Herriz Herri - Gabadi (NB) | 2024ko Otsailaren 22a

Kantu bazkaria

Korrika guziz bezala, beroketa gisa, Zabalik elkarteak kantu bazkaria antolatzen du. Martxoaren 2an, ibiakoitz eguerditan denak gomitatuak zirezte, kantuz jakin edo ez. Gomita bereziak, Nafarroa Bizirik ikusgarriko taldeak! Programa oso bat izanen da, bakotxak bere gustuko kantuak proposatzen ahalko ditu.

Gabadi hautatua izan da, han berean haurrendako joko eta agusagailuak helmenean baitira.

Jende kopurua aitzinetik jakiteko, izena emaitea galdegina da idatziz zabalikelkartea@gmail.com helbidera edo sms bat helaraziz 07-88-18-88-96.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3733. zbk

Gure Hitza | 2024/02/22

Laboraririk gabe, herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Berrikitan laborariek eraman duten mobilizazio azkarra aspaldi huntan frantses estatuak ezagutu duen handienetarikoa izan da. Autobideak trabatuak, langileak blokeatuak, kamioi garraiolariak geldituak… hots bazterrak inarrosiak! Laborarien kexuak, milaka langile, enpresaburu, ofiziale, ikasle… kaltetu ditu, baina halere populazioaren sustengua lortu du.

Halako bat egin daut ikustea egunerokotasunean trabatuak ziren pertsona horiek laborarien borrokarekin nola bat egin zuten. Populazio parte handi bati, oharkabean, lurrarekin lan egiten dutenek, arbasoen sustraiak oroitarazten dizkio. Laborariak beren traktoreekin bideetan ikusteak, baserrialdearen irudia agerrarazi du.

Bestalde denek dakite laborantza peko errekara abian balitz, edozeinek pairatuko lukeela, bizitzeko janaria beharrezkoa baitu!

Mobilizazioak hain du plaza publikoa inarrosi, karriketan, sa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016