Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Martxoaren 28a

Urruñarrak Sarako Idazleen Biltzarrean - Hona bostekoa! komikia - Arroltze ehiza - Mutxikoak - Organo kontzertua -Kultur ekitaldiak Arotzenian - Pausuko bestak antolatzeko deia - Pilota

UrruAarrak%20Sarako%20Idazleen%20Biltzarrean%20-%20Hona%20bostekoa!%20komikia%20-%20Arroltze%20ehiza%20-%20Mutxikoak%20-%20Organo%20kontzertua%20-Kultur%20ekitaldiak%20Arotzenian%20-%20Pausuko%20bestak%20antolatzeko%20deia%20-%20Pilota

Urruñarrak Sarako Idazleen Biltzarrean.

Apirilaren 1ean, Pazko astelehenez, Idazleen Biltzarra izanen da Saran. Urruñatik zenbait liburu eta aldizkari aipatuak izanen dira eta azokan salgai. Ixabel Etxeberriak Euskaltzaindiaren bidez berriki plazaratu duen liburua aurkeztuko du: “Margarita. Nafarroako erregina. 1492-1549”. Liburu honetan Nafarroako Henrike III. erregearen emaztea izan zenaren ibilbidea, bizitza eta idazlanak aztertzen ditu, bereziki antzerkigintzan egin zituen ekarpenak. Ikerlan bikaina, zinez! Joseba Aurkenerenak bi liburu eramanen ditu. Lehena, Angeluko Zortziko argitaletxearen bitartez berriki plazaratu duen “Xiberoa bihotzean eta gogoan”, non azken 30 urte hauetan Xiberoan ikusitakoak azaltzen dituen. Bigarrena berriz, Zarautzeko Dakit argitaletxearen bitartez plazaratu du, liburu honetan euskal kulturaz, historiaz eta etnografiaz aritzen da. “Haritzaren adarrak” izenburua du. Urrunaga elkarteak ere “Urruña” aldizkariaren 5. zenbakia eramanen du, Urruñako historia, kultura, gizartea eta literatura lantzen dituzten artikuluak eta idazlanak denon gogora ekarriz.

Hona bostekoa! komikia

Udalbiltzak sortu zuen “Geuretik sortuak” izeneko bekari esker, bost komikigilek beren istorioak kontatu eta marraztu zituzten biziki ilustrazio ederren bitartez, 2023ko abenduan, Durangoko Azokan, liburua plazaratu eta aurkeztu zuten. Aritz Ibarra Agirrezabal Urruñan izan zen hiru astez herriko jendeekin mintzatzen, horren ondorioz Lehen Mundu Gerlan oinarritu “Aldaxka pozoituak” izeneko istorioa sortu zuen, orain komiki-liburu honen barruan irakur eta ikus daitekeena. Otsailaren 9an, aurkezpena egin zuen Posta gelan, orduz geroztik liburua gure artean zabaltzen ari da. Aipatu gerlan, hemen gertatu ziren argi-ilunak aipatzen ditu gardentasun osoz, gaurko belaunaldikoek jakin dezaten egiazki gertatu zena. Liburu ederra urruñar guzien etxeetan izan beharko litzakeena. Sarako Biltzarrean ukanen dugu liburu hau eskuratzeko parada.

Arroltze ehiza

Martxoaren 31n, igandearekin, Aisialdi Zentroak antolaturik, arroltze ehiza izanen da aipatu egoitzan (10:30). Bi urtetik hamabi urterako haurrek parte hartzen ahalko dute. Sartzea: bost euro. Izanen dira kafea, dutea, pastizak, jokoak, makillajea… eta abar. Izen-ematea: 06-54-47-67-09.

Mutxikoak plazan

Hilaren 30ean, larunbatarekin, hilero bezala, mutxikoak izanen dira herriko plazan, Kiki Bordatxoren taldeak emanik (11:00-12:00).

Organo kontzertua elizan

Apirilaren 1ean, astelehenarekin, Pazko kari, Mélodie Michel-en organo kontzertua izanen da herriko elizan (18:00). Antolatzailea: Euskal Herrian Organoak Kantuz.

Kultur ekitaldiak Arotzenian

Arotzenia jatetxean kultur ekitaldiak eskaintzen ari dira. Hilaren 22an, Josu Urrutikoetxea preso ohia euskal errezetaz mintzatu zen, hilaren 29an, ostiralarekin, arratsean, Anatole taldeak kontzertua emanen du.

Pausuko bestak antolatzeko deia

Hilaren 27an, ostegunarekin, aurtengo bestak antolatzeko asmoz, Pausuko auzoen bilkura izanen da, elizaren aitzineko herriko gelan (18:00).

Pilotari urruñarren emaitzak

Federazioaren Elite Pro binakako txapelketan, urruñarrek honako emaitzak erdietsi zituzten: Bixente Bideondo urruñarra eta Ducassou 40 - P. Etxeberri eta Sanchez 22.

Adindunendako ekitaldiak

Hilaren 28an, ostegunarekin, bazkaria dantzaz animatua. Prezioa: 32 euro, Kamietako sukaldean (12:00). Hilaren 29an, ostiralarekin, joste eta trikotatze lanak Posta gelan (10:00). Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3741. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo “Harro Herri” leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016