Mundu zabalean | 2023ko Azaroaren 30a

Afrika eta Asia: krisi klimatikoaren biktimak

M.O.

Afrika%20eta%20Asia:%20krisi%20klimatikoaren%20biktimak

Klima aldaketak planetan eragiten duen garai huntan, ikertzaileek diote kutsadurak Afrikako eta Asiako populazioak egoera zailean bizitzera behartzen dituela.

“Elikadura sistema jasangarrien mugak” txostenean, munduko laborantza sektorearen egoera zertan den agertzen da. Nazioarteko zientzialariek egin ikerketa horretan, lehorteak, uholdeak eta laborantzako produkzioa kontutan hartuak izan dira.

Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako 87 herriren irabaziak aztertuak izan dira. Agertzen da Afrikako herri anitzetan, bai eta Asiako mendebaldean, kutsaduraren kaltetsuenak laborariak direla, horietan bereziki emazte laborariak. Yemen, Bangladesh, Somalia, Pakistan, Sudan, Gambia, Afganistan, Nepal eta Siria dira lehen lerroan agertzen.

Ikertzaileek azpimarratzen dute eskualde horietan egoera sozioekonomikoaren eta kultura ohiduren ondorioz gizon eta emazteen arteko ardurak ez direla berdinak. Emazteek laborantza mota jakin batzuetan gizonek baino proportzio handiagoan lan egiten dute. Bangladeshen adibidez, emazteek zeregin handia dute irrisaren ekoizpenean. Gainera herri horietan gizonen emigrazio gero eta handiagoa izanez, etxaldeen kudeatzeko bakarrik gelditzen dira. Horri gehitzen da emazteek dituzten baliabide eskasak, egoera sozial desegokia, hezkuntza eza, beroketa klimatikoaren testuinguruan oraino gehiago zailtasunean bizi dira. Ugandan, Ghanan eta Bangladeshen, arau eta praktika sozio kulturaletan emazteek formaziorako sarbidea mugatua dute. Ikerketa egin dutenek azpimarratzen dute Indian, emazteek bi aldiz gutiago jaten dutela, osagarri arazoak ukanez. Herrialde pobreetako anitz familietan laborantzako produkzioa emazteen ardura pean da, laborantzako langileen %55 baino gehiago ordezkatzen dute.

Dubain, azaroaren 30ean hasirik, abenduaren 23a arte, klima aldaketari buruzko nazioarteko 28. konferentzia iragaiten ari da (COP 28). Nazioarteko biltzar horretan estatuko ordezkariak eta klima-eragileak bilduak dira. Ikertzaileek agertu duten dokumentuan oinarrituko direla espero da, erabaki politiko ausartak hartuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/11/30

Petrolio industriak akordioa blokeatzen

M.O.

Kenyako hiriburuan, Nazio Batuen Ingurumen Programaren (UNEP) egoitzan, plastikoen kutsadurari buruz hitzarmen bateratu baten adosteko xedearekin 175 herrialdetako negoziatzaileek astebete pasa dute. Negoziazio hauen erronka handia industria petrokimikoak ekoizten duen plastikoa kontrolatzea da. Munduko bazter guzietan atzemaiten den plastikoa desagerrarazteko, estatuen eta petrolio industrialarien artean akordio baten lortzea beharrezkoa da.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek, 2040rako, plastikoaren ekoizpena 75ez murriztua izan dadin galdegiten dute, petrolioa ekoizten duten estatuek eta industrialariek berziklatzeko neurriak hartzea ezinbestekoa zaie.

Ingurumen sailaz arduratzen diren zientzialarientzat presa bada. Plastikoen kutsadura okerrera doa, 20 urtez urteko ekoizpena bikoiztu baita, 460 milioi tonara heldu arte. Deus ez bada egiten 2060rako hirukoiztuko litzateke. Plastikoen %9a baizik ez da berriz erabilia.

Kenyan iragan biltzarrean, petrolioa ekoizten duten ...

Irakurri segida

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016