Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Hauteskundeak hurbiltzen
A.E.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko hilabetea falta denean, EITB Focus inkestaren arabera, 10 hautesletik 4k ez dute oraindik argi nor nahiago duten lehendakari. Nolanahi ere, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira lehenetsiak, elkarren arteko aldea kasik ez delarik. EH Bildu koalizio subiranistaren hautagaia boto-emaileen %26,1entzat da lehenetsia, alderdi jeltzalearena aldiz %26rentzat. Gainerateko lehendakarigaiek ez dute kasik babesik ukan: Eneko Andueza (PSE-EE) %4,1ek nahi dute lehendakari, Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) %1,7k, Javier de Andres (PP) eta Alba Garcia (Sumar) %0,8k eta Amaia Martinez (Vox) %0,3k. Azpimarragarria dena, euskal hautesleen artean, indiferentzia dela nagusi, hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, zalantzan daudenen kopuruak erakusten du herritarren zati handi batek oraindik ez duela bere hautua egina. Otsaileko inkestan, dudakorrak %21,5 izan ziren, oraingoan %20 dira.