Herriz Herri - Makea (L) | 2024ko Otsailaren 08a

Alain Dubois-ren sustenguz elkarretaratzea - Egoera zibilia

Alain%20Dubois-ren%20sustenguz%20elkarretaratzea%20-%20Egoera%20zibilia

Alain Dubois-ren sustenguz elkarretaratzea

Aitzineko asteburuan, Hazparnen gertakariak iragan baziren, gau berean Makeako Herriko Etxeko paretan Alain Dubois auzapezaren kontra idatzi laidogarriak izan ziren. Egin duen pertsona laster arrastatua izan da, apirilean epaitua izanen da, anartean justizia kontrol pean da.

Gertakari lazgarri horien salatzeko asteazken arrastirian, Herriko Etxe aitzinean elkarretaratzea antolatua zen. Makear eta herri auzoetako herritarrak hurbildu badira, auzapez andana ere etorria zen. Beñat Saint-Esteben lehen axuantak hitza hartu du, holako gertakariak salatu ditu, bi auzapezeri sustengua ekarriz. Hervé Damestoy Lekorneko auzapezak hautetsien kontra diren erasoak kezkagarriak direla adierazi du, gaur egun holako funtzio batek lan eta indar anitz galdegiten duela azpimarratu du. Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak, etorriak zirenak eskertu ditu, elkar sustengatzea beharrezkoa dela gehitzen zuela. Alain Dubois-k azkenik hitza hartu du, hunek ere lehenik hurbilduak eskertuz, auzapezek legeak errespetatzeagatik erosotuak izaitea damugarri dela zioen, demokraziaren oinarriak urratuak direla.

Elkarretaratzea bururatu da Herriko Etxeak eskaini hurrupaldiarekin.


Egoera zibila

2023ko herriko egoera zibilaren berri ukan dugu.

Sortzeak - Alec Quesnel, Ttale Daguerre Heguy, Alba Arcal, Emaia Arretchea Urgorry, Felix Jaeger Goetz, Guilia eta Naia Nolanc.

Heriotzak - Jeannine Darthayette, Berthe Sabarots, Eric Amestoy, Jacques Gretha, Simon Bidegaray eta Madeleine Ithurrale.

Ezkontzak - Alain Vicondoa eta Maider Darthayette.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016