Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Otsailaren 08a

Bazterrak kalmatu - Herriak saristatu ditu - Laguntza etxerat - Ezkia ikastola - Ihauteriak

Bazterrak%20kalmatu%20-%20Herriak%20saristatu%20ditu%20-%20Laguntza%20etxerat%20-%20Ezkia%20ikastola%20-%20Ihauteriak

Bazterrak kalmatu

Aitzineko asteen gorabeheren ondotik bazterrak kalmatu dira: hastapenean pentsatu baldin bada laborarien ekintzeri lotuak zirela Hazparnekoak, jakin da iduriz ez dutela deus ikustekorik. Eraikuntzarako herriek segiarazten dituzten legeak ez onartu nahiz, ekintza horiek pertsona batek egin zituela aitortu du. Berantago jujatua izanen da egitate horiendako.

Ostiralean herriko bi saltegi handietan ez zen erosketen egitera hurbiltzeko molderik: alabainan traktore handi batzuk sartzea trabatzen zuten. Azken egun hauetan dituzten aldarrikapenen sustengatzeko egin dute ekintza hori inguruko laborari batzu.

Herriak saristatu ditu

Urtarrilaren 20an iragan zen urte hastapeneko elgarretaratze berezia: herriko hautetsiek herritar batzu eskertu eta ohoratu nahi ukan dituzte, urte guzian eramaiten duten lanarentzat edo urtean egin dituzten balentrientzat. Horietan baziren hiru musikari gazte: Iban Hirigoyen, Lilia Jaurena eta Xabi Inchausti bateria fanfarea konkurtso batean lortu sarientzat. Baziren ere Vedrenne eta Lissarague-Durruty andereak, Romanielle jaunarekin eskolako haurrekin historia memoriari buruz egiten duten lanarentzat. “Euskal Herriko Semeak” batasunaren buru den André Lagrillek ere laudorioak ukan ditu, antolatu ekintzetan erakutsi elkartasunarendako. Kirolean Maite Saint Jean aipatu da trail batzuetan atera ondorioentzat; futbol kluba ondorio ezin hobeagoentzat, beti gora doan HAC errugbi taldea; Emma Etcheberry brasildar jiu-jitsu sailean sari handiak ukanik; “Mahain Joko” elkartea elbarritueri egiten dien harrerarentzat eta bukatzeko Beñat Maitia eta Peio Iribarne pilotan lortu garaipenentzat.

Omenaldi berezia ukan dute ere Xarles Bellecave eta Beñat Ospital suhiltzaileek kasik berrogei urtez eraman duten lanarentzat. Anne Duhour anderea beroki eskertua izan da herriko sozial zentroarekin egiten duen guziarentzat: haurren laguntzea eskola lanetan eta kanpotik etorrieri frantses kurtsoak emaitea.

Denek txalo bero batzu ukan dituzte.

Laguntza etxerat

Laguntza Etxerat tokiko elkarteak parte hartuko du herrialdeko izen bereko zerbitzuak (SAAD) apailatu ate idekietan. Egitate horren helburua langile berrien aurkitzea da, etxeetarat egiten duen laguntza motak erakutsiko dira. Beti langile eskasez ibilki da elkartea. Ez da formakuntza berezirik behar: motibatua izan behar da, ahuldua den bestearen laguntzeko gogoa behar da.

Hitzordua otsailaren 9an emana da (09:00→12:00) 54, Francis Jammes karrikan elkarteak duen egoitzan.

Ezkia ikastola

Jadanik aipatu bezala Ezkia ikastolako ateak idekiak izanen dira otsailaren 10ean goizez (09:00→12:00). Hobe da hitzordua harturik 07-48-61-23-14 zenbakira deituz edo ezkia-zuzendaritza@gmail.com helbidera idatziz.

Ihauteriak

Urtero bezala ihauteriak ospatuko dira herrian otsailaren 10ean larunbat arratsaldean. (15:30) Elgarretaratzea Lapurdi plazan, (16:15) desfilea: joaldun, musikari, jende mozorrotu eta Zanpantzar, (17:00) Harana plazan Elgar Oinkako dantzariek eta hiru eskoletako haurrek dantzak emanen dituzte.

Gero Zanpantzarren auzia entzunen da eta seguraz ere erreko aurten ere. Suaren inguruan mutxikoak emanen dira txarangak lagundurik. Jan eta edateko moldea izanen da tokian berean Ezkia ikastola eta Soinubila elkarteeri esker.

Sekulan euria balitz pesta Harana salan iraganen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016