ez dira orainokoan hainbeste aldatu. Dena den, kanpaina handi bat bultzatzen ari dute, ez dela hola segitzen ahal, ez segurik hola segitu behar. Etxe handi zonbait sustatzaile, jendea heien etsenpluari jarraikiko dela aiseago. Untsalaz, kanpaina horrek zonbait aste bederen behar luke herriz herri segitu, gisa hortako deia zabaldua izanki bazter guzietan.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/11/30

Galde gehiago

J-B D

Hazkurri Bankuek egin dute bizpahiru egunez segidan beren aurtengo bilketa handia. Denetan anitz elkartasun urrats izan da segur, suharki eginak ez da dudarik, bainan usaian baino aise galde gehiago ere bada eskualde guzietan, aise gehiago, askitto gogoetagarri baita hori ere. Bainan ez baitezpada harrigarri. Ardura kantu bera entzuten baita, Hots, oro har, emaitzak ez direla araberan emendatu. Ez eta hain aise emendatzen ahal naski!

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2023/11/30

Eliza eta Frantziako zuzenbide penala

Peio Ospital

Deigarria egin zait joan den urriaren 20an La Croix-en agertu tribuna bat, gutitan erabiltzen den gai bat aipatzen zuelako, hau da Eliza eta Frantziako zuzenbide penalaren arteko harremana. Tribuna hau Juliette Gaték izenpetua da, zuzenbide publikoko konferentzia Irakaslea da eta Aix-en-Provenceko Abokatuen Elkargoko abokatua. Bere burua aurkezten du "bataiatu soil bat bezala, ekintza katoliko ttipietan pozik engaiatua, baina ere zuzenbidean doktorea eta abokatua, gisa hortan Elizari ere interesatzen dena." Nere xedea da hemen artikulu honen funtsa zuenganatzea.

Asko dira, dio Juliette Gaték, sinetsi nahi izan dutenak CIASE-ren txostenak, maila goreneko jendeak idatzia eta bermatua, aro baten bururapena eta aro berri baten hastapena sinatzen zituela, non Eliza, azkenik, beldurrik gabe, Frantziako zuzenbide penalaren eskakizunen meneko jarriko zen. Harentzat, Elizaren eta zuzenbidearen arteko hitzorduak hutsegin du. I...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2023/11/30

Buenos Airesko Iparraldeko EEa, Paranako irratia eta beste hainbat hitzordu

Joseba Etxarri

Buenos%20Airesko%20Iparraldeko%20EEa_%20Paranako%20irratia%20eta%20beste%20hainbat%20hitzordu

Argazki-oina:

DIASPORAKO KANTALDIA Donapaleun. Euskal Argentina elkarteak eta Donapaleuko Bideak-ek antolatu Euskal Emigrazio eta Diasporari buruzko jardunaldiak joan den igandean bururatu ziren hainbat kantarik egin zuten kantaldi ederrarekin, Bideak-en aretoa jendez egiazki mukurru. Kantari arizan ziren Pantxix, Marie eta Pagoa Bidart, Berzaitz anaiak, Anuxka Etchetto, Frantxoa Caset eta Léa Escondeur, eta gutun zaharrak irakurtzen Monika Legarto. Kantaldi ederra, jardunaldi xarmantak bururatzeko!

--------------------

BUENOS AIRES, ARGENTINA. Hiriburu argentinarreko Iparraldeko Euskal Etxeak, Itsasuko Agiriaren 60. urteurrena solasgai izan zuen mintzaldiarekin bururatu zuen joan den astean 2023ko Hitzaldi Sorta, elkarteko Kultura Azpibatzordeko kide den Carlos Martinezek emanik. Jende frango bildu zen azaroaren 22ko elgarretaratzera eta gaiak iritzi eta galdera truke bizia sortu zuen. Saioa bukaturik, bertaratutakoek afaria part...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023/11/30

Klasako bazkaria - Euskararen Eguna

Klasako%20bazkaria%20%20-%20Euskararen%20Eguna

Klasako bazkaria

Abenduaren 2an, 50 urte aurten eginen duten herritarrak gomitatuak dira mende erdiaren ospatzera. Hitzordua plazan emana da (19:00), ondotik Xoko Ona ostatuan 35€tan afaltzen ahalko da. Izen emaitea azaroaren 24ko finkatua zen, hala ere deitu Eric Aristegui 06-73-25-95-23, Ugutz 06-48-20-65-46 edo Maider Laduche 06-03-84-83-52.


