Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 08a

Aroa, euskararen plan berria

M.V.

Heldu den hamarkadan euskara biziberritzen segitzeko plan berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 30eko Gobernu Kontseiluan. “Aroa” du izena eta euskararen erabilpen soziala handitzeko helburua du, bai eta ere euskaraz ikasteko eta lan egiteko erraztasunak zabaltzeko. Plan hau euskara biziberritzeko eta ahalduntzeko sail estrategiko berria da, 2012-2022 aldirako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana ordezkatzen du.

Bigen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren arabera, jendartean azken hamar urteetan izan diren aldaketei erantzuten dio plan honek, eta “egungo testuinguru eleanitzean, euskaldun aktibo eta ahaldunak dituen komunitatea indartzea” du xede.

Planak bortz helburu nagusi zehazten ditu: ikasteko paradak handitzea eta erraztea, eskolaz kanpoko ekosistema euskaldunagoa lortzea, ingurune digitalean euskarak leku gehiago izatea, euskaraz lan egiteko aukerak emendatzea eta euskarazko edukiak sortzeko eta kontsumitzeko ahalak zabaltzea.

Gainera, dokumentuak euskara biziberritzen jarraitzeko oinarriak finkatzen ditu, erakundeekin eta herritarrekin, bai eta euskararen saileko eragileekin elkarlanean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/02/08

Euskadiko “trans legea”

M.V.

Eusko Legebiltzarrak “trans legea” izeneko erreformari atea zabaldu dio urtarrilaren 30ean, eta gisa horretan erreformak behin betiko onartua izateko beharrezkoa zuen azken aitzineko urratsa gainditu du. Ekimenaren alde bozkatu dute EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek. PPk, aldiz, kontra bozkatu du. Heldu diren asteetan eginen da lege-proposamena onartzeko osoko bilkura.

Erreformaren helburua izanen da “trans” pertsonen eskubideak eta bermeak zabaltzea. Proposamenak segurtatu nahi ditu pertsona horiek administrazioetarik arreta “integrala eta egokia” ukaiteko eskubidea eta kolektiboko adingabeek entzunak izateko eta medikuntza mailako erabakietan parte hartzeko duten eskubidea.

Hezkuntza-sisteman, sexu-identitateagatik ez diskriminatzeko protokoloak plantan ezarriko dira. Halaber, “trans” pertsonak dauden ikastetxeetan, hezkuntza-komunitate osoaren prestakuntza bermatua izanen da.

Gainera, diskriminazioaren kontrako planak apli...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/08

Energia berriztagarriak

M.V.

Energia%20berriztagarriak

Baimen bat errefusatua Nafarroan - Nafarroako Gobernuaren Industria eta Trantsizio Ekologiko departamentuak Zizur Nagusian eraiki nahi zuten parke fotovoltaiko bat eraikitzeko baimena errefusatu dio FFNEV New Energy Venture Espainia enpresari. Egin nahi zuten parkeak 5 megawatteko indarra ukanen zuen.

Joan den ekainean galdegin zuen baimena enpresak, baina Lurraldearen, Paisaiaren eta Hirigintzaren zerbitzuak txosten batean azaldu bezala, proiektua lurralde “urbanizagarrian” gauzatu nahi zuten. Horregatik, lekuz aldatzeko proposamena egin zioten enpresari. Espainiako Gobernuaren Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak ere egitasmoaren kontrako txostena idatzi zuen, eguzki panelen parkeak kalte eginen zielako onartuak ziren trenbide proiektuei.

Hiru baimen galdetuak Araban eta Bizkaian - Araban eta Bizkaian bertze hiru parke eoliko egiteko galdeak ukan ditu Eusko Jaurlaritzak. Eskaera hauek joan den astean publikatu zire...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/08

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

M.V.

Heldu den udaberrian eginen dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta EITB Focus erakundeak bere inkestaren emaitzak agertu ditu. Honen arabera, EAJk irabaziko lituzke baina doi-doietarik, EH Bilduk aitzineko aldietan baino emaitza hobeak erdietsiko bailituzke.

Zehazki, EAJk 28 eserleku eta bozen %35,8 eskuratuko lituzke, hots, duela lau urte baino 3 ordezkari eta 3,3 puntu gutiago.

EH Bilduk, aldiz, 4,2 puntuz hobetuko lituzke lehengo emaitzak (bozen %27,9tarik %32,1 izatera helduko litzateke) eta 26 parlamentari lortuko lituzke, orain baino 5 gehiago.

