Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Otsailaren 08a

Antzerkia - D'Abbadie anaiak Etiopian - Egoera zibilia - Ate idekitzeak ikastolan - Lan eskaintza - Ihauteriak

Antzerkia%20-%20DAbbadie%20anaiak%20Etiopian%20-%20Egoera%20zibilia%20-%20Ate%20idekitzeak%20ikastolan%20-%20Lan%20eskaintza%20-%20Ihauteriak

Antzerkia Larrekon larunbatean

Otsailaren 11n (17:00), antzerkia ikusgai izanen da, “Une forêt” izenburuarekin, bereziki publiko gazte bati bideratua. Obra honen inspirazioa, Petit Poucet baita Hansel eta Gretel ipuinetatik sortua da. Seme-alaba eta beren amaren arteko harremanak aipagai dira. “Grand” ospetsua kolegioan da, aldiz“Petite” arreba zainetako tikez betea da eta gainera ikasle kideen trufak jasaiten ditu. Euskal Elkargoaren ekimenez, erreserba www.kultura-paysbasque.fr edo 06-35-16-25-91, baita sarreran bertan.


D’Abbadie anaiak Etiopian

Antoine eta Arnauld anaiek sekulako bizipen aberatsak eraman dituzte, lehena zientzialari eta bidaiaria, bestea abenturazalea. Antoinek utzi dauku, Hendaiari aitzin, itsas bazterrean den Abbadiako jauregi arrakastatsua. Gaurko mintzaldian, bi anaien 12 urteko ibilbidea Etiopian gaindi aipagai izanen da. Izigarriko abenturak, Sabako erreginaren erresuman, Nilo Zuriaren iturriak deskubritu nahiz ibili ziren. Handik ekarri oroitzapen eta gauza baliosak Abbadiako jauregian lekuko dira. Euskal Herriak anitz zor dio Antoine-ri, Augustin Chahorekin idatzi zuten “Zazpi Uskal Herrietako Uskalduner”, euskararen aldeko ekimen anitzen sortzaile izan zen, mugaren bi aldeetan euskal bestak antolatuz, “Zazpiak Bat” ikur buruaren asmatzaile eta abar.

Jean Sauvaire eta Frédéric Soulu hitzaldiaren eramaile, Inharria baserrian, otsailaren 15ean (19:00). Erreserba 10€, cultureetpatrimoinesenpere.fr webgunean, antolatzaile dira Lyon’Club, De l’Infante elkartearekin.


Urtarrileko sortze eta heriotzek

Horra Herriko Etxetik zer seinalatua izan zaukun.

Sortzeak- Pouchain Rafael. Heriotzak- Jourdain de Muizon Francis 71 urte, Durnerin Chantal 69 urte, Mendy Joseph 83 urte, Marcotte de Sainte Marie Catherine sortzez Metman 73 urte, Etchevers Jean Marc 74 urte, Gallo Franck 63 urte, Chatain Jean Michel 73 urte eta Elissalde Philippe 58 urte. Heriotze hauek hunkitzen dituen senide eta adiskide guzieri dolumin bizienak.


Ate idekitzeak ikastolan

Bertze ikastoletan bezala, Zaldubi ikastolak ateak zabalik ukanen ditu larunbat goiz guzian (9:30-12:00), hilaren 10ean. Ikastetxea bisitatzeko aukera polita, baita erakasle, ikasle eta burasoen aurkitzeko ahala. Hauek prest dira beren lekukotasuna azaltzeko eta zuen galdeeri erantzuteko.

Hurbildu eta ez lotsa!


Lan eskaintzak Herriko Etxean

Herriko Etxeak bi kide xerkatzen ditu, ama eskoletan lan berezitua betetzeko, denbora betean ATSEM gisa. Postu batendako galdegina da euskaraduna izaitea, xehetasun gehiago: www.emploi-territorial.fr.


Ihauteriak

Eguraldi ezin hobea baliatuz iragan dira ihauteriak, jendetza bildurik ongi gozatu dira parte-hartzaile guziak. Betiko jende mozorrotu, zirtzil, joaldun, dantzari eta bertze, animazio bikaina segurtatu dute. Zanpantzar kiskaldu aitzin, 120 bazkaltiar pilota plazan bilduak ziren, Zirikolatzeko dantzariek emanaldi ederra eskaini dute. Kantu, musika eta dantzek berant arte iraun dute. Txalotzekoak dira Zakuzaharrak taldeko kide guziak, urtero holako ekimena muntatzeagatik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016