Euskararen eguna

Abenduaren 3an (15:00), Euskararen Eguna kari, Biltoki gelan Mintzodroma antolatua da. Euskaraz mintzateko parada ona, xehetasunentzat 06-80-75-44-52.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2023/11/30

Andde Duhalderen kontzertua - Tartean teatroa: monologoak

Andde%20Duhalderen%20kontzertua%20-%20Tartean%20teatroa:%20monologoak

Andde Duhalderen kontzertua

Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an iraganen da. Horren karietara, usaian ez bezala abenduaren 2an, Baionako Hiriko Hizkuntza Politika zerbitzuak Andde Duhalderekin kontzertua antolatzen du, Kalostrape ostatuan (20:00), sartzea kitorik.


Tartean teatroa: monologoak

Azaroaren 5ean, asteartearekin (20:00), Luna Negra kafe antzokian, Ibilki programaren baitan bi monologo emanak izanen dira. Lehena Patxo Telleriak idatzi eta antzeztu “Txizatoki bat Eszenatokian” eta ondotik “Hamalau” Lutxo Egiaren testua, Mikel Martinez antzerkilari.

Xehetasunak: Herriko Etxera deituz 05-59-46-60-57, sartzea urririk da, aldiz tokiak atxiki behar dira euskara@bayonne.fr bidez.

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2023/11/30

Trantsizioa (2/5)

Gilen Bacho

Trantsizioa%20(2/5)

Arias Navarroren gobernuak frankismoaren tendentzia guziak (“ultra”, “aperturistas” eta erregearen gizon hurbilak) bildu zituen. Bere 1976ko urtarrilaren 28ko diskurtsoa, frankisten biltzarraren aitzinean, gehiago frankistak lasaitzeko egina izan zen irekidura bat erakusteko baino. Oposizioari buruz, errepresioa segitu zen eta ez zen ofizialki solasaldirik ireki.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/30

BEKAIZKERIA

Epelondo

Gauza jakina da bioxido gisa eragiten duten materia kimikoak ez direla onak bizidunentzat. Industria kimikoa sustatzen dutenek ekai horien egokitasun eza ezagutzen dute aspalditik eta 1962an Rachel Carson biologoak DDTaren erabileraren salaketa entzutetsua egin zuen bere “Udaberri isila” ikerketa liburuan. DDTa debekatua izan da, baina honen ordez ehun mila molekula berri asmatu dira. DDTari dagokionez, oroitzen nola gure amek, gusturik hoberenean, sukaldean bertan, leihoak itxirik eta barnean geundela, barreiatzen zuten produktu letal hori?

Beso-indarka bat abiatua da bi hamarkada hauetan, industrialen, laborarien eta lehen lerroan ekologistak eta zientifiko zenbait buru dituzten kontsumitzaile-multzoen artean. Bigarrenek, patitzen eta jasaten dituzte ekai kimikoen hedatze masiboen ondorioak, asko perturbatzaile endokrinarrak direlako, beste hainbeste gure eguneroko plastikozko gauzetan, kosmetikoetan, jantzietan edo azietetan aurkitzen ditugulako, ederki gorderik alabai...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/30

Euskal Herriko mus txapelketa

Euskal%20Herriko%20mus%20txapelketa

Jadanik martxan da Euskal Herriko XV. mus txapelketa. Zazpi herrialdeetako finalak 2024ko martxoaren 9an jokatuko dira eta final nazionala martxoaren 23an, Zuberoan, Altzai herrian. Lehen kanporaketak laster jokatuko dira. Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestatu arauen arabera jokatuko da. Txapelketako arauak partaide guziek eskura izanen dituzte lehen saiotik aitzina. Informazio gehiago: www.ehmus.eus.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/30

Kolegioan elkartasun hilabetea

Piarres Larazbal Kolegioa

Kolegioan%20elkartasun%20hilabetea

Azaroaren 9an, ostegunez, gure kolegioan elkartasun hilabetea abiatu da, "Nesk'à paillettes" elkarteko kideen aurkezpen mintzaldiarekin hasiz.

