Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Dolu - Sortze - Marrazkirri - "Peio eta Otsoa"

Dolu%20-%20Sortze%20-%20Marrazkirri%20-%20Peio%20eta%20Otsoa

Dolu

79 urtetan zendu da Jean-Pierre Arhets Zibitze Zaldunbidekoa. Parise aldean bizitua, etxeko hobian ehortzi da.

Bere familiaren doluminari juntatzen gira.

Sortze

Harizpuruko Ximun Fuchs eta Jasone Paradari sortu zaie Juanes deitu duten muttikoa. Bizitza luze eta zoriontsua!


Marrazkirri

Urtetako geldiaren ondotik “Marrazkiri” umore marrazki erakusketa, estreinatuko da otsailaren 9an Ezpeleteneko ostatu-jatetxean (20:00).

“Botazank hori!” gaiari erantzunez egin umore-marrazkiak ikusgai izanen dira eta gero 20 euroko afari animatua: Ramuntxo Christy, Pettan Prebende eta Joanes Etxebarria bertsulariekin; Battitt Elizalde, Julen Lezaun eta Jean-Christian Galtxetaburu bere taldearekin musikan hauek ororen kitzikari, Adur Larrea, Eider Eibar eta Asisko Urmeneta marrazkilariak, hau dena umore, ustegabe eta plazerezko harremanean.

Elgarrekin goza gaitezen giro hoberenean, guzieri hunki jin eta ongi etorri!

“Peio eta otsoa”: Iparraldeko orkestra

Otsailaren 10ean, elizan (20:00) Iparraldeko orkestrak “Peio eta otsoa” ikusgarria eskainiko du, berekin ukanen duela Mixel Etxekopar zuberotar artista.

Txartelak erosteko: www.ospb.eus ou au 05-59-31-21-78, kitorik 22 urtez petik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016