Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 22a

Euskal Herriko sortze kopurua beheititzen

Euskal%20Herriko%20sortze%20kopurua%20beheititzen

Munduan zehar, biztanle kopurua pittaka-pittaka emendatzen ari da, eta emendatzen segituko duela aitzin-ikusia da. Bainan Euskal Herrian, zertan gira? Izan ere, 2000 urtetik orain arte, sortze kopurua arrunt beheititzen joan da zazpi probintzietan. Ipar Euskal Herriaren egoera kezkagarria azpimarratzen duten datuak badira: 2022an 4.000 sortze izan ziren, iaz 3.700 bakarrik. Urte batez, 300 sortze gutiago izan dira Ipar Euskal Herriko hiru ospitaletan, urte betean, sortzeak %7,5ez apaldu dira. Bataz bertzean XXI.mende hasieran, mila biztanleko 8,7 sortze baziren. Hogoi urte berantago aldiz, mila biztanleko 6,9 sortze bakarrik. Gainera, azpimarratzekoa da Ipar Euskal Herrian egoera kezkagarria bada ere, Hego Euskal Herrian arrunt okerragoa dela. Adibidez, Bizkaia probintzian mila biztanleko 6 sortze badira bakarrik.

Demografia apaltze hunen azaltzeko, hipotesia desberdinak badira. Alde batetik, arrazoietako bat bizi gastuen kariotzea izan daiteke, lehen haurra ukaiteko adina ondorioztatuko lukeena. Buraso izan nahi dutenek, etxe batera sartzeko zein posibilitate duten begiratzen dute, prezioak ikusirik geroz eta zailagoa baita. Bertzalde, egiten diren ikasketak luzeagoak direnez, bikote bizia berantago hastea ondorioztatzen du. Gehienetan, haurra izan aitzin lan eta egoera egonkorra izan nahi da. Horrez gain jendartea kanbiatu da, eta burasoek haurrak ez dituzte bortxaz lehen bezain goiz ukan nahi. Familiaka haur gutiago bada, bataz bertzean hiru haur ukaitetik bat edo bi ukaitera pasa da. Gaurko egoera klimatikoak bikote gazteetan arrangurak pizten ditu, ume baten ukaiteko dudak sorraraziz.

Hala ere, sortze kopuruaren beheititzeari aurre egiteko, aterabide zonbaitzuk atzeman daitezke. Euskal Herriko unibertsitateko irakasle eta soziologo baten iritziz, aterabide bat etxe bizitzen prezioak apaltzea izaten ahalko litzateke, eta baita immigrazioa errextea ere.

Gure herriari dagokionez, denek badakigu gure hizkuntza egoera larrian dela. Beraz, sortze kopuruaren apaltze hori arrunt lanjerosa izan daiteke, bereziki hurrengo urteetan ere jausten segitzen badu. Gure hizkuntza eta herriaren etorkizunari dagokionez, transmisioa ez litzateke behar den bezala egiten ahalko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/02/22

Euskal Kultur Erakundea: 134 proiektu bidean

Euskal%20Kultur%20Erakundea:%20134%20proiektu%20bidean

Otsailaren 3an Euskal Kultur Erakundearen administrazio kontseilua bildu da, 2024ko kultura egitasmoak bozkatuak ditu. 2023-2026 bide-orriak finkatu ildotik doa, transmisioaren gaia lehentasunen artean agertuz. Bestalde EKEko elkartekideek alor desberdinetan eraman 134 proiektu sustengatuko ditu.

2023an, EKEko elkartekideen kopuruak 200eko heina gainditu du, gaur egun 232 elkarte dira, euskal kulturaren dinamikaren eta aniztasunaren adierazle. Aurtengo egitasmoa, oldar baikor horretan bermatuz idatzi da, 2023-2026ko bide-orriaren hiru ardatz nagusiak aitzina eramanez. Kultura egitasmoaren baitan egiturako elkartekideek eraman proiektuak, sorkuntzaren, transmisioaren, hedapenaren edo mugikortasunaren alorretan lagunduko ditu.

Bildu eta ikertu - 1. ardatzaren barnean, Bordeleko Montaigne unibertsitatearekin Etnopoloaren labela berriki arraberriturik eta izenpeturik,Eleketaahozko memoriaren funtsean bermatuko diren ikerketa programak bult...

Irakurri segida

3733. zbk

Gure Hitza | 2024/02/22

Laboraririk gabe, herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Berrikitan laborariek eraman duten mobilizazio azkarra aspaldi huntan frantses estatuak ezagutu duen handienetarikoa izan da. Autobideak trabatuak, langileak blokeatuak, kamioi garraiolariak geldituak… hots bazterrak inarrosiak! Laborarien kexuak, milaka langile, enpresaburu, ofiziale, ikasle… kaltetu ditu, baina halere populazioaren sustengua lortu du.

Halako bat egin daut ikustea egunerokotasunean trabatuak ziren pertsona horiek laborarien borrokarekin nola bat egin zuten. Populazio parte handi bati, oharkabean, lurrarekin lan egiten dutenek, arbasoen sustraiak oroitarazten dizkio. Laborariak beren traktoreekin bideetan ikusteak, baserrialdearen irudia agerrarazi du.

Bestalde denek dakite laborantza peko errekara abian balitz, edozeinek pairatuko lukeela, bizitzeko janaria beharrezkoa baitu!

Mobilizazioak hain du plaza publikoa inarrosi, karriketan, sa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016