Minbiziaz eri direnak eta haien senideak eguneroko bizitza hobeki bizi dezatela sortu zen elkartea 2021ean, Urruñako Joana Irastorzari esker. Gaur egun bost lagunek kudeatzen dute, Denise eta Maider bolondresak egunero aritzen direlarik.

Gutti gora behera, Frantzian urtero 350.000 pertsona baino gehiagok minbizia dute eta geroz eta gehiago sendatzen dira. Minbizi desberdinen artean, bularrarena da ezagunena. Tratamendu desberdinak proposatuak dira: erradioterapia, kimioterapia, ebakuntza, hormoneterapia... Horien ondorioak dira: unadura, ahulezia, usaiazko bizia segitzeko zailtasuna.

Horregatik, elkarte horretan sentsibilizazio egunak antolatzen dituzte, barne "Urria Arrosa" garaia, eskulan tailerrak, solastatzeko elkartze mementoak, adaptatuak diren kirol aktibitate desberdinak: xikong arte martzialak, arrauna, ...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/30

Antzerkilaria gelan proiektua

LARGENTE ikastetxeko CM2 eta seigarrenak

Antzerkilaria%20gelan%20proiektua

2023ko martxoan Largenté ikastetxeko CM2 eta seigarrenak Baigorriko Oronozia aterpetxera joan ginen autobusez. Baigorrin “Axut” antzerki taldearen kide den Arantxa Hirigoienekin antzerkia muntatu genuen, Zanpantzarren auziaren inguruan.

Hiru egunez Baigorriko Oronozia aterpetxean egon gira antzerkiaren testua idazten. Testua idatzi ondotik lan taldeak egin ditugu eta auzia antzezten ikasi dugu. Goizetan lan anitz egiten genuen eta arratsaldeak libre genituen. Arratsalde batez Baigorri herrixka bisitatu dugu eta Xexilik antolatu zuen pista jokoa egin dugu! Sobera ongi eta irringarria zen! Beste egunetan pilotan eta futbolean jolastu gira. Gau batez istorio kontalari bat etorri da guri istorioak kondatzera. Bere istorioak irringarriak ziren! Hiru egunak bikainak izan dira eta gainera elurra ukan dugu!

Ateraldi horren ondotik gure antzerkia Largenté ikastetxean antzeztu dugu gure gurasoen aitzinean. Egia erran piska bat lotsatuak ginen!


Irakurri segida

Herriz Herri - Kanbo (L) | 2023/11/30

Denak “Gelara!”

Denak%20a€œGelara!a€

Pontx pailazoak azaroaren 1ean AIEC gelara gomitatzen gaitu (19:00), “Gelara!” berrikitan muntatu duen obraren ikustera. Korrika kulturala kari, AEK-k eta Herriko Etxeak partaidetzan antolatu ikusgarria da.

Sartzea urrik, xahar ala gazte… segur memento goxoa pasatuko duzuela!

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023/11/30

Ederki - Ideki - Téléthon - Bilketa

Ederki%20-%20Ideki%20-%20TAlAthon%20-%20Bilketa

Ederki

Ederki iragan da bertsularitzaz muntatu bilkura, biziki ederki ere Baltsan elkartearen bertsu-bazkaria,hori berriz ere azpimarratu behar da! Holako egunek badutela munta handia, biziki handia. Oraino gehiago jende gaztea ere mugitzen delarik eta gisa hartara berotzen!

Ideki

Komentu xaharreko ondoan eraiki azterketa gune berezia estreinatu zen duela zonbait denbora, bainan lan zonbait ez arras bururatuak izanez ez zen segidan alde bat ideki. Aste huntan egin da idekitze hori eta tokia hemendik aitzina baliatzen ahal da beraz, asko gisetara baliosa eta asurtia dena.

Telethon

Urte guziz keinka berean jiten da eta aurten ere hurbiltzen ari zauku Télethon saila. Lehen hitzordua jadanik ortzegun huntan, azaroak 30 (14:30), Bordagain dorrean, hitzaldia Jakintza elkartearekin. Gaia, muga hegi hortako bentak, Hendaia eta Dantxaria artean direnak.

