Orotarik | 2023ko Azaroaren 30a

BEKAIZKERIA

Epelondo

Gauza jakina da bioxido gisa eragiten duten materia kimikoak ez direla onak bizidunentzat. Industria kimikoa sustatzen dutenek ekai horien egokitasun eza ezagutzen dute aspalditik eta 1962an Rachel Carson biologoak DDTaren erabileraren salaketa entzutetsua egin zuen bere “Udaberri isila” ikerketa liburuan. DDTa debekatua izan da, baina honen ordez ehun mila molekula berri asmatu dira. DDTari dagokionez, oroitzen nola gure amek, gusturik hoberenean, sukaldean bertan, leihoak itxirik eta barnean geundela, barreiatzen zuten produktu letal hori?

Beso-indarka bat abiatua da bi hamarkada hauetan, industrialen, laborarien eta lehen lerroan ekologistak eta zientifiko zenbait buru dituzten kontsumitzaile-multzoen artean. Bigarrenek, patitzen eta jasaten dituzte ekai kimikoen hedatze masiboen ondorioak, asko perturbatzaile endokrinarrak direlako, beste hainbeste gure eguneroko plastikozko gauzetan, kosmetikoetan, jantzietan edo azietetan aurkitzen ditugulako, ederki gorderik alabaina. Eritasun larri anitzen oinarrietan kausitzen dira gainera, hala nola Altzeimer eta Parkinson, ernalketa arazoetan edo prostatako, bularreko edo pankreako minbizietan. Zerrenda luza daiteke. Mediku gastu ekonomiko alimaleak ekartzen dizkio jendarteari, guztiok ordaintzen dugun Segurtasun Sozialak bere gain hartzen duela olde industrialen bekaizkeria!

Industrialak aipa ditzagun, denak alde dituzte. Botere politikoak errabiaz ari dira gaurkoan, arlo kimikoko lobby azkarrak gibeletik dituztela zaunkaz bezala: iragan astean, europar parlamentuko diputatuek ezezkoa eman diote 2030eko epean, pestiziden baliatzea erdira murrizteko xedeari. Parlamentu horrek berak glifosataren erabilpena berriz baimendu zuen, leku frankotan jadanik debekatua delarik. Bazaizu?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2023/11/30

Euskal Herriko mus txapelketa

Euskal%20Herriko%20mus%20txapelketa

Jadanik martxan da Euskal Herriko XV. mus txapelketa. Zazpi herrialdeetako finalak 2024ko martxoaren 9an jokatuko dira eta final nazionala martxoaren 23an, Zuberoan, Altzai herrian. Lehen kanporaketak laster jokatuko dira. Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestatu arauen arabera jokatuko da. Txapelketako arauak partaide guziek eskura izanen dituzte lehen saiotik aitzina. Informazio gehiago: www.ehmus.eus.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/30

Kolegioan elkartasun hilabetea

Piarres Larazbal Kolegioa

Kolegioan%20elkartasun%20hilabetea

Azaroaren 9an, ostegunez, gure kolegioan elkartasun hilabetea abiatu da, "Nesk'à paillettes" elkarteko kideen aurkezpen mintzaldiarekin hasiz.

Minbiziaz eri direnak eta haien senideak eguneroko bizitza hobeki bizi dezatela sortu zen elkartea 2021ean, Urruñako Joana Irastorzari esker. Gaur egun bost lagunek kudeatzen dute, Denise eta Maider bolondresak egunero aritzen direlarik.

Gutti gora behera, Frantzian urtero 350.000 pertsona baino gehiagok minbizia dute eta geroz eta gehiago sendatzen dira. Minbizi desberdinen artean, bularrarena da ezagunena. Tratamendu desberdinak proposatuak dira: erradioterapia, kimioterapia, ebakuntza, hormoneterapia... Horien ondorioak dira: unadura, ahulezia, usaiazko bizia segitzeko zailtasuna.

Horregatik, elkarte horretan sentsibilizazio egunak antolatzen dituzte, barne "Urria Arrosa" garaia, eskulan tailerrak, solastatzeko elkartze mementoak, adaptatuak diren kirol aktibitate desberdinak: xikong arte martzialak, arrauna, ...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/30

Antzerkilaria gelan proiektua

LARGENTE ikastetxeko CM2 eta seigarrenak

Antzerkilaria%20gelan%20proiektua

2023ko martxoan Largenté ikastetxeko CM2 eta seigarrenak Baigorriko Oronozia aterpetxera joan ginen autobusez. Baigorrin “Axut” antzerki taldearen kide den Arantxa Hirigoienekin antzerkia muntatu genuen, Zanpantzarren auziaren inguruan.

Hiru egunez Baigorriko Oronozia aterpetxean egon gira antzerkiaren testua idazten. Testua idatzi ondotik lan taldeak egin ditugu eta auzia antzezten ikasi dugu. Goizetan lan anitz egiten genuen eta arratsaldeak libre genituen. Arratsalde batez Baigorri herrixka bisitatu dugu eta Xexilik antolatu zuen pista jokoa egin dugu! Sobera ongi eta irringarria zen! Beste egunetan pilotan eta futbolean jolastu gira. Gau batez istorio kontalari bat etorri da guri istorioak kondatzera. Bere istorioak irringarriak ziren! Hiru egunak bikainak izan dira eta gainera elurra ukan dugu!

Ateraldi horren ondotik gure antzerkia Largenté ikastetxean antzeztu dugu gure gurasoen aitzinean. Egia erran piska bat lotsatuak ginen!


Irakurri segida

3722. zbk

Gure Hitza | 2023/11/30

Ile-apaindegiko oihartzunak

Peio Jorajuria

Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala zerrendatzen.

Nahas-mahas, Palestinako sarraski odoltsuak, Ukrainako gerla, eskualde guzietan biderkatzen ari diren uholdeak, Europak hamar urte gehiagorentzat eman duen glifosata erabiltzeko baimena eta gisa hortan minbiziak biharamun ederrak izango dituela oraino, pedofilia aferak... Ari ziren, ari, biak, litania horren soka luzeari tiraka eta tiraka. Hori da gure eguneroko bazka irrati, telebista eta sare sozialetatik, ziotela. Ezarria zen musika eztia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016