Gure Hitza | 2024ko Otsailaren 08a

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru zama handiak banatu dizkie euskalgintzako batasunei.

Euskal Herria euskalduna izaiteko, funtsezkoa da lan munduan euskara erabiltzea, jendeek han iragaiten baitute denbora gehiena. Joan den mendeko azken hamarkadak arte Iparralde huntako lan mundua frango euskaraduna zen, bereziki orduko laborariei, arrantzaleei eta ofizialeei esker. Ordea, geroztik egoera aldatu da, ofizioak eta laneko moldeak ere bai. Euskaldun askok beren haurrei gure hizkuntza ez erakatsirik eta berant arte erakaskuntza frantses hutsez izanaren ondorioz, zenbat erdaldun elebakar ez dira aurkitzen gaurko lan munduan! Beharrik gero eta gehiago sartzen ari dira ikastetxe elebidunetatik atera gazteak. Halere zerbait garrantzizkoa eskas dugula erran berria daut izpiritu argiko enpresaburu ohi euskaltzale batek. “Arazo ikaragarri baten aurrean gaituk; ekonomia indartu bai baina nola euskaldundu? Ekonomiaren mundua osoki hitz teknikoz brokatua delarik, hitz tekniko zehatzak, hitz tekniko berriak egun guziez agertzen direlarik, ingelesa ere denetan sartzen ari zaigularik” zioen. Ez da dudarik osoki bat egiten dugula ikusmolde horrekin.

Euskara erabiltzera behartzen gaituen lege sendo bat lortu arte, euskaltzaleoi dagokigu herritarrei errextasunen eskaintzea. Ez ote litzateke jakintsun multxo batez osatu lan talde ideki bat sortzen ahal? Egia erran, xinaurri lan luze bati lotzeko, ofizioz ofizio hitz tekniko guzien zerrendatzeko eta hitz bakotxari itzulpen baliagarriena eta ahalaz euskaldunena emaiteko. Behin hori egin-eta, geldituko litzateke gaurko zabal moldeak baliatuz obra idatzia ahal bezain ongi jendarteratzea. Behar gorri horri ohartzeak ez ote gaitu obratzera akuilatuko?

Gu hasteko, arazo berri honi bere konponbidea zor diogulakoan gaude.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Azalekoa | 2024/02/08

Ohiz kanpoko eskola

A.E.

Ohiz%20kanpoko%20eskola

Urruñako “Erlaitza” eskolara joan gira, haurrek duten heziketa sistemaz gehiago ikasteko. Leku berezi baten ezagutza egin dugu, mintzatu gira Maitexa Aincy eta Adélaïde Darasperekin.

Eskolaren osaera

Eskolako ataria pasa eta, segidan lehen yurtara arribatu gira, ama eskolako haurrak hor egoiten dira. Gibelean, lehen hezkuntzako haurren bigarren yurta gordetzen da. Bidearen ezkerraldean, jostailuak badira, komunak eta apalategi baten gainean haurren kautxuzko botak bilduak dira. Aitzina segituz, etxola ttiki bat ikus daiteke aterpeñoarekin, hor haurrek bazkaltzen ahal dute. Bisita segituz, portalea ideki eta belar zelai handia bada, oihana gibelean. Zapatak kendu ondotik, yurtera sartu gira solasean hasteko.

“Erlaitza” eskola orain dela bortz urte, 2018ko abenduan, idekia izan zen, Urruñako Herriko Etxeak du terrenoa 166 eurotan alokatzen, eskolarendako laguntza estimagarria. Hasieran, zazpi ikasle ziren bakarrik, gaur egun 19 familia dira, orotara 24 haur. Eskolak 3 urteko haurrak lehenesten ditu, helburua da ikasle kopuru ttikian egotea. Herri desberdinetako haurrak dira, batzuk urrunetik heldu direnak, Senperetik, Bidartetik ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016