Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Martxoaren 28a

Merkatu eta antzerki

Merkatu%20eta%20antzerki

Apirilaren 5ean ostiralez (18:00), Arberoako ekoizleen hilabeteko merkatuan usaian bezala oilasko, etxe ogi, baratzekari, gasna, esneki eta beste erosten ahalko da. Herri Urrats-eko jantziak ere salduko dira.

Bigarren partea Arberoa ikastolak antolatua da (15 urteen karietara). Taloak eta ostatua (19:00), antzerkia(20:30), Garazi eta Munhoa ikastoletako haur eta burasoek "Uda leku" Pantzo Hirigaraien antzerkia emanen dute, Artetxea gelan.

Sartze saria: helduentzat 10 euro, 12-17 urtekoentzat 5 euro.

Arrakasta ederra ukana duen antzerki hunen azken emanaldia izanen da Izturitzekoa. Beraz ez hutsegin.

Arrastiri goxo baten iragaiteko parada ezin hobea izanen da eta berriki iragan zaukun Korrikaren segida polita.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo "Harro Herri" leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016