Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Dolu

Urtarrilaren 27an, azken egoitzarat lagundu dugu Bernadette Etcheverry-Bortheiry, Amestoikoa. Ehorzketako mezan sekulako jendea bildu da, anitzek kanpoan egon behar ukan dute. Zeremonia iragan da kartsutasunik handienean, lekukotasun, otoitz eta kantuekin. Sei haurridetarik laugarrena zen. Gazterik etxeko segida hartu zuen. 1974an esposatu zen eta alaba bat eta hiru seme ukan zituen. Emazte langilea, luzaz ere ostatuetan zerbitzuan ibili da. Barkatzen ez duen gaitz batek eraman du, 71 urte zituen. Jean-Léon bere espos lagunari eta familia guziari gure dolumin sendikorrenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016