Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024ko Otsailaren 08a

Parropiako berri - Eskuz Eskuren biltzar nagusia - Mintzaldi - Ecogis elkartearen tailerrak

Parropiako berri

Urte guziez bezala, heldu den igandea izanen da osagarriaren igandea, Lurdeko Ama Birjina ospatzen den egunean. Eriek nahi badute, Bixintxo elizan emanen den mezan (10:30), erien sakramentua errezibitzen ahalko dute. Bainan aitzinetik behar dira izenak eman, horrentzat moldatu paperean eta apezetxera heldu. Paper horiek aurki ditaizke eliza ateetan.

Eskuz Eskuren biltzar nagusia

Eskuz esku elkarteak bere biltzar nagusia egin du, urtarrilaren 27ko arratsaldez, Bilgune gelan. Elkarteak dituen 165 kideetarik 110 bat baziren bilduak. Edmond Etcheverry lehendakariaren ongi etorriaren ondotik Guillenteguy andere diruzainak diru kontuen berri eman du, orekatuak agertu direla iragan urtearentzat. Aho batez onartuak izan dira. Marie Hélène Lalanne idazkariak hitza hartu du jazko jardueren berri emaiteko: Pourteau jatetxera eta Urnietako sagardotegira egin ateraldiez, Biarnon Salies-eko ateraldia, Latsako mus lehiaketa, Andaluziara egin ateraldia eta azkenik Zugarramurdikoak eta Milafrangako bazkariaz. Andaluzian egin bidaiaz diaporama bat erakutsia izan da, behar ziren argitasun guziekin. Aurtengo proiektuetan ateraldi zonbait jadanik finkatuak dira: Jatsura (otsailak 24), Cagnotte herrira (apirilak 19), Aintzila (ekainak 8), Gamia (urriak 26) eta Milafranga (abenduak 7). Artean agorrilaren 3an, Latsa elkartean, egun osoan mus lehiaketa izanen da. Urteko bidaia bat ere pentsatua da, bainan oraingoz ez da jakina nora. Zuzendaritza berritzean JP Aguerre eta A. Elliceyri berriz izendatuak izan dira. Marie Hélène Lalanne andereak tokia uzten du Myriam Belier Seurat andereari. Errege bixkotx jate batekin bukatu da biltzarra.

Mintzaldi

Hartzaro festibalaren hastapen bezala, Ur Begi eta Herri Soinu elkarteek partzuergoan antolatu mintzaldia egin du Xabier Itzainak, Latsa elkartean, joan den ortzirale arratsaldean, aipatuz tanburinaren gizartea.Hogeita hamar bat entzule bildu dira. Luze eta zabal erakutsi du, urte eta mendetan zehar zer izan den musikaren eta dantzaren egoera, Besta Berri, ihauteri, kabalkada edo toberak, San Ferminak 17. mendetik hasirik gaur arte. Dantzak eta musikak ez ziren garai batean batere edo gaizki baizik onartuak partikulazki elizarengandik. Predikuetan apezak bortizki mintzatzen bide ziren soinulari eta dantzarien kontra, zonbait tresnen joileak eskumikatuak izaitarainokoan. Auziak izan dira soinujoile eta dantzara erakartzen zuten taldeen kontra. Soinulariak ere ez ziren beti elgarren artean akomeatzen, izan baitira horrengatik haserreak, kolpeak eta horietan hilak ere. Bainan denborak joan arau, tokika onartu zituzten euskal dantza jauziak eta ere beste zonbait. Musika tresnak ere emendatu eta kanbiatu dira: arrabita, klarineta, akordeoia, trikitixa, gitarra eta beste plazaratu dira. Xabier bera xirulari eta ttunttun joilea izanez, erakutsi du bere talentua aire batzu joz, bereziki Besta Berri egunarenak. Diapositiba batzu lagun, oren bat eta laurden pasa iraun du mintzaldiak nehor enoatu gabe. Hurrengo mintzaldia heldu den martxoaren 8an izanen da.

Ecogis elkartearen tailerrak

Ecogis elkarteak antolatzen ditu bi tailer, egun biodibertsitatea ezagutzeko hobeki. Tailer horiek destinatuak dira bereziki haurreri eta heien burasoeri, opor denboran. Lehena izanen da otsailaren 21ean (14:00-16:00), Errobi bazterreko zirga bidean hegaztien ezagutzarako. Bigarrena aldiz otsailaren 28an Purgun gauenararen bizia ezagutzeko. Bi tailerrentzat aitzinetik izen emaitea derrigorrezkoa da, helbide huntara: anabelle.ecogis@gmail.com

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016