Herriz Herri - Angelu (L) | 2024ko Otsailaren 08a
Euskaraz trebatu
Elealdi elkarteak, otsaileko oporretan, 19tik 23ra (9:30-12:00), ikastaroa antolatzen du, lehen mailako ikasleeri zuzendua. Euskarri desberdinak erabiliko dira: entzunezkoak, idatzizkoak, jokoak eta beste. Ahozkoari lehentasuna emanen zaio. Helburua da: ikasleeri erakustea maila ttipi batekin ere gauza anitz sinpleki erraiten ahal dituztela.
Eguerditan praktika luzatzeko, nahi dutenek elkarrekin bazkaltzen ahalko dira. Xehetasunak: Maryse Elissalde 06-44-76-03-47 edo euskal-ki.com bidez.