Bilketa

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023/11/30

Suteen kontrako tresneria - Orgina berria - Krosa Teletonaren alde - Xilaba: hazpandarrak xapeldun! - Gazte Eguna

Suteen%20kontrako%20tresneria%20-%20Orgina%20berria%20-%20Krosa%20Teletonaren%20alde%20-%20Xilaba:%20hazpandarrak%20xapeldun!%20-%20Gazte%20Eguna

Suteen kontrako tresneria

Herriaren galdeari segituz enpresa berezitu batek ur aho guziak entseatuko ditu behar orduan eraginkorrak izan daitezen. Egitate horrek traba batzu sor ditzake, hala nola presio apaltze edo uraren kolore aldatze. Traba hauek ez dira iraunkorrak izanen eta beharrez Euskal Elkargoko zerbitzuek jendea lagunduko dute. Entsegu horiek abenduaren 12tik 29raino iraunen dute. Gehiago jakin nahi duenak Hazparne herrialdeko eta Bidaxuneko ekipoak deitzen ahal ditu 05-59-29-17-72 deituz.

Orgina berria

Badu orain hiru urte elizako orginaren aldatzeko diru bilketa bat abiatu zela: 87.231€ bildu dira. Ez da hurbiltzekorik ere aski hodiekilako orgina baten erosteko. Beraz Hazparne Eskualdeko Orgina elkarteak orgina numerikoa erosiko duela deliberatu du. Hautatu den saltzaileak proposatu du holako tresna batek zer emaiten duen eliza nagusian, publikoari erakustea. Beraz abenduaren 1ean ostiralez, nahi duena gomita...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023/11/30

“Rouge Elea” 20 urte

a€œRouge%20Eleaa€%2020%20urte

Abenduaren 2an, Borderline Fabrikan (16:30), 2003. urtean sortu zen “Rouge Elea” konpainiaren 20 urteak ospatuko dira. Hainbat urtez zortzi sorkuntza eta hainbeste gertakari antolatu ditu. “Beti saiatu gira zentzuzko bidea egiten, lanbide honetan hain zaila dena, barneko sua elikatu, inspirazioa topatu, kolpatzen gaituzten hitz eta irudiak agertu… gure mundua kontatzen dituztenak”.

Konpainiak “Ez gaude hemen” ikusgarria emanen du, ondotik beste artista batzuk gomitatu ditu, gai librean segida hartuko dutena, otordu batekin mahai inguruan solastatuz gaualdiak segituko du.

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023/11/30

Eguberriko merkatua - Adinetakoen bazkaria

Eguberriko%20merkatua%20-%20Adinetakoen%20bazkaria

Eguberriko merkatua

Arrokagarai ikastolak antolatzen du Eguberriko Merkatua abenduaren 3an, igandez (10.00-16:00), Sanoki gelan. Izanen dira hor sorkuntza arteak, ilezko jantziak, literatura, esku arteak, larruzko gauzak, bitxiak, Korrika eta Herri Urratseko jantziak, bai eta ere eztia, kosmetiko naturalak eta gehiago ere bai. Goizetik izanen dira ere animazioak: Irri Fitness haur eta helduentzat, eguerditan aperitifa "Itsasu Kantuz" taldeak animaturik eta haurren makillajea tailerra (14:00tik goiti). Bistan dena, egun osoan tokian berean jateko eta edateko behar den guzia!

Adinetakoen bazkaria

65 urtetik gorako itsasuar guziei eskaintzen zaien GEUZaren bazkaria abenduaren 16an iraganen da, larunbatez (12:00), Sanoki gelan. Izen emaiteak abenduaren 6a arte hartuak dira, edo Herriko Etxeko idazkaritzan edo direktuki Idekia elkartean. Elkartasun garraio bolondresak libro dira joan-etorria segurtatze...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2023/11/30

Kontari abesbatza Elizan - Transmisioa dokumentala - Eguberriko merkatua - Kiroleri so - Kattalin Elizalde ikastegia bestan - Iragan kantu bazkaria

Kontari%20abesbatza%20Elizan%20-%20Transmisioa%20dokumentala%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20%20Kiroleri%20so%20-%20Kattalin%20Elizalde%20ikastegia%20bestan%20-%20Iragan%20kantu%20bazkaria

Kontari abesbatza Elizan

Abenduaren 3an (17:30), euskararen eguna ospatuz, 50 haurrek osatzen duten Landarbasoko korubereziak, “Lumen” errepertorioa interpretatuko dute. Elizaren babesean, sarrera librean, abendu eta Gabonetako bestak aitzin, izigarriko energia partekatuko daukute, garai iluntsu haueri oldar egin dezagun. Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak ohiko antolaketa eskaintzen du.

