Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Otsail ostegunak - “Essor Basque” bizikleta norlehenka - Korrika kulturala

Otsail%20ostegunak%20-%20a€œEssor%20Basquea€%20bizikleta%20norlehenka%20-%20Korrika%20kulturala

Otsail ostegunak: “Kazetari izatea Euskal Herri prekario honetan”

Otsailaren 8an, “Kazetari izatea Euskal Herri prekario honetan” Pello Zubiria, Argia astekarian eraman esperientziaren talaiatik, Zabalikek antolatu otsail ostegunek segitzen dute. Xamarren ondotik, Pello Zubiria mintzatuko zauku ostegun huntan, otsailaren 8an, Bideaken (20:30). “Kazetari Euskal Herri prekarioan” izanen da bere gaia. Huna nola Zabalikek aurkeztuen duen gaualdia.

“Pello Zubiria Kamino kazetariak (Aginaga-Gipuzkoa, 1958) berrikitan aurkeztua du Planeta Prekarioan liburua, bertan biltzen dira Argia astekarian azken urteetan “Net Hurbil” izeneko atalean plazaratu 1.000 artikuluetatik hautatu batzuk. Liburuaren bigarren tituluak dio “XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak” biltzen direla barnean... hari hori baliatuko dugu jorratzeko oreka aurkitu ezinik dabilen planeta honetako hainbat krisi (klima, gerla,gosea, biodibertsitatea, langileen eta ttipien zanpaketa, kutsadura…), berdin horiei buru egiteko batean eta bestean lanean edo borrokan ari diren alternatibak.

Zubiria 1981etik erretreta arte Argia kazetan eta hunen inguruan eraiki beste proiektuetan ibili da, tartean Larrun aldizkarian, Antza inprimerian edo Euskaldunon Egunkarian. Proiektu hauek beren lana nagusiki Hego Euskal Herrian burutu dute, Gipuzkoatik, baina Argiako kideek betidanik aldarrikatu dute euskaraz funtzionatzearekin batera beren lehentasunetan lehena dela naziotasuna, “Zazpiak bat”. Kazetariarekin batera saiatuko gira zehazten nola eta zertan gauzatu diren asmo horiek”.

“Essor Basque” bizikleta norlehenka Donapaleun

2010az geroztik egiten duen bezala, Donapaleuko herriak errezibituko du aurten ere, “Essor Basque” bizikleta norlehenka. Iparraldea zeharkatzen duen lehiaketa hunek barnealdeko etapa Donapaleun hasiko eta bururatuko du, ostiral huntan, otsailaren 9an.

Abiatzea Airetik aparkalekuan eginen da (13:55). Etapak 110 km egiten ditu eta hiru lepo egin ondoan - Ozkaxe, Gamia eta Iparlatze - Donapaleurat Xibaltarretik itzuliko da (16:45). Aurtengo lehiaketan 28 ekipek parte hartuko dute.

Korrika kulturala Larzabale Espelletenean

Korrika kultural kari, oroitarazten dugu Larzabale Espelletenia ostatuan iraganen den gaualdia otsailaren 16an ostiralez (19:00). Aurten Korrikak "Azterketak euskaraz" ekimena ohoratzen du eta gau hortan horri buruzko dokumentala eskainiko da, aperitifa eta pintxoak gozatu aitzin. Ondotik kontzertuak eskainiak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016