Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a

Laborantza

M.V.

Azken aste hauetan EAEko hiriburuetan laborariek egin dituzten mobilizazioek fruituak ekarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 10 puntuko testua aurkeztu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreari sostengua eta laguntza emateko engaiamendu zehatzekin.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi du euskal erakundeak engaiatzen direla eskumena duten administrazioekin lan egitera, erkidegoko araudia bidezkoa, malgua eta Euskadiko errealitatera egokitua izan dadin, karga burokratikoa murriztu dadin eta Erkidegotik kanpoko ekoizpenek Europako estandar berak betetzen dituztela segurta dadin.

Halaber, laborarientzat laguntzak kudeatzeko prozesua sinpletzeko eta errazteko engaiamendua hartu dute.

Euskadiko Elikadura Katearen Legea eraginkortasunez aplikatzeko eskumena duten agintariekin lan eginen dute, “ekitatea, gardentasuna eta iraunkortasuna sustatzeko elikadura katearen maila guzietan”.

Laborantza-lurren erabilpena babesteko engaiamendua ere hartu dute, “lehen sektorerako eta ingurumen-iraunkortasunerako funtsezko balioa aitortuz”.

Gainera, ingurumen-politikak laborantzarekin bateratzera entseatuko dira. Halaber, laborantza sektorea gaztetzeko ahalegina eginen dute, “nekazari eta abeltzain gazteen sarrera sustatuz, haien prestakuntzan, aholkularitzan eta baliabideetarako sarbidean laguntza integrala emanez”.

Laguntza programa ezarriko dute, “egonkorra, moldagarria eta nekazaritza-arloko sektore bakoitzaren premia espezifikoei eraginkortasunez erantzungo diena”.

Laborantzako asurantza sistema indartzeko lan eginen dute, eta berrikuntza eta teknologia berrien erabilpena sustatuko dituzte.

Azkenik, EAEko lehen sektorea indartzea bilatuko dute, Euskadiko administrazio-egituraren barnean ahots indartsua eta erabakigarria izanen duela segurtatuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/02/22

Hiru lege berri onartuak

M.V.

Eusko Legebiltzarrak legealdi honetako azken hiru legeak onartu ditu, otsailaren 15eko osoko bilkuran: Haur eta Nerabeen legea, Lankidetzarako eta Elkartasunerakoa eta pertsona transexualen eskubideak aitortzeko araudiaren erreforma. Hiruak boz kopuru handiarekin onartuak izan dira, Jaurlaritza osatzen duten bi taldeez aparte, oposizioko talde batena segurik izan baitute.

Lehenik Haur eta Nerabeen legea onartu dute, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak horren defentsa egin du. Lege horrek estatuan ez duela parekorik azpimarratu du. Adingabeak eskubidedun subjektu gisa aitortuko ditu araudiak, horien gerizatzea izanen da EAEko politika publikoen ardatz.

Araudia EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko bozekin (67) onartua izan da. PPko bortz ordezkariak abstenitu dira, eta Voxek kontra bozkatu du (1).

Ondotik, Lankidetzarako eta Elkartasunerako lege berria eztabaidatu eta bozkatu dute. Kasu honetan ere, N...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/22

Gipuzkoar uhinak Birminghamen

M.V.

Aizarnazabalen (Gipuzkoa) egoitza duen Wavegarden enpresak uhin artifizialen parke bat eraikiko du 2025eko azken hiruhilekoan Erresuma Batuko Birmingham hirian.

Uhinak egiteko tresnetan eta parke artifizialetan berezitua den konpainia honek, jakinarazi du operazioak 50 milioi liberako inbestimendua izanen duela eta Stoneweg eta Teras Capital inbertsio plataformek finantzatuko dutela proiektua.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/22

AHTaren “Aurrean Alternatiba”

M.V.

Abiadura Handiko Trenak eragiten dituen desmasiak gelditzeko galdea eginen dute otsailaren 22tik 25era, Altsasun (Nafarroa), Irurtzunen (Nafarroa) eta Agurainen (Araba). AHTaren “Aurrean Alternatiba” izeneko kolektiboak jardunaldiak antolatu ditu. Prestatu dituzten ekintzen artean daude, bertzeak bertze, mintzaldiak, mahai inguruak, erakusketak, musika eta haurrentzat jokoak.

Antolatzaileek jakinarazi dute jardunaldi hauetan Italiako Susa haraneko esperientzia ezagutu ahalko dela, “nazioarteko erreferentzia” bilakatu omen baita AHTaren kontrako borrokan. Piamonteko haran horretako ekintzaile ordezkaritza batek mintzaldiak eginen ditu Altsasun, Irurtzunen eta Agurainen, otsailaren 22an eta 23an. Mintzaldi horietako bitan parte hartuko dute ere Ipar Euskal Herrian AHTaren kontra bermatu diren zenbait ekintzailek, beren kanpainei buruzko azalpenak emateko.

Gainera, antolatzaileek AHTaren alternatiba bat aurkeztuko dute: Burgos, Araba eta Nafarroa lotuko lituzkeen ...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/22

Juan Maria Uriarte zendu da

M.V.

Juan%20Maria%20Uriarte%20zendu%20da

Juan Maria Uriarte apezpiku emeritua zendu da otsailaren 17an, 90 urtetan. 1933ko ekainaren 7an sortua zen, Fruizen (Bizkaia). Teologia eta Psikologia ikasketak egin ondoan, Eliza katolikoaren hierarkian zenbait postu bete zituen. Ondotik, Donostiako apezpiku izendatu zuten 2000. urtean, kargu horretan egon zen 2010era arte.

Uriarte ezaguna da ere bakearen alde eta ETAren amaiera bilatzeko egin zuen ahaleginarentzat. Haren ekarpenik ohargarrienetakoa 1998ko su-etenarekin lotzen da: orduan Jose Maria Aznarrek ararteko gisa hautatu zuen ETAk eta Espainiako Gobernuak Suitzan 1999ko maiatzean egin zuten bilkuran parte hartzeko.

Halaber, su-eten iraunkorra ekarri zuten PSE-EEren eta Batasunaren arteko elkarrizketetan parte hartu zuen. Bestalde, 2007an, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuarekin solastatu zen Iñaki de Juana Chaos ETAko presoari zigorra arintzeko helburuarekin.

2012an, Rafa Diez LABeko buruzagi ohia bisitatu zuen presondegian. Handik urte baten buruan...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/02/20

Langile publikoko langileen greba

M.V.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko langile publikoek hirugarren greba eguna eginen dute, martxoaren 12an, ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deiturik. Sindikatu hauen ustez, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ez dute borondate politikorik haien lan baldintzak negoziatzeko, horregatik etorri da mobilizazio honetarako deialdia. Jaurlaritzak aldiz uste du ez dagoela greba egiteko“arrazoi objektiborik”.

Sindikatuetako ordezkariek erran dute erakundeek eta ordezkari politikoek elkarrizketarako eta akordiorako borondatea adierazi badute ere, sektore publikoko egoera ez dela hobetu, alderantziz, “lan-baldintzek okerrera egiten jarraitzen” dutela. Egoera hori ikusiz, “mobilizazioekin jarraitzea beste aukerarik” ez dagoela erran dute Irati Tobar eta Igor Eizagirre LABeko eta ELAko ordezkariek, hurrenez hurren, lanuztearen berri emateko gainerako ordezkariekin batean Bilbon egin duten agerraldian.

Hona zein diren sindikatuen aldarrikapen zehatzak: %10eko soldata emend...

Irakurri segida

3733. zbk

Gure Hitza | 2024/02/22

Laboraririk gabe, herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Berrikitan laborariek eraman duten mobilizazio azkarra aspaldi huntan frantses estatuak ezagutu duen handienetarikoa izan da. Autobideak trabatuak, langileak blokeatuak, kamioi garraiolariak geldituak… hots bazterrak inarrosiak! Laborarien kexuak, milaka langile, enpresaburu, ofiziale, ikasle… kaltetu ditu, baina halere populazioaren sustengua lortu du.

Halako bat egin daut ikustea egunerokotasunean trabatuak ziren pertsona horiek laborarien borrokarekin nola bat egin zuten. Populazio parte handi bati, oharkabean, lurrarekin lan egiten dutenek, arbasoen sustraiak oroitarazten dizkio. Laborariak beren traktoreekin bideetan ikusteak, baserrialdearen irudia agerrarazi du.

Bestalde denek dakite laborantza peko errekara abian balitz, edozeinek pairatuko lukeela, bizitzeko janaria beharrezkoa baitu!

Mobilizazioak hain du plaza publikoa inarrosi, karriketan, sa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016