Mundu zabalean | 2024ko Otsailaren 08a

Ozeanorako alerta gorria

M.O.

Ozeanorako%20alerta%20gorria

Munduko “Annelies Ilena” deitu arraste-ontzi pelagikorik handiena Bretainiako Sant-Maloù (Saint-Malo) portura etortzen ari da. Hain da handia, nun portura sartzeko zailtasunak dituen. Poloniako arrantza-ontziak 144 metroko luzera eta 24 metroko zabalera du. Itsasontzi hunek 24 orduz 400.000 kilo arrain harrapatzeko gaitasuna du eta 7.000 tona erreserbatzeko ahalmena.

Sant-Maloù portuan surimi haragi zuriko arrainaekoizten da. Portu horretako arrantza konpainiak 15 milioi euro inbertitu ditu, “Annelies Ilena”, munduko arraste-ontzi handienean surimia fabrikatzeko aktibitatea garatua izan dadin.

Kapazitate ikaragarria duen arraste-ontziak “Infernuko itsasontzia” du goitizena, fabrika-ontzi hunek merla urdina harrapatzen du, lurraldetik hurbil bizi den arraina, surimi arrain industrialaren konposizioaren parte da.

Bloom” elkarteak, gehiegizko arrantzen kontrako borroketan espezializatuak zioen: "Zentzugabeko erabaki hau, Stéphane Séjourné, Macronen konfiantzazko eurodiputatu frantsesaren deklarapenekin guziz kontradikzioan da. Frantzia kostaldeetatik 25 metrotik gorako arraste-ontziak ez zirela hurbiltzen ahalko engaiamendua hartu zuen. Arrantza saileko industrialariek, beren interesak defendatzeko eta kuotak beren artean banatzeko, arrantza sektorea kontrolatzen dute”.

Iraganean jadanik, “Annelies Ilena” arraste-ontzi pelagikoak, arazoak ukanak zituen. Zalantzazko jukutria legal batzuen bidez Irlandan erregistratu zen. Bere izari handiarengatik Europako lurretan arrantzatzea debekatua izan zitzaion, uretako arrantza lizentzia ez zuen eskuratu ahal ukan. Europako legeak saihesteko, merkataritza-ontzi gisa erregistratu zen eta arrantza lizentzia eskuratu zuen. Europako kuotak mugatuak izanez, bere aktibitatea handitzeko ahalmen ttipiak zituen. Ondorioz, 2002an, Mauritaniarekin (Afrika) arrantza hitzarmena sinatu zuen. Itsasontziak 9 hilabetez urtean masiboki hango urak ustiatzen ahal zituen, mauritaniarrek kanporatu arte. Ehunka afrikar arrantzaleri bizirauteko baliabideak kenduak izan zitzaizkien.

2021eko azaroaz geroztik, Mauritaniaren eta Europar Batasunaren artean adostu arrantza-hitzarmenari esker, Europako 18 arraste-ontzi alimalek, Annelies Ilena barne, Mauritaniako uretan 225 milioi kilo arrain bipiltzeko baimena ukan zuten. Mauritaniar eta europarren arteko akordioak, urtero, Europako zergaduneri 57,5 ​​milioi euro kostatzen dizkie. 2027ra arte indarrean den neurria da.

2025ean, Nizan, Nazio Batuen Ozeanoen Konferentzia (UNOC) iragan beharra da. Bloom itsasoaren zaintzearen alde lan egiten duen elkarteak, Europar Batasuneko estatu kideeri eskatzen du arrantzarako adostua den norabide politikoa aldatua izan dadin. Sektore horretako praktika iraunkorrak lagunduak izan daitezen galdatzen du, arrantzale xumeen alde.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/02/08

Glifosatoa erabiltzea: justiziaren aitzinean

M.O.

Astekari huntan berean aipatu ginuen Europako Batasunak bozkatu zuela beste hamar urterako glifosatuaren berrerabiltzea. Europar Batasunean belar-hiltzaileen glifosatoa berriz baimentzearen kontra sei Gobernuz Kanpoko Erakundek (PAN Europe, ClientEarth Estatu Batuak, Générations Futures Frantzia, Global 2000 Austria, PAN Alemania eta PAN Herbehereak), afera justiziaren aitzinean ezarri dute. Europako Batzordeari galdegin dute hartu erabakia berriz aztertua izan dadin. Glifosatoaren erabilerak sortzen ahal dituen ondorioen inguruan, ikerketa sakonak egitea beharrezkoa dela adierazten dute.

Europako Kimika Agentziak (ECHA) eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) agertu txostenetan, zientifikoen datuak ez dira behar bezala kontutan hartuak izan. Bi egitura hauen dokumentazioetan glifosatoaren arriskuak zein diren ez dira agertzen. Salaketa pausatu dutenek diote, ...

Irakurri segida

3731. zbk

Azalekoa | 2024/02/08

Ohiz kanpoko eskola

A.E.

Ohiz%20kanpoko%20eskola

Urruñako “Erlaitza” eskolara joan gira, haurrek duten heziketa sistemaz gehiago ikasteko. Leku berezi baten ezagutza egin dugu, mintzatu gira Maitexa Aincy eta Adélaïde Darasperekin.

Eskolaren osaera

Eskolako ataria pasa eta, segidan lehen yurtara arribatu gira, ama eskolako haurrak hor egoiten dira. Gibelean, lehen hezkuntzako haurren bigarren yurta gordetzen da. Bidearen ezkerraldean, jostailuak badira, komunak eta apalategi baten gainean haurren kautxuzko botak bilduak dira. Aitzina segituz, etxola ttiki bat ikus daiteke aterpeñoarekin, hor haurrek bazkaltzen ahal dute. Bisita segituz, portalea ideki eta belar zelai handia bada, oihana gibelean. Zapatak kendu ondotik, yurtera sartu gira solasean hasteko.

“Erlaitza” eskola orain dela bortz urte, 2018ko abenduan, idekia izan zen, Urruñako Herriko Etxeak du terrenoa 166 eurotan alokatzen, eskolarendako laguntza estimagarria. Hasieran, zazpi ikasle ziren bakarrik, gaur egun 19 familia dira, orotara 24 haur. Eskolak 3 urteko haurrak lehenesten ditu, helburua da ikasle kopuru ttikian egotea. Herri desberdinetako haurrak dira, batzuk urrunetik heldu direnak, Senperetik, Bidartetik ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016