Transmisioa dokumentala

Larreko kulturgunean, aurkeztua da, abenduaren 7an (19:00), helburua duelarik Olentzeroren Lagunak elkarteari laguntza emaitea. Elkarte honek Argentinako euskal etxeak bisitatu ditu, Olentzeroren inguruko euskal tradizioak transmititzeko gisan. Urririk eta interes handikoa den ekitaldia, Eusko Ikaskuntza Iparralde eta Olentzeroren Lagunek dute antolatzen.


Eguberriko merkatua

Abenduaren 2an iraganen da, larunbatean (09:00-19:00), Larreko kulturgunearen ata...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2023/11/30

Eguberriko merkatua - Erakusketa - Katixima - Pilota

Eguberriko%20merkatua%20-%20Erakusketa%20-%20Katixima%20-%20Pilota

Eguberriko merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik, hazilaren 25ean larunbatez egun guzian iragan da, Lur Berri gelan. 18 mahai baziren, ikastolak eta San Josepeko burasoek bakoitzak berea zuten. Azken hunek gauza guziak berak eginak zituen, bai egin dute lan. Denek gauza ederrak zituzten, partikulazki haurrentzat, zeren Eguberri hurbildua baita, helduentzat ere denak bat bertzea bezain ederrak. Jabi magialaria Urdazubitik etorria hor zen, Anka bere lagunarekin, izigarriko sorginkeriak egin dituzte. Gauza horien ikusten eta erosten jende asko ibili da, dena ongi pasatu da, goxokiekin kafe xorta bat edanez. Elkarteak denak eskertzen ditu, Herriko Etxea Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, baita ere burasoak eta borondate onekoak. Segi hola heldu den urte arte.

Erakusketa

Abenduaren 9an...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2023/11/30

Loraldiberri azoka - Intzolako bideari buruzko liburua - Arrantzaleen ezizenak - Aita Alaba filma - Urruñar idazleak Durangon - Seaska egutegia - Pilota

Loraldiberri%20azoka%20-%20Intzolako%20bideari%20buruzko%20liburua%20-%20Arrantzaleen%20ezizenak%20-%20Aita%20Alaba%20filma%20-%20UrruAar%20idazleak%20Durangon%20-%20Seaska%20egutegia%20-%20Pilota

Loraldiberri liburu eta disko azoka

Abenduaren 3an, igandearekin eta Euskararen Egunarekin bat eginez, Urrunaga eta Berttoli elkarteek antolatu Loraldiberri liburu eta disko azoka izanen da elizaren aitzineko zabaldian, R. Soubelet plazan. Aurtengoa bigarren edizioa izanen da. Parada ezin hobea bai haur eta bai helduendako Olentzero edo Eguberri opariak erosteko. Hogei bat argitaletxe eta elkartek parte hartuko dute. Horra orain arteko partaideen zerrenda: Elkar, Maiatz, Zortziko, Dakit, Gatuzain Biarte, Lapurdi 1609, Hatsaren Poesia, Itsas Bazterra, Maita Kultura, Urruñako Antzerki Eskola, Ibantuta, Thierri Bizkari, Urrunaga eta Herria astekaria (10.00-13:50). Egitaraua: zabaltzea (10:00), Ibantutaren kantua (11:00), euskal xokolata (11:30) eta Asiskoren mintzaldia (12:00).

