Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Otsailaren 08a

Kaskarotak etxez etxe - "Hona Bostekoa" erakusketa - Udako animatzaileak - Bertsu bazkaria -Kuxkuxtu txarangaren dokumentala - Karma taldearen kontzertua -Altzükütarrak - Pilota

Kaskarotak%20etxez%20etxe%20-%20Hona%20Bostekoa%20erakusketa%20-%20Udako%20animatzaileak%20-%20Bertsu%20bazkaria%20-Kuxkuxtu%20txarangaren%20dokumentala%20-%20Karma%20taldearen%20kontzertua%20-AltzAkAtarrak%20-%20Pilota

Kaskarotak etxez etxe

Hilaren 10ean, larunbatarekin, urtero ohikoa den bezala, Hazia kultur elkarteak antolatu Lapurdiko ihautearen pertsonaiak: kaskarotak, zirtzilak, hartz adarduna, kotilun gorriak eta gainerakoak karrikaz karrika eta etxez etxe ibiliko dira herria dantzaz, kantuz eta bozkarioz gainezkatuz (12:00etatik goiti). 24an, larunbatarekin, berriz aterako dira karrikaz karrika eta arratsean Zanpantzar erreko dute.

"Hona Bostekoa" erakusketa

Erakusketa hilaren 9tik 16ra izanen da, Posta gelan. Sar zaitez Aritz Ibarra komikigilearen unibertsora: memoria historikoa, euskaldunak lehen mundu gerlan…! Bisita ezazu Urruñan, 2023ko udaberrian egin zuen egonaldiaren baitan sortu Aldaxka pozoituak komikiaren ilustrazioak biltzen dituen erakusketa! Erakusketaren abiatze-eguna eta Aritz Ibarraren hitzaldia hilaren 9an, ostiralarekin (19:00).

Udako animatzaileen kontratazioa

Herriko Aisialdi Guneak animatzaileak xerkatzen ditu udarako. 17 urte baino gehiago badituzu, uda honetan lan egiteko gogoa baduzu, eta ideia berritzaileak eta egitasmoak sortzeko gogoa baduzu, zure kurrikuluma eta motibapen gutuna herriko etxera igor itzazu 2024ko martxoaren 8rako beranduenik. Ez ahantz lan egiteko nahiago duzun garaia zehaztea. Hautagaitza aurkezteko, kurrikuluma eta Auzapez Jaunaren izenean idatzi motibapen gutuna igor itzazu: mailez mairie-urrugne@mairie-urrugne.com edo postaren bidez Urruñako Herriko Etxea- Herriko Etxeko plaza- 64 122 Urruña.

Bertsu bazkaria Berttolin

Hilaren 10ean, larunbatarekin, euskal presoen aldeko bertsu bazkaria izanen da Berttoli elkartean. (13:30). Bertsulari hauek hartuko dute parte: Ekhine Zapiain, Nerea Ibarzabal eta Maddi Ane Txoperenak. Prezioa: haurrendako 12 euro eta helduendako 25 euro. Izena emateko: 07-50-16-24-98.

Kuxkuxtu txarangaren dokumentala

Hilaren 23an, ostiralarekin, arratsez, Kuxkuxtu txarangaren ibilaldi luzeari buruzko dokumentala emanen dute Pausuko Xaia ostatuan. Antolatzailea: Iparra-Hegoa elkartea. Lekua dela eta izena eman behar da joan aitzinetik. Informazioa: 05-47-75-07-02.

Karma taldearen kontzertua

Urruñako ihaute denboran, hilaren 24an, larunbateko gauaz, Karma taldeak kontzertua emanen du herri erdigunean. Antolatzaileak: Gazte Asanblada eta Hazia kultur elkartea.

Altzükütarrak Xaia ostatuan.

Martxoaren 1ean, ostiralarekin, Bakalau elkarteak antolaturik, Altzükütarrak xiberotar talde famatuaren afari-kontzertua izanen da, Pausuko Xaia ostatuan (20:00). Sagarnotegiko menua. Prezioa 40 euro. Erreserbak egiteko 05-47-75-07-02.

Prezio oneko arropa merkatua

Hilaren 10ean, larunbatarekin, prezio oneko arropa merkatua izanen da Kixoenea elkarteen etxean (10:00-16:00).

“Bidasoan Euskaraz” pala txapelketa

Jadanik Pausuko ezkerparetan urtero jokatzen den pala txapelketa honetan parte hartzeko izena emaiten ahal da otsailaren 20a aitzin. Inskripzioa: 15 euro. Binakako pala txapelketa da, hiru mailetan banatua. Garaileendako badira 1.000 euroko lotak sarietan. Finalak maiatzaren 5ean, igandearekin, jokatuko dira. Antolatzailea: Bakalau elkartea. Informazioa: 05-47-75-07-02.

Pilotari urruñarren emaitzak.

Federazioaren Elite Pro buruz buruko txapelketa dela eta, urtarrilaren 29an, Donibane Garazin jokatu zuten partidan honako emaitzak erdietsi zituzten: Bixente Bideondo urruñarra 40 – Larralde 32. Aupa euskal pilotariak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016