Herriz Herri - Lekorne (L) | 2024ko Martxoaren 28a

Ogi Besta

Ogi%20Besta

Aurten ere, apirilaren 7an Baigura ikastolak “Ogi besta” antolatzen du. Eguna labea piztuz hasiko da (8:00), plazan haurrentzat jokoak (11:00), ondotik bazkaria Hodi Aldean (haurrentzat piknika), apirilaren 1a aitzin lekua atxiki behar da deituz 06-75-73-47-92. Arratsaldean ere izanen da animazioa, eskolako aterpean Txomin Zubietarekin zirku tailerra (14:00), Hodi Aldean Urtsuko Xoriak dantza taldearen ikusgarria (16:30) eta eguna ongi bururatzeko Arberoako txarangak bazterrak alaituko ditu.

Herri Urrats-eko jantziak ere salgai izanen dira.

Ongietorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3741. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo “Harro Herri” leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016