Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2024ko Martxoaren 28a

Abarratia pilota elkarte dinamikoa

Abarratia%20pilota%20elkarte%20dinamikoa

Abarratia pilota elkartearen biltzar nagusia joan den ibiakoitzean zortzi iragan zen, Donoztirin. Urtean behin proposatzen den hitzordu hunen kari, pilota arduradunak, pilotariak eta burasoak bildurik, iragan urteko harat hunaten eta aurtengo proiektuen berri eman da. Orotara 73 lizentziatu dira, Aiherra, Izturitze eta Donoztirikoak, mutiko eta neskato, esku-huska eta palan ari direnak. Orotara Ipar Euskal Herrian 59 pilota elkarte badaude, Abarratia lizentzien kopuru aldetik 25. da. Aste guziz elkartearen laguntzeko hiru trebatzaile berri sartu dira: Nicolas Dirasse (esku-huska), Eric Meriguet (gazteak palan) eta Miren Uhart (xitoak palan). Bestalde trebatzaileeri Xabi Harguindeguy pilota animatzaileak laguntza ekartzen die.

Emaitzen aldetik azpimarratua izan da 27 pare final-laurdenetara sailkatu direla, txapelketa ezberdinetan, aipamen berezia eginez Pierre Etcheverry gazteaz, hau “Elipe pro” pilotari berezko hoberenen arteko mailara helduz. Sari berezia eskaini diote, lehen aldia baita Abarratia pilota batasuneko pilotari bat hein hortara hupatzen dela.

2023 urteko kontuak orekatuak dira, urtea 795,36 euroko etekinarekin bururatu da. Proiektuak ez daude eskas: Xokoko lehiaketa baten antolatzea, pasaka jokoaz iniziazio saioa, frontbal finalen errezibitzea, esku-huskako buruz-burukako finalak apirilaren 13an, apairu eta urte hondarrean ateraldi baten antolatzea. Bilkura bururatu da pintxoak eta edariak parte hartzaileen artean partekatuz, giro onean. Aupa Abarratia pilota elkartea!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3741. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo “Harro Herri” leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016