Intzolako bideari buruzko liburua

Berako Mugerri eta Ziburuko Jakintza elkarteek Intzolako bideari buruzko liburua egin eta plazaratu dute. “Int...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023/11/30

Herriko Etxearen estreinaldia - Ekintza hitsa - Erakusketa - Heraitzeren historiaz

Herriko%20Etxearen%20estreinaldia%20-%20Ekintza%20hitsa%20-%20Erakusketa%20-%20Heraitzeren%20historiaz

Herriko Etxearen estreinaldia

Joan den ortzirale goizean iragan da Lapurdi Herriko Etxearen estreinaldi ofiziala. Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria, Fabrice Rosay suprefeta eta Bruno Carrere auzapezaren ingurura hautetsi asko bildu dira: Max Brisson senatorea, Christian Bru deputatua, Philippe Etcheverria kontseilari orokorra, auzo herrietako auzapez gehienak, hemengo beste hautetsiak, Béranger apeza, jendarmeen eta suhiltzaileen aitzindariak, bertan lan egin duten ofizialeen ordezkariak eta bulegoetako zerbitzuen buruak. Estreinaldia hasi da Lapurdi osoaren bisitarekin, bulego guziak zoin zoinenak diren auzapezak esplikatzen zuela. Gero kanpo aldean xingola moztea eginik, kontseiluaren gelan hartu dute hitza. Auzapezak azpimarratu du nola beharrezkoa zitzaion aspaldidanik herriko zerbitzuen bulegoak elgarretaratzea, aitzinean Gaztelondoan, Landagoienen eta Mailiarenan barreiatuak baitziren. Orain denak bilduak dira eta hanbat hobe zerbitzue...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023/11/30

Gazteek finalean galdu - Herriko aldizkaria - Kantu Afaria - Teletoia - Urte hondarreko arratsaldeko askaria

Gazteek%20finalean%20galdu%20-%20Herriko%20aldizkaria%20-%20Kantu%20Afaria%20-%20Teletoia%20-%20Urte%20hondarreko%20arratsaldeko%20askaria

Gazteek finalean galdu

Aitzineko asteburuan, herriko 2 neska gaztek Euskal Herriko pilota txapelketaren finala jokatu zuten, palaz pilota goma hutsarekin, Iholdiko trinket berrian, denbora berean hau estreinatzen zutela. Maiana Durruty eta Emma Etcheverryk zorigaitzez galdu zuten Kapito Harriko Elena Irigoin-Nahia Agorrodyk osatu ekipoaren kontra, 2 mantxetan, 13/15 eta 11/15. Galdurik ere, biba zuek, txapelketa ederra eginik eta hein hortara heldurik. Bestaldian txapela zuentzat izanen da. Anartean Abarratia pilota batasuneko pilotariek nazional mailako txapelketa segitzen dute.

Herriko aldizkaria

Herriko aldizkari koloretsua joan den aste hondarrean eskuratu dugu. 24 orrialde ditu, artikulu elebidunez eta argazki andana batez osatua. Herriko kontseiluak hartu erabakiak eta deliberatu proiektuak dira xeheki az...

Irakurri segida

Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2023/11/30

Hoxari trinket berriaren estreinaldia

Hoxari%20trinket%20berriaren%20estreinaldia

Joan den asteburuan Iholdin, Hoxari ezkerpareta kiroldegiaren inguruan, egun berezia izan da. Iholdin ez baitira gauzak nolanahika egiten, Hoxari ezkerpareta trinket bilakatu da, 36 metrotik 32 metrotara jautsiz, xokoan gelditzen den partean squash barnea eginez. Argentinako trinket moduan, gogoetek ekarrarazi dute kanbiamen hori, orain arte barnean trinket ttipi bat eraikia zen, barreiatzen ahal zena behar-orduan, gehiago gai ez zena.

Denek Bat pilota elkarteak, bere taldean badauzka 60 bat neska palan ari direnak, pilota hutsekin, bortxatuak ziren berdin urrun trebatzera joaitea, orain hurbilago ukanen dute. Horra Beñat Cachenaut auzapezak ongi etorriarekin betan egin duen presentazioa, eskertuz gomit andana, prefeta, senatur, kontseilari orokor, Denek Bateko ordezkari eta beste. “Agur Jaunak” Elgarrekin taldeak kantaturik, Aita Germain erretoreari zagon benedikatzea, aitzin jaun prefetak xingola moztea eginik.