Hirugarren lekua PSE-EEk hartuko luke, 12 legebiltzarkiderekin (+2) eta %14,8ko babesarekin (1,1 puntu gehiago).

Ondotik jinen litzateke PP, egungo parlamentari kopuru berarekin (6), baina boz kopuruan puntu erdi bat irabaziz.

Bestalde, PSE-EEren ezkerrera dauden alderdi ez-abertzaleak bereiz aurkezten balira, Podemosek Sumar Mugimendua aitzinduko luke. Azkenik, Voxek legebiltzarrean duen ordezkaria...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/08

Zein koalizio nahiago dute herritarrek?

M.V.

Egin duen inkestan, EITB Focusek aztertu du herritarrek zein alderdiren arteko gobernu koalizioa luketen gustukoena. EAJren eta EH Bilduren arteko gobernua nahi dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %18,7k. EAJren eta PSE-EEren artekoa nahiago dute, aldiz %17,2k. EH Bilduren eta Podemosen artekoa %5,4k begi onez ikus lezakete eta EH Bildu eta PSE-EEren artekoa %3,5ek.

Inkestak arreta ezarri du ere EH Bilduko bozemaileetan eta EAJren alde bozkatzen dutenetan. Lehen multzokoen hirutik batek onar lezakete jeltzaleekin akordioa egitea. Jeltzaleen bozemaileen artean, aldiz, gehiago dira alderdi sozialistarekin duten koalizioa errepikatzea nahiago luketenak (%42).

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/08

“Traktorkadak” Bilbon eta Gasteizen

M.V.

Azken asteetan Europako hainbat herrialdetan piztu diren protestak Hego Euskal Herrira ere heldu dira.

EHNE-Bizkaia eta ENBA-Bizkaia laborari sindikatuek mobilizatzera deitu dute otsailaren 9rako,Bilbon. Merkataritza libreko hitzarmenak bazterrera uztea eta laborarientzat bidezko prezioak bermatzea galdeginen dute. Bilboko Areatzan traktoreak biltzeko deia luzatu dute, Bizkaiko leku desberdinetarik abiatuz. Han, azoka gardena eginen dute, lekuko bildots laurdenak prezio justu batean saltzeko.

Gisa bereko ekintza egin dute ere Gasteizen, otsailaren 7an, UAGA Arabako laborarien sindikatuak deiturik. Traktoreak asteartean heldu dira hiriburura, Jundizko industrialdean biltzeko. Hiriko aparkaleku batean pasatu dute gaua, eta asteazkenean lerroan joan dira Eusko Jaurlaritzara. Han agiri bat irakurri ondoan, Jundizko industrialdera itzuli dira, gune hartan lan egiten duten plataforma logistikoen aitzinean protesta egiteko.

Honela laburbildu dituzte beren aldarrikapenak: ...

Irakurri segida

3731. zbk

Azalekoa | 2024/02/08

Ohiz kanpoko eskola

A.E.

Ohiz%20kanpoko%20eskola

Urruñako “Erlaitza” eskolara joan gira, haurrek duten heziketa sistemaz gehiago ikasteko. Leku berezi baten ezagutza egin dugu, mintzatu gira Maitexa Aincy eta Adélaïde Darasperekin.

Eskolaren osaera

Eskolako ataria pasa eta, segidan lehen yurtara arribatu gira, ama eskolako haurrak hor egoiten dira. Gibelean, lehen hezkuntzako haurren bigarren yurta gordetzen da. Bidearen ezkerraldean, jostailuak badira, komunak eta apalategi baten gainean haurren kautxuzko botak bilduak dira. Aitzina segituz, etxola ttiki bat ikus daiteke aterpeñoarekin, hor haurrek bazkaltzen ahal dute. Bisita segituz, portalea ideki eta belar zelai handia bada, oihana gibelean. Zapatak kendu ondotik, yurtera sartu gira solasean hasteko.

“Erlaitza” eskola orain dela bortz urte, 2018ko abenduan, idekia izan zen, Urruñako Herriko Etxeak du terrenoa 166 eurotan alokatzen, eskolarendako laguntza estimagarria. Hasieran, zazpi ikasle ziren bakarrik, gaur egun 19 familia dira, orotara 24 haur. Eskolak 3 urteko haurrak lehenesten ditu, helburua da ikasle kopuru ttikian egotea. Herri desberdinetako haurrak dira, batzuk urrunetik heldu direnak, Senperetik, Bidartetik ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016