Azalekoa | 2024ko Martxoaren 28a

Xistera hasieratik bukaerara

A.E.

Xistera%20hasieratik%20bukaerara

Eskutik pilotaren inguruko materiala ekoizten duen kooperatiba da. Izenak dion bezala, dena eskuz egina da. Sarako Urtxola jatetxearen gainean duten tailerraz gain, herriko eskola publikoaren parean bigarren tailerra eskuratu dute, hara joan gira haien lanaz gehiago ikasteko. Bertan, kooperatibako kide batzuk ikusi ditugu, Francis Carricart horietako batekin solastatu gira.

Enpresatik kooperatibara

Hasieran Ellande Alfarok Eskutik enpresa sortu zuen, pilotak eskuz egiten zituen Jean Lucugaray pilota egileak irakatsirik. Pilotak eta xareak egiten hasi zen, Martina Huguenard pilota joslearen laguntzarekin. Ondotik, Ellande Alfaro, Thierry Lopesekin lotu zen, pilotez gain eskularruak ere egiten hasi ziren. Bilakaera horretan, kirol hunen sail desberdinetako tresnak ekoiztu nahi ukan zituzten. Pilotak ez direnez bakarrik eskukakoak, baina xisterakoak ere, pilota elkarte batzuk galdeginik, Ellande Alfaro lotu zen Claire Grillard eta Francis Carricart-ekin xistera proiektua plantan jartzeko. Anartean Covid-a arribatu zen, taldearentzat gogoetak eta ikasketak egiteko parada izan zen. Untsa sakondu eta, Eskutik kooperatiba 2022ko urte hasieran sortu zen. Gaur egun, kooperatibak pilotak, eskularruak, xareak eta xisterak ekoizten ditu. Sei pertsonek osatzen dute: Ellande Alfaro, Thierry Lopes, Claire Grillard, Francis Carricart, Oier Oa eta berriki sartu den Alejandro Garciak.

Pilotarako tresna berria

Kooperatibak xisterak ekoizten hasi nahi ukan zuen, prozesua izigarri luzea izan zen, egile famatu baten bidez ikasi nahi ukan baitzuten. Usurbileko 76 urteko Jesus Mari Lopetegi xistera egilearekin bildu ziren, bai zesta puntan, bai eta joko garbin aditua dena. Bi urtez, harekin ibili ziren xisterak ekoizten ikasten. Francisek erran digu biziki interesgarria atzeman zutela bere profila, Jesus Marik xistera ekoizteko etapa guziak hasieratik bukaeraraino egiten baitzituen, oihanera zuzenean zuraren xerka joanez. Xistera baten egiteko gaztain zura, zumea (osier) eta larrua erabiltzen dira. Proiektu horren garatzeko kooperatibak Lopetegiri maxinak erosi dizkio, horrez gain, ekoizpenerako Saran bigarren tailerra muntatu du. Xisteren ekoizpenaz, Alejandro, Claire eta Francis arduratzen dira, eta bestalde bi azken hauek pilotak josten dituzte. Jakin behar da xisterak hasieratik bukaerara ekoizten duen egilerik ez dela gehiago, denek adina dutelako eta nehor ez baita horren segida hartzeko. Horregatik, Eskutik kooperatibak proiektu horri segida eman nahi ukan du, segurtatuz etorkizunean xistera ekoizpenaren jakitateak iraunen duela. Horrez gain, Iparraldeko Pilota Batzordearekin elkarlanean haurrendako egokia den xistera berezia sortu dute “xirrixt” deitutakoa.

Xisteraren ekoizpena

Kooperatiba Sara eta inguruko herrietako oihanera joaten hasi da zura biltzera. Produkzioak hiru fase ditu: zura bildu, landu, eta ondotik muntatu. Lantokian, maxina desberdin ugari badira, zura mozteko, berotzeko, malgutzeko, makurtzeko eta behar den forma harrarazteko. Zintzilik idortzen egoten dira urte batez edo 6 hilabetez. Zumea osorik heldu zaie, beraz, maxina desberdinetatik pasatzen da, luzeran pikatzen dute behin eta berriz, ahalik eta finena izateko. Zumea lehen Salamancatik heldu zen, baina orain parte handi bat Txiletik heldu da. Francisek erran digu beren asmoa zumea gure lurraldera berriz ekarraraztea dela. Horregatik, Frantzia erdialdean diren bizpahiru kooperatibekin harremanetan dira, laborari batzuk janeko landatzen hasiak baitira. Oro har, lan biziki fina eta luzea da, dena urte bat aitzin aurreikusi behar baita.