Laguntzak ardietsi dira: 752.46 euroko gas...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023/11/30

Pilota - Eskubaloia - Mintzaldia

Pilota%20-%20Eskubaloia%20-%20Mintzaldia

Pilota

Txapeldun - Joan den azaroaren 18 eta 19an Iholdiko Hoxari trinket berrian palantxazko Iparraldeko Pilota Batzordearen finalak iragan ziren. Irisartarrak pilota elkartetik bi parek parte hartu zuten. Lehenik gaztetxoetan: Kleina Oxandabaratz-Xana Labatek finala galdu dute 15/13 06/15 05/10 Zaharrer Segiren parean. Artekoetan: Maitena Mollon-Maia Muscarditzek irabazi dute 11/15 15/09 10/06 Airetiken aitzinean. Aurten Irisarritik 6 pare final-laurdenetan ziren eta denek Frantziako xapelgoa jokatu zuten. Beraz goresmenak deneri eta batez ere gure gaztetxo eta artekoeri!

Esku-huska - Gure artekoekin berri onak ditugu, Eneko Etchevers-Xan Bidart-ek multzoko partida guziak irabazirik. Joan den ibiakoitzean Iholdin finalerdia 40-28 eraman dute, Atzarri2ren kontra. Partida doi bat bitxia emaitzaren aldetik. Hastapenean irisartarrek 4-23 galtzen zuten, gero lehen berdintzea 24tan eta gero gureek irabazi dute. Eneko eta Xan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023/11/30

Heriotze - Euskararen Urtaroa - Eguberriko merkatua

Heriotze

Aterbeko Jean-Michel Etchart joan zauku 71 urtetan. Uda erditsutan ez untsa senditua, eritasun larriak epe laburrez ereman du. Sortzez itsasuarra, ezkondu eta Mayi Garay emaztearen sortetxe ondoan beren ohantzea eraikirik, aspalditik osoki hemengotua zen. Gaztean zurgintzan arizana, hegazkingintza ofizio berriari lotu zen. Aiherrako Eskulanakenpresan hasirik, anitz urtez eta erretreta hartu arte Angeluko Dassault etxean lan egin zuen. Jean-Michel xintxuketari biziki trebea zen eta zerbitzu egilea. Laguntza beharra zelarik beti hor, hitz-erdi bat aski erraitea eta, lana beti gosturekin egina. Jean-Michelek harreman erretxa zuen denekin, jendekina zen. Bere haur ttipiak ibili diren Arberoa ikastolan eta kide laguntzaile handia izan den Artetxea elkartean ere ez dute ahanztekoa.

Azken agur beroa, agian familiarentzat bihotz altxagarri izan dena, Izturitzeko eliza bete betean, iragan zen, Xipri Arbelbide apeza ofizio emaile zelarik eta Dominique Err...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bastida (NB) | 2023/11/30

Bio etxaldean bisita eta hitzaldia

Bio hilabetea bururatzera doala eta BLE elkartearen 20. urteak direla, Bastidako Vanessa eta Christophe Eliceiryren Joinillon etxaldera gomita luzatua da, abenduaren 1ean, hitzordua Herriko Etxean (9:45).

BLE elkarteak gure lurraldean biologiko etxaldeen egoera nolakoa den azalduko du. Gure eskualdean nolako laborantza biologikoa bultzatu nahi den aipatua izanen da. Euskal Elkargoak laborantza biologikoaren sailean diren zenbakiak emanen ditu. Ondotik (11:00) Christophe eta Vanessaren etxaldea bisitatuko da. Eguna bururatuko da trukaketa tarte batekin, janari mahai biologikoak dastatuz.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023/11/30

Heriotze - Sortze - Baigorriko komertsantak - Eguberriko merkartua eta Téléthon - Liburu izenpetze

Heriotze%20-%20Sortze%20-%20Baigorriko%20komertsantak%20-%20Eguberriko%20merkartua%20eta%20TAlAthon%20-%20Liburu%20izenpetze

Heriotze

Michel Urriza 75 urtetan zendu da, eritasunak eremanik. Hargina zen ofizioz. Gure dolumin bizienak Kattin alarguntsari, Christian eta Corinne seme-alaberi, anai-arreberi eta familia guziari.

Frantxoa Iribarne Lamotakoa 75 urtetan zendu da. Frantxoa musikari gisa ezaguna zen, besteak beste hainbeste eztei edo besta animaturik (Urdozekoak bereziki). Doluminak familiari.


Sortze

Bi sortze ukan ditugu azaroko hilabete huntan, gure herrian:

Laura, Battitt Ospital eta Sophie Arriadaren 3. haurra. Leisparzeko “Leku ona” etxe berrian bizi dira.

Youna, Jordan Arnould eta Pauline Poublan-en alaba. Hauek Okozen dute egoitza, Korteako etxe arraberrituan.


Baigorriko komertsantak

Baigorriko komertsantek eta ekoizleek laguntzen zaituztete Eguberriko opari ideiaren atzemaiten. Abendu huntan, egun guziz, gure herriko komertsant edo ekoizle batek opari ideia bat pro...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2023/11/30

Arrabestak - Eguberriko merkatua -

Arrabestak%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-

Arrabestak

Donamartiriko gazteriak abenduaren 9an arrabestak antolatzen ditu. Horra arratsean proposatua izanen den animazioa: taloak (20:00), Punttu Kakotx txaranga (21:00-22:30) eta ondotik DJ Delta. Beraz ez duda hurbiltzea momentu goxo baten pasatzeko.


Eguberriko merkatua

Arberoa ikastolak usaian Izturitzen antolatzen duen Eguberriko merkatua, aurten Aiherran iraganen da, abenduaren 3an igandez (10:00-15:00). Tokiko ekoizle eta artisauak ezagutzen ahalko dira, proposatzen dituzten edergailu, apaingarri, jantzi, janari, ezti, tisana… eta kosmetika produktuekin.

Haurrentzat eskulan tailerrak proposatuak izanen dira, makillatze erakusmahaia, baita ere Eguberriko marrazki biziduna.

Arberoa ikastolak ere bere salmenta mahaia atxikiko du, "Euskara gehiago eguneroko gauza ttipietan" lemapean. Manaketen pasatzeko azken eguna izanen da.

Egun o...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023/11/30

Emazteen kontrako indarkeria - Aritz Ibarra - Eguberriko merkartua - Bertso afaria

Emazteen%20kontrako%20indarkeria%20-%20Aritz%20Ibarra%20-%20Eguberriko%20merkartua%20-%20Bertso%20afaria

Emazteen kontrako indarkeriari buruz: animazio arrakastatsuak

Emazteen kontrako indarkerien salatzeko, Erran eta Bizi elkarteak, joan den ibiakoitzean Donapaleun Nazioarteko Eguna kari animazio desberdinak antolatu ditu. Goizean, merkatu estalian ibilaldi baten egiteko 70 bat pertsona bildu dira. Ondotik, arratsalde hondar arte tailer desberdinak proposatuak ziren Saint-Louis zineman, bortizkeriari buruz bakoitzak bere burua hobeki defenditzeko eta giza duintasuna berreskuratzeko. Jende anitzek parte hartu dute. Memento garrantzitsuena gaueko antzerkia eta ondotik izan den debatea dudarik gabe. “La Cave”, etxeko indarkeria arruntez hitz egiten duen antzerki obra, La Compagnie du Hasard taldeak antzeztu du. Ikerketa polizial baten itxuran, senar bortitz batekin maitemindutako emazte baten sentimenduak aztertzen ditu. Gaia untsa pausatu ondoan, Catherine Rivière eta Marie-Jo Vanier, Erran eta Biziko ordezkariek, debatea ideki dute, antzerkiko jokolariekin ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2023/11/30

Ttunttuneroen gizartea

Ttunttuneroen%20gizartea

Xabier Itzainarenmintzaldia abentüaren 2an, neskenegüna(18.00), Hebentikenean Maulen.

Hitzaldi hortan aipatuko da Ipar Euskal Herriko soinülari edo soinüegileenhistoria soziala. Lehenagoko lekukotasunak eta artxibo materiala erabiliz, behatuko dügü denboran zehar nola beiratu edo(ta) aldatuz joan diren soinu tresnak berak, soinularien betebeharrak bai eta soinulariek gizartean zuten tokia. Hitzaldiaren oinarri den ikerketa Lapurdi eta Baxenabarren eremana izanik ere, zuberotar adibide eta ikerbide zonbeit aipatuko dira bide nabar.

Hitzaldia euskaraz iraganen da. Sartzea dohainik, ondotik trago bat alkarrekin.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016