Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Otsailaren 22a

Marrazkirri ikusgai


Marrazkirri, umore-marrazki erakusketa egunero, astelehenez salbu, ikusgai da Larzabale Ezpeletenian, martxo hondarreraino ikusle orori. Estreina-gaua, ezin hobeki joan zen giro-arrai hoberenean, marrazkilari, bertsulari eta musikarien goi-mailako ekarpenarekin jendetza ederra ikus-entzule.

Aldia betetzen duen ekitaldi honek garamatza jadanik datorrenera: etorkizunetik… etorkizunera, 2025eko horren gaia izanen baita "2057". Edonor has daiteke oraindik lanean, oldez, moldez eta umorez! Eta ongietorri Ezpeletenera!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3733. zbk

Gure Hitza | 2024/02/22

Laboraririk gabe, herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Berrikitan laborariek eraman duten mobilizazio azkarra aspaldi huntan frantses estatuak ezagutu duen handienetarikoa izan da. Autobideak trabatuak, langileak blokeatuak, kamioi garraiolariak geldituak… hots bazterrak inarrosiak! Laborarien kexuak, milaka langile, enpresaburu, ofiziale, ikasle… kaltetu ditu, baina halere populazioaren sustengua lortu du.

Halako bat egin daut ikustea egunerokotasunean trabatuak ziren pertsona horiek laborarien borrokarekin nola bat egin zuten. Populazio parte handi bati, oharkabean, lurrarekin lan egiten dutenek, arbasoen sustraiak oroitarazten dizkio. Laborariak beren traktoreekin bideetan ikusteak, baserrialdearen irudia agerrarazi du.

Bestalde denek dakite laborantza peko errekara abian balitz, edozeinek pairatuko lukeela, bizitzeko janaria beharrezkoa baitu!

Mobilizazioak hain du plaza publikoa inarrosi, karriketan, sa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016