Ba ote dakixu? | 2024ko Martxoaren 28a

11-M (3/3)

Gilen Bacho

11-M%20(3/3)

Martxoaren 12an, manifestazio handiak hiri handi guzietan antolatuak izan ziren eta orotara 11 milioi jende karriketan ibili ziren. Madrilen, oposizioko buruzagi kasik guziak Jose Maria Aznar gobernuko presidentearen ondoan ibili ziren.

“Egia bozkatu aitzin!”

Konkordia memento bat izan zitekeen baina gobernuak manifestazioaren lema inposatu zuen (“Konstituzioko defentsaren alde eta terrorismoaren galtzearentzat”) eta herritar anitzek gobernuak egia gordetzea xerkatzen zuela sentitzen zuten. Horregatik manifestari anitzek “Nork egin du?” (“Quien ha sido?”) galdera oihukatu zuten eta zenbaitek, kritika oraino argiago batean gobernuaren kontra, “Erran nork egin duen!” oihu egin. Anitz “Gerla ez!” pankarta agertu ziren ere. Gobernuaren beldur handiena zen herritarrek lotura egin dezaten atentatuen eta Irakeko gerlaren artean. 2003an Espainiak Amerikar Estatu Batuen interbentzio militarra Iraken sostengatu zuen eta bere soldaduak igorri zituen. Erabaki horren kontra, herritar anitz mobilizatu ziren manifestazio masiboetan (3 milioi manifestarirekin 2003ko otsailaren 15ean). Herritarren %90 Iraken interbentzio militarraren kontra ziren eta gerlaren kontrako banderak edifizio anitzetan agertu ziren. Horretako, gobernuak hipotesia islamistaren baztertzeko dena egin zuen (“ETA bada, irabaziko dugu” estrategia segituz). Martxoaren 13an oraino, hauteskundeen bezperan, Mariano Rajoy Alderdi Popularreko hautagaiak, El Mundo egunkariaren lehen orrialdean, “ETA zela segurtamen morala” bazuela erran zuen. Ber egunean, arratsalde hasieran, poliziak hiru marokoar eta bi indiar arrastatu zituen baina informazio hori bakarrik gaueko 8tan publikoki hedatua izan zen. Anartean, informazioa internet bidez hedatu zen eta, estatu osoan, SMS eta e-mailez deialdiak (“SMSen gaua”) Alderdi Popularreko egoitzen aitzinetan biltzea hedatuak izan ziren, mezu argi honekin: “Gobernuak gezurra erraiten dauku, pasarazi!” Martxoaren 13ko gauean, herritar anitzek deialdiari ihardetsi zuten. Denek, bozketa bulegoen irekitzea baino ordu batzuk lehenago, “egia, bozkatu aitzin” eskatzen zuten.

Herritarren gaztigua

Madrilen eta Bartzelonan, gau guzian edo kasik, kazola kontzertu erraldoia apartamendu anitzetik abiatu zen. Ber mementoan, Mariano Rajoyk hitza hartu zuen manifestazio horiek “legez kanpo eta bidegabekoak” zirela erraiteko. PSOEko bozeramaileak “espainolek ez dutela gezurrak erraiten dituen gobernu bat merezitzen” ihardetsi zuen (baina erranez ere alderdiak ez zituela elkarretaratze horiek, PPren egoitzen aitzinean, antolatzen eta sostengatzen). Gaueko oren batean, azkenean, Acebes barne-ministroak hipotesia islamista baieztatzen duen bideo bat existitzen dela publikoki konfirmatu zuen. Zazpi oren geroago, bozketa bulegoak ireki ziren eta herritarrek bozkatu ahal ukan zuten, jakinez gobernuak egia gorde zuela hiru egunez. Parte hartzea izigarri azkarra izan zen (%77,2rekin, 2000ko hauteskundeetan baino 8,5 puntu gehiago), sustut gazteen (PSOEk emaitza hoberenak 30 urte baino gutiagoko bozkatzaileetan ukan zituen) eta Irakeko gerlaren kontrakoen mobilizazioari esker. Horregatik, sozialistek, aste bat aitzin alderdi popularrak baino 5 puntu gutiago zituztenak inkestetan, martxoaren 14ko hauteskundeak aise irabazi zituzten 5 puntuko abantailarekin (%42,6 bozekin). Aste zenbait geroago, Jose Luis Rodriguez Zapatero, PSOEren liderra, gobernuko presidente bilakatu zen eta bere lehen erabakia Iraketik Espainiako soldaduen ateratzea izan zen. Egun zenbaitez, bere jukutria entseguarengatik, Alderdi Popularrak boterea galdu zuen, herritarren mobilizazio historikoari esker.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3741. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo “Harro Herri” leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016