Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Martxoaren 28a

Mus - Antzuolatik pilotarientzat gomita - Arberoan Alaiki - Antzuolara autobuses

Mus%20-%20Antzuolatik%20pilotarientzat%20gomita%20-%20Arberoan%20Alaiki%20-%20Antzuolara%20autobuses

Mus

Frantses federazioak antolatzen duen txapelketan, joan den asteburuan 7 pare sailkatuak baginituen Bastidako kantonamenduko finaletan parte hartzeko. Gure herritik Lasan iraganen den final egun nagusian parte hartzeko, beste 51 ekiporekin betan, hauetarik bakar bat baizik ez da sailkatu, Xarlo Haristoy eta Jean-Noël Minjou. Orotara 52 parek parte hartuko dute, horietan hiru gure kantonamendutik edo eskualdetik, lehenago aipatu aihertarrak, Bardozeko Mailharrancin aita-semeak eta Ahurtiko Mattin Plattier eta Alain Vergez. Lasan aterako diren txapeldunak heldu den urrian Perun iraganen den munduko txapelketara joanen dira.

Antzuolatik pilotarientzat gomita

Antzuolatik gomita berezia aihertar pilotarientzat. Antzuolako pilota elkarteak Aiherrako pilotariak gomitatzen ditu txapelketa batera, maiatzaren 4an eta 5ean. Hau jokatuko da frontball gisako jokoan, adin guzietako pilotarieri irekia da. Izena heldu den osteguna aitzin eman behar da: 06-31-64-60-88. Txapelketa 2 egunez iraganen da eta lekuan berean lo egiteko parada izanen da. Motibatu!

Arberoan Alaiki 2 astez

Primaderako oporrak hurbiltzearekin, Arberoan Alaiki aisialdi guneak oroitarazten du zentroa bi astez irekia izanen dela, apirilaren 15etik 26ra, astelehenetik ostiralera, (7:30-18:00). Interesatuak direnek beren burua ezagutarazi behar dute Herriko Etxera deituz: 05-59-29-64-02.

Apirilaren 13an, Antzuolara autobusez

Jadanik erran bezala, aurten Aiherra eta Antzuola herrien parekatzearen 40 urteak ospatzen dira, 3 hitzorduren bidez. Lehena iraganik, huna bigarrena Antzuolan apirilaren 13an iraganen dena, egitarau eder batekin. Aiherratik autobusez abiatzea (8:30), antzuolakoen ongi etorria eta hamaiketakoa (10:30). Antzuolan eta Aiherran egin labur metraiaren ikustea, Pette sortzailearen presentziarekin. Ondotik hurrup eta klik eta bazkaria (14:30). Kantu eta dantza saio animatua (16:30), Aiherrara itzultzea (18:30). Zatozte egun goxo baten pasatzera, umore onean!

Autobus eta bazkarirako Herriko Etxetik pasatuz izena eman edo deituz:05-59-29-64-02. Autoa hartzen dutenek Herriko Etxea deitu behar dute halere, bazkarien kopuruengatik. Bazkaria Antzuolako Herriko Etxeak du eskaintzen eta autobusa Aiherrakoak. Gauean, gaztetxean kontzertuak izanen dira, beraz motibatuenentzat izanen da egiteko!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3741. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo “Harro Herri” leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016