Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Martxoaren 28a
Korrikaren heltzea - Otxalde taldearen kontzertua - Le Maire eta Kasbarian ministroen bisita
Korrikaren heltzea
Irunen abiatu ondotik, 11 egunez 2.700 kilometro egin ondoan, joan den igandean Korrikaren ibilaldia milaka euskaltzaleren laguntzarekin Herriko Etxe aitzinean bururatu da. Abiatzean eskuz-esku pasatu den lekukoan ezarri mezua Garazi Arrula Ruiz Tafallakonafar itzultzaile eta idazleak idatzia, berak irakurri du. Arratsaldean bestak segitu du, kontzertu andana baitzen korrikazaleen plazererako.
Otxalde taldearen kontzertua
Luna Negra antzokian, apirilaren 5ean (20:30), Otxalde taldeak bere azken ikusgarria presentatuko du. Taldeak sorkuntzak eta kantu herrikoiak folk moldean musikatzen ditu, zazpi kantari-musikarik eta teknikari batek osatu taldea da.
Le Maire eta Kasbarian ministroen bisita
Joan den ostirala, Guillaume Kasbarian etxebizitza eta Bruno Le Maire finantza ministroak Baionara etorri dira. "Herrian bizi" plataformak elkarretaratze deia zabaldua zuen.
Errana izan da: "2024ko finantza legea etxebizitza turistikoen fiskalitatean aldaketak aurreikusten zituelarik, Bruno Le Mairek horien gainetik pasatzea erabaki du, onura fiskalak urtebetez luzatuz. Tokiko hautetsien eta bizilagunen nahien kontra, onartezina den erabakia da". Guillaume Kasbarian, etxebizitza ministro funtzioa hartuz geroztik "etxe okupatzen kontrako" legea indarrean jarriko duela erran zuen. Teilaturik ez dutenentzat aterabideak eskaintzeko orde, errepresioaren hautua egiten duela salatua izan da.











