Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Auzapezaren agiantzak


Urte oroz egiten diren agiantzak ginituen urtarrilaren 28an, herriko salan bildua zen herritar andanari ongi etorria eginik, osagarriak lagundurik, herritar guzieri urte ona desiratu du. Egin, ari eta egiteko lanak aipatu ditu, xifretan sartu gabe, ondoko egunetan kondu eta xehetasunekin eskuratuko dugula herriko aldizkaria. Aipagaietan, herriak erosia duen Bidainia etxean proiektua dutela bospasei bizilekuren altxatzeko, nahi duten herritarreri lehentasuna emanez. Eskertu ditu talde, elkarte, egiturak, egiten duten lanarentzat, ekartzen duten animazioarentzat, oroituz galdu dugun Jean-Marc Moustirats, horietan partaide zena eta Herriko Etxearentzat egin duen guziarentzat.

Holako biltzar bat ez baita bururatzen ahal basorik hustu gabe, zintzurrak ongi bustirik elgar utzi dute memento on bat solasean elgarrekin pasaturik

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016