Eskutik kooperatibako produktuen manatzea zuzenean eskutik.eus webgunetik egin daiteke. Haiekin harremanetan sartzeko: info@eskutik.eus.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/03/28

“Luhusoko auzia”: hobengabetze galdea

a€œLuhusoko%20auziaa€:%20hobengabetze%20galdea

Larunbat goizarekin, Luhuson, Béatrice Molle-Haranen etxean hitzordua emana zen. Apirilaren 2 eta 3an epaituak izanen diren Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverryri sustengua ekartzeko 200 bat pertsona bildu zen.

Anaiz Funosasek (Bake Bidea) eta Jean-François Mignardek (Giza Eskubideen Liga) hitza hartu zuten:

“7 urte baino gehiagoren ondotik Luhuson bildu gira, 2016ko abenduaren 16an bake prozesuaren baitako lehen desobedientzia ekimena gauzatu zen lekuan. Mixel Berhocoirigoin, Mizel Bergouignan, Txetx Etcheverry eta Michel Tubianak sustatu zuten ekimena, Béatrice Molle-Haran eta Stéphane Etchegarayren presentziarekin. Euskal Herriarentzat bortizkeriarik gabeko etorkizun demokratikoaren aldeko ekarpena egiteko nahikaria aipatu zuten egun hartan egina justifikatzeko. Zoritxarrez, Mixel Berhocoirigoin, Mizel Bergouignan eta Michel Tubiana joan zaizkigu, ez ditugu ahanzten”.

Bake prozesua aitzinatzeko ekimena

Orduko gertakari...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/03/28

Piarres Lafitteren artxiboak Euskaltzaindiaren webgunean

Piarres%20Lafitteren%20artxiboak%20Euskaltzaindiaren%20webgunean

Baionan, Euskaltzaindiaren egoitzan Battittu Coyos euskaltzain buruordeak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Aitor Maritxalar digitalizazioaren arduradun teknikoak eta Piarres Lafitteren ikasle ohia izan den Jean-Michel Barnetche Uztaritzeko apezak artxiboen ezaugarriak presentatu dituzte.

Artxiboaren garrantziaz

Clément Mathieu apezpikuaren eskariz eta haren finantzaketarekin, Piarres Lafittek bilduma erraldoia osatu zuen, nagusiki Ipar Euskal Herriko jatorri anitzetako dokumentuak bilduz. Piarres Lafitte 1901ean Luhuson sortu zen, apeza izaiteaz gain, idazle eta kazetari izan zen. Besteak beste Herria kazeta hunen ardura ukan zuen, Euskal Herriaren historian pertsonaia adierazgarria da. 1945etik aitzina eta hil arte, Ipar Euskal He...

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/03/28

Ogia (amarena!)

Johanes Bordazahar

Telebistako erreportaietan ikusi dituzkezue, etxe hondakin porroskatuen artean, ahal den bezala, palestinar amatxi bat edo ama zenbait, haur elemenia batez inguratua, ogia egiten, su ilaun ttar baten gainean. Sarraski, tiroketa, erailketa, sarekada, latzikara, aiherkunde, mendeku, irain, kalapita, traizio… leherketa eta garrasi guzien artetik lanean. Hona hor ama ogi-egileek gerlari ematen dioten erantzuna. Bizi indarra obratzen ari, umilki, heriotzaren indar krudel, itsuaren aurka, gerla gorrian bertan. Kanpo aldeko edo barneko zoko apal-isiletako beste emazteki guziak dira eguneroko heroiak. Israeldar sukaldeetako beste amak ere. Emazteki ber-berak ikusiko dituzu Afganistanen, Ukrainan, mundu zabaleko edozein zoko galduetan, ogia egiten… Miseria, gosea, izidura, prekarietatea uxatzen. Biziraupena egun batez bederen luzatzen… Ogia egiten eta partekatzen.

“Ama, ona da zure ogia!” eta lehen ahamenean, haurrari irriñoa loratuko zaio begian. Burua altxatu eta hatz-erdi...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/03/28

Aberri Eguna ospagai, Mercomus txapelketa eta Arantxa Anitua

Joseba Etxarri

Aberri%20Eguna%20ospagai_%20Mercomus%20txapelketa%20eta%20Arantxa%20Anitua

HABANAko Korrika. Joan den astekoan bildu genuenez, mundu osoan ere arrakasta haundikoa izan da eta segimendu handia ukan du 2024ko Korrikak. Argazkira bildu dugun irudia, Kubakoa da, Habanan egin zuten Korrikakoa. Alaitasuna, engaiamendua, aldarrikapena eta besta izan dira mundu osoan Korrikak izan dituen ezaugarriak. Tipi-tapa...

---------------------

ABERRI EGUNA. Aberri Eguna tradizio handia duen urteko elgarretaratzea da Diasporan, bereziki Europa eta Hego Amerikako euskal etxeen artean. Beste euskal ospakizun batzuetan bezala, frangok egunean berean ospatuko dute eta beste askok, opor egunak izanik, ondokoetan, ahalik eta jende gehien biltzea helburu. Heldu den igandean, martxoaren 31n bertan, konparazio, leku guti batzu aipatzeko, erran dezagun New Yorkeko Euzko Etxean ospatuko dutela, Caracaseko Eusko Etxean, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxean, Mexiko Hiriko ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/03/28

Korrikaren heltzea - Otxalde taldearen kontzertua - Le Maire eta Kasbarian ministroen bisita

Korrikaren%20heltzea%20-%20Otxalde%20taldearen%20kontzertua%20-%20Le%20Maire%20eta%20Kasbarian%20ministroen%20bisita

Korrikaren heltzea

Irunen abiatu ondotik, 11 egunez 2.700 kilometro egin ondoan, joan den igandean Korrikaren ibilaldia milaka euskaltzaleren laguntzarekin Herriko Etxe aitzinean bururatu da. Abiatzean eskuz-esku pasatu den lekukoan ezarri mezua Garazi Arrula Ruiz Tafallakonafar itzultzaile eta idazleak idatzia, berak irakurri du. Arratsaldean bestak segitu du, kontzertu andana baitzen korrikazaleen plazererako.

Otxalde taldearen kontzertua

Luna Negra antzokian, apirilaren 5ean (20:30), Otxalde taldeak bere azken ikusgarria presentatuko du. Taldeak sorkuntzak eta kantu herrikoiak folk moldean musikatzen ditu, zazpi kantari-musikarik eta teknikari batek osatu taldea da.

Le Maire eta Kasbarian ministroen bisita

Joan den ostirala, Guillaume Kasbarian etxebizitza eta Bruno Le Maire finantza ministroak Baionara etorri dira. “Her...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/03/28

11-M (3/3)

Gilen Bacho

11-M%20(3/3)

Martxoaren 12an, manifestazio handiak hiri handi guzietan antolatuak izan ziren eta orotara 11 milioi jende karriketan ibili ziren. Madrilen, oposizioko buruzagi kasik guziak Jose Maria Aznar gobernuko presidentearen ondoan ibili ziren.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

Kukumarro: Alartze pean hatzemana ala egite ukan, antza izan

Xarles Videgain

Euskaraz beste mintzairetan bezala, norbaitek beste presuna baten egite handia duelarik, bereziki familia batean, egite edo antza izaten ahal da begitartean berean, gorputzean, edo ibiltzeko pausuan, irri egiteko maneran eta beste gauza anitzetan, orduan erraiteko moldeak badira. Atabismoa deitzen da segurki eta diogu haur bat aitaren edo amaren potreta dela.

Baina bestalde, lehenik animaleak aipatzen dira: phikak gara gara, humiak hala hala. Hots pikak ez du belerik egiten. Edota txakurraren humiak horak, dakigularik hora ere zakurra dela: guk ihiztora erraiten dugu eta zakur-emea, ollaka hogara dela aipatzen. Zuberoan entzuten dut ere: “mündü huntan apho dena, bestin krepaut”. Haur denboran “krepauta” entzuten nuen nitaz haur hastiala eta bihurria izanez baina hemen “krepauta” apo erraiteko beste hitz bat dela ageri da. Gaskoiez diote akerrak urrin gaixtoa baduela izatez. Ez du berak hobenik eta usa...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

Sarako biltzarra: 41. edizioa

Sarako%20biltzarra:%2041.%20edizioa

Pazko hurbiltzen denean, ohidura den bezala Pazko astelehenez Sarako Idazleen Biltzarra iraganen da, apirilaren 1ean.

“2024 Biltzar saria” Amets Arzallus Antia bertsulari eta kazetariak eta Jean Duverdier marrazkilaria eta ilustratzaileak eskuratuko dute (12:15). Amets Arzallus bertsulari ezaguna dugu, “Miñan” liburua idatzi du, Ibrahima Balde 13 urteko gazte migratzaile baten odisea kontatzen duena, hainbat hizkuntzetara itzulia. Jean Duverdier-ek, Pariseko arte plastikoen eskola eta arte grafikoen goi mailako eskolak egin ditu. Angeluko umore festibalaren sari nagusia eskuratu du, hainbat egunkaritan prentsa kolaboratzailea da, hogei liburu argitaratuak ditu.

Arratsaldean (16:00) mintzaldia iraganen da, “Sorkuntza editorialaren egoera Euskal Herrian” gaiaren inguruan. Parte hartuko dute artista idazle eta argitaletxeetako arduradun batzuk.

Ixabe taldeak arratsalde apalean kontzertua emanen du (17:30).

Egun osoan zehar (10:00-19:00) j...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

“Mendi Biziak”: Auñamendiren mendi ibilaldia

Urte osoan zehar, Euskal Elkargoaren babespean “Mendi biziak” deitu ekitaldiak iraganen dira, euskal mendia ezagutzeko.

Karia horretara, apirilaren 6an, Auñamendi elkarteak mendi ibilaldia proposatzen du, Ainhoa eta Ezpeletan gaindi, Erreberri eta Soporro mendietan barna. Historiaurretik gaur egun arte, hainbat hizlarik, artzaintza, militar edo meatzaritza bizitza markatzen duten ala markatu duten harri eta elementu antropogenikoeri buruz hitz eginen dute.

Hitzordua Ezpeleta eta Zuraide artean, Pinodietan emana da (9:00), 7 kilometroko ibilaldiak, 6 eta 7 ordu iraunen du, geldialdiak barne.

Kopurua mugatua izanez, parte hartzeko erreserbatu behar da, sms moldean 06-77-35-54-19 edo posta elektronikoz aunamendi@orange.fr.

Bakoitzak bere janaria segiarazi behar du, erran gabe doa ere behar den bezalako soinekoekin etorri behar dela.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

Liturgiaren atari ofiziala: kantajaunari.eus

Kanta Jaunari

Liturgiaren%20atari%20ofiziala:%20kantajaunari.eus

Hau da euskarazko liturgiaren atari ofizial berriaren helbidea Baiona, Lezkar eta Olorongo elizbarrutiarentzat.

Aspalditik igurikatzen zen tresna berri hau Euskal Herriko parropien, apezen, liturgi talde eta animatzaileen, parropietako koralen eta organisten zerbitzuko da.

Baionako elizbarrutiak bi herenerako eta Kanta Jaunari elkarteak heren baterako finantzatua izan da.

Zer du gaur egun atari berri horrek?

Irakurgaiak - Bibliako irakurketen eta igande eta bestetako salmoen testuak, salmoaren partitura eta grabaketarekin, kantu hautu batekin eta Jainko herriaren otoitzproposamenekin.

Kantikak: 2021ean argitaratu “Otoitz eta Kantu” azken bilduman argitaraturiko kantak, kantu bakoitzarentzat testua, bere erreferentziak (marka, egileak, konpositoreak, oharrak), frantsesezko itzulpena (baldin badago), partiturak, grabaketak eta bideoa, baldin badago. Bilaketa alfabetikoki edo gai edo denbora liturgikoar...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

EUSKAL PRIDE

EPELONDO

Korrika 23.-aren Baionako azken kilometroen eromenaren ondotik, zer erran? Hatsanka moldatzen dut kronika hau, andreak aldamenean, ezki ura prestatzen duen bitartean, bion arranpak sendatzeko. Hamaika egunez egiazko herri harroa izan gara, haro handikoa, aro ona lagun bistan dena! Argi gelditu da herritar kirolariak garela, beti lasterka gabiltzalako, eta ez bakarrik Korrikaren karietara: erosketak egiterakoan, karga polizialen aitzinean, hurkoa karrikan solastatu nahi ez dugunean, ihesera prestatzen garenean... eta adibideak zerrenda nitzake ad vitam aeternan: Euskararekin batera gora astoak ere hain aise ikasi zuen Latina!

Youtube deitu plataformari esker eta kanapean nagiki etzanik, egunez eta gauez, Korrikaren lekukoa nondik zebilen segitu genuen. Donapaleu, Maule eta Garaziko hirien zeharkaldiek jada bihotza harrotu ziguten, Izpegitik Eugirako Baztanen trabeskatze erraldoiak, Erriberako berotasunak, Trebiñuko paisaiek, Goizueta, Hernani, Usurbil eta Or...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

Korrika ospatu dugu!

Piarres Larzabal Kolegioa

Korrika%20ospatu%20dugu!

Martxoaren 14an, ostegunean, arratsalde apalean, Urruñako Leclerc dendako su gorrian, kolegioko ikasleak, lankideak, familiak eta famili ohiak elkartu dira euskararen lekukoa aitzinera eramateko, "Harro Herri" izanez, azterketak euskaraz kamisetak ezarriz, pankartak gora altxatuz eta ozenki oihukatuz. Zinez, momentu zoragarria izan da eta hurbildu diren guziak eskertzen ditugu.

Txalo bero bat ere 6.eko Enekori, 5.eko Osoitzi, 4.eko Imanoli eta 3.eko Eheinari lekuko eramaileak izanagatik.

Martxoaren 18tik landa, Korrika kari, egunero eguerdiko jolas garaian, animazio desberdinak antolatu dira. “Euskaraz Bizi”-ko 3.eko ikasleek karaoke “kar-harro” bultzatu dute! Kanpoko eremuan ezarriz, haiek hautatu kantu batzuen hitzak eta musikak aurretik prestatuz, inguruan ziren ikasleei kantatzen saiatzea proposatu diete.

Lehen aldi honetako, seigarren eta bosgarreneko ikasle batzuk hurbildu dira eta irriñoarekin abesten saiatu dira! Batzuk dantzan bukatuz! ...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

Harro Herri korrika

Kanboko Andra Mariko ikasleak

Harro%20Herri%20korrika

Korrika martxoaren 14an hasi da eta martxoaren 24an bukatu da. Gau eta egunez, Irundik Baionarat jendeak korrika egin du, gelditu gabe lekukoa pasaraziz.

Hameka egunez Euskal Herria zeharkatu du. Kanbon martxoaren 14an ostegunarekin pasatu zen, gaueko hamarrak aldean (22:30).

Guretako, parte hartzeko berant egiten zuen, ohean ginen!

Bainan gure eskolarekin eta Kanboko beste bi eskolekinbatera Korrika Ttikiegin dugu. Horretarako, bizkarrekoa soinean, gure hiria animatzeko kantu eta dantza prestatu ditugu.

Lasterka egiten dugu euskara sustengatzeko, kanpoan eta gure bihotzean euskara bizitzeko.

Aupa euskara eta goazen Korrika egiterat!

Irakurri segida

Orotarik | 2024/03/28

Zirikolatz dantzari taldea

Zirikolatz%20dantzari%20taldea

Liburu eder bat gehiago, plazaratu berria du Henri Duhau senpertarrak: “Zirikolatz dantzari taldea”, bere kontu argitaratua. Senperen loratu den taldea dugu Zirikolatz hori, lehen batean SPUC kirol batasunari lotua (1972-1979), ondotik bereber ibiliko dena (1980tik aitzina), kirola eta euskal kulturaren uztartzeak nekeziak ezagutu baitzituen. Henri Duhauk kondatzen dauzkigu urte horiek, sortzea, garatzea eta independente bilakatzea, Henrik berak giderrak atxikirik 17 urtez, Koldo Zabala dantzari eta formatzaile maisuaren laguntzarekin hastapenean eta Betti Betelu famatuarenarekin ondotik, Euskal Dantzarien Biltzarraren (EDB) babesean (egitura honen lehendakari ere bilakatuko da garai batean Henri Duhau). 1980an, 125 dantzari bazituen elkarteak, arrakasta handiaren seinale. Dantza ikusgarriak biderkatu ziren, herrian berean eta Euskal Herrian barna, Dantzari Eguna, Dantzari Ttiki, Herri Dantzari, Ihauteriak, Bestaberri eta beste....

Irakurri segida

Herriz Herri - Biriatu (L) | 2024/03/28

Bertso saioa

Bertso%20saioa

Apirilaren 6an larunbatarekin (17:00), Biriatuko ikastolaren alde bertso saioa antolatua izanen da. Bertan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Maddi-Ane Txoperena, Julio Soto bertsolari ospetsuak eta Aimar Karrika gai emailea izanen dira. Bukatu eta, pintxo potea izanen da. Haurrentzat salbu, sartzeak 12€ kostako du. Xoldon eta Xaia ostatuetan tokia erreserba daiteke, edo 06-88-76-99-07 mezua Whatsappera bidaliz.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/03/28

Buxeta orientazioa - Helbideratzea - Tailer numerikoak - Asiako lozerrak

Buxeta orientazioa

Iazko abenduan, herriko kontseilua bildu zen 2024ko buxeta orientazioa eztabaidatzeko. Aurten, martxoaren 20an egin da herriko kontseilua, gai-zerrendako aurrekontu-orientabideei buruzko eztabaidekin. Hainbat gai tratatuak izan dira, besteak beste funtzionamendu karguak, engaiamendu eta gauzatze tasa, egunerokoaren hobetzea, ekintza sozialak, iraunkortasuna eta ekintza kulturala baita elebiduna ere.

Helbideratzea

10-15 urtero bezala, doblatuak diren bide batzuen izen eta zenbakiak eguneratuak izanen dira, Euskal Elkargoak bultzaturik. Etxebizitza guziak ez dira hunkituak izanen. Pertsona batzuk gutuna etxean errezibituko dute. Informazio gehigarrien ukaiteko, deitu 05-59-47-26-06.

Tailer numerikoak

La Fibre 64 eta herriko CCAS-ak antolaturik, numerikoaren mundua hobeki ezagutu nahi duten per...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/03/28

Pazko - Itzulia: txirrindula zoin gehiagoka- Erakusketa- Lampedusa Beach - Aste kulturala

Pazko

Pazkokari bi meza izanen dira, larunbatean (20:00) eta igandean (10:30). Bixkotx saltzeak iraganen dira eliza atean. Alabainan, kermezaz arduratzen den taldeak galdegiten dio bixkotx egiten dakien bakotxari, bixkotx bat edo gehiago egin ditzan, Pazkoz saltzeko. Bixkotxak Aterbe Onarat eraman behar dira, larunbat arratsaldean (14:30→18:00). Kermeza bera ekainaren 29 eta 30ean ospatuko da.

Itzulia: txirrindula zoin gehiagoka

Bezperan Irun eskualdean ibili ondoan, kurtsa hori Hazparnetik iraganen da, apirilaren 2an arratsaldez. Ondorioz (15:45→16:15) tartean hiri erdia hetsiko da, Irundik Kanbora (160 km) joanen den etapa hortik pasatuko baita. Biharamunean Ezpeleta/Altsasu etapa izanen da eta Itzulia larunbatean Eibarren bukatuko da.

Erakusketa: “Destination Robin”

Apirilaren 2tik 7ra Patrick Dulacen tindu erakusketa bi tokietan ikusten ahalko da:

Choribit gelan: (15:00...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/03/28

“Spect’Acteurs” - Ikusgarria - Erakusketa

a€œSpecta€™Acteursa€%20-%20Ikusgarria%20-%20Erakusketa

“Spect’Acteurs”

Martxoaren 30ean larunbatarekin (10:00), buraso eta haurrentzat antzerki tailerra antolatua izanen da. Ikusi eta sentitu, imitatzeko eta jostatzeko, haurren plazera partekatzeko modua da. 15 urtetik gorakoei zuzendua da eta Mendi Zolan gelan iraganen da.

Ikusgarria


Martxoaren 30ean larunbatarekin (17:00), Tor Magoaren “Amarru” ikusgarria Gaztelu Aretoan izanen da. Ikusgarri parte hartzaile huntan, magia izanen da gai nagusia eta truko batzuk emanak izanen dira. Familiako euskarazko ikusgarria izanen da, ikastolak antolaturik. Tokiak mugatuak izanen dira. Informazio gehigarrien ukaiteko www.hendaye.fr webgunera joan. Bestenaz, ikastolarekin harremanetan sartzeko: 05-59-48-09-60 ala hendaia.gure-ikastola@orange.fr.

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024/03/28

Uda Leku antzerkia - Aste Sainduko ospakizunak

Uda Leku antzerkia

Pantzo Hirigaraik zuzendu antzerkia eskainia izanen da ostiral huntan, martxoaren 29an (20:30), Gaztetxean, Atharri ezker pareta ondoan berritua izan den gelan.

Baina lehentxago hasiko da ekitaldia: idekia izanen da tokian berean ostatua eta jaten ahalko dira taloak (19:00). Arrokagarai ikastolak du antolatzen ekitaldi hau. Sar-prezioa 8 eurotan finkatua da, kitorik 12 urte azpitiko haurrentzat.

Aste Sainduko ospakizunak

Ostegun Sainduz: Jesusen Azken Afariaren ospakizuna Kanbon (19:00).

Ostiral Sainduz: Gurutzearen bidea Itsasuko elizan (15:00) eta Jesusen Pasionearen ospakizuna Kanbon (19:00).

Larunbat gauean: Pazko Beila Kanbon (19:00).

Pazko igandeko meza Itsasun (10:30).

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekorne (L) | 2024/03/28

Ogi Besta

Ogi%20Besta

Aurten ere, apirilaren 7an Baigura ikastolak “Ogi besta” antolatzen du. Eguna labea piztuz hasiko da (8:00), plazan haurrentzat jokoak (11:00), ondotik bazkaria Hodi Aldean (haurrentzat piknika), apirilaren 1a aitzin lekua atxiki behar da deituz 06-75-73-47-92. Arratsaldean ere izanen da animazioa, eskolako aterpean Txomin Zubietarekin zirku tailerra (14:00), Hodi Aldean Urtsuko Xoriak dantza taldearen ikusgarria (16:30) eta eguna ongi bururatzeko Arberoako txarangak bazterrak alaituko ditu.

Herri Urrats-eko jantziak ere salgai izanen dira.

Ongietorri deneri!

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/03/28

Baratze botanikoa - “Angela plana” - Gernikako haritzaren kimua - Tanka gelako hitzorduak

Baratze%20botanikoa%20-%20a€œAngela%20planaa€%20-%20Gernikako%20haritzaren%20kimua%20-%20Tanka%20gelako%20hitzorduak

Baratze botanikoa

Bertze tailerra antolatua izanen da martxoaren 30ean (10:00-12:00), uraren zikloak izanen dira aipagai. Pirinio Atlantikoetako departamenduaren laguntzarekin, urririk da eta izena eman behar da parte hartzeko: www.saintjeandeluz.fr webgunetik, “baratze botanikoa” sailean.

“Angela plana”

Herriko Etxeak, espazio publikoen segurtasunaren aldeko ekintzekin segitu nahi du. Kale-jazarpenaren, mehatxuen eta erasoen kontrako engaiamendu zabalagoa hartu nahian, urte osoan zehar "Angela plana" zabalduko da. Profesionalak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko kanpaina abian da: dendak, ostatuak, kultur eragileak eta ekitaldietakoak. Profesionalentzako sentsibilizazio sai...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/03/28

Go!azen-en ikusgarria - Freddie Mercury antzerkia - Pazkoko elizkizunak - Arroltze bilketa - Selauru hustea - Atxik azoka- Poesiaren udaberria - Korrika Ttiki

Go!azen-en%20ikusgarria%20-%20Freddie%20Mercury%20antzerkia%20-%20Pazkoko%20elizkizunak%20-%20Arroltze%20bilketa%20-%20Selauru%20hustea%20-%20Atxik%20azoka-%20Poesiaren%20udaberria%20-%20Korrika%20Ttiki

Go!azen-en ikusgarria

Martxoaren 17an, “Go!azen” telesaileko aktoreek zer arratsalde polita eta gozagarria eskaini duten Larreko sala mukuru bete duen publikoari. Hauetan sekulako haurreria, besta giro hoberenean, emozioz beterikoa. Zaldubi ikastolak antolatu kontzertu solidarioak bere helburua ongi bete du, “Syndrome PACS1” elkarteari diru laguntza potoloa ekar zezan. Eritasun hunek hunkitzen duen Nahia Laurencena eta hunen familia guziak ekimena ongi estimatu dute.

Freddie Mercury antzerkia

1991n zendua delakoz, artista handi hunen“sosia” Jean-François deitzen dena aurkituko dugu oholtzan, martxoaren 30ean (20:30), Larreko salan. Bere gisa sartzen da Freddieren pertsonaiaren baitan, goi-mailako musikari eta kantaria ahalik eta hobekienik imitatuz, Queen rock talde mitikoa sortu zuena. Dibertigarria, askotan musikala, batzuetan hunkigarria, bere irudimenaren txokoetatik pasar...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024/03/28

Antzerkia

Antzerkia

Apirilaren 5ean ostiralarekin (20:30), La Perle gelan, “Art” antzerkia ikusgarri izanen da. Yasmine Rezaren obra ezagunetarikoa da, bi Molière sari irabazi ditu eta 35 hizkuntza desberdinetan itzulia izan da. Pieza hori arte garaikidea, bikote eta lagun arteko harremanen inguruan mintzatuko da, birtuosotasun handiko elkarrizketekin. Tokiak 5€ eta 15€ artean kostako du, erreserbatzeko, Herriko Etxea deitu behar da: 05-59-44-15-27. Informazio gehigarriak www.saintpierredirube.fr webgunean.


Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/03/28

Zangoak Arin-en biltzar nagusia - Idazleen biltzarra - Korrika trail - Erakusketa - Leizeak Lurrak - Beti Gazte - Kirola

Zangoak%20Arin-en%20biltzar%20nagusia%20-%20Idazleen%20biltzarra%20-%20Korrika%20trail%20-%20Erakusketa%20-%20Leizeak%20Lurrak%20-%20Beti%20Gazte%20-%20Kirola

Zangoak Arin-en biltzar nagusia

Zangoak Arin elkarteak bere biltzar nagusia martxoaren 21ean goizarekin Lur Berri gelan egin du. Jean Grane lehendakariak ongi etorria egin eta, elkartea nola beti handitzen ari den, ibilkari gidak beharko dituela emendatu erran du. Hitzaldia bukatzean izan diren heriotza guzientzat pentsaketa ukan du. Béatrice Ollier elkarteko idazkariarentzat urteko aktibitateak ongi pasatu dira. Xabi Larregle diruzainak kontuak positiboan direla abisatu du. Eguna bukatzeko Leizetako ostatuko gelan bazkaldu dira, 70 baziren etorriak. “Begi Gose” sukaldariak prestatua, dena umore onean bukatu da.

Idazleen Biltzarra

Beti bezala Pazko biharamunean iraganen da. Aurten astelehenean apirilaren lehenean izanen da kiroltegian, sarrera 2€.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/03/28

Urruñarrak Sarako Idazleen Biltzarrean - Hona bostekoa! komikia - Arroltze ehiza - Mutxikoak - Organo kontzertua -Kultur ekitaldiak Arotzenian - Pausuko bestak antolatzeko deia - Pilota

UrruAarrak%20Sarako%20Idazleen%20Biltzarrean%20-%20Hona%20bostekoa!%20komikia%20-%20Arroltze%20ehiza%20-%20Mutxikoak%20-%20Organo%20kontzertua%20-Kultur%20ekitaldiak%20Arotzenian%20-%20Pausuko%20bestak%20antolatzeko%20deia%20-%20Pilota

Urruñarrak Sarako Idazleen Biltzarrean.

Apirilaren 1ean, Pazko astelehenez, Idazleen Biltzarra izanen da Saran. Urruñatik zenbait liburu eta aldizkari aipatuak izanen dira eta azokan salgai. Ixabel Etxeberriak Euskaltzaindiaren bidez berriki plazaratu duen liburua aurkeztuko du: “Margarita. Nafarroako erregina. 1492-1549”. Liburu honetan Nafarroako Henrike III. erregearen emaztea izan zenaren ibilbidea, bizitza eta idazlanak aztertzen ditu, bereziki antzerkigintzan egin zituen ekarpenak. Ikerlan bikaina, zinez! Joseba Aurkenerenak bi liburu eramanen ditu. Lehena, Angeluko Zortziko argitaletxearen bitartez berriki plazaratu duen “Xiberoa bihotzean eta gogoan”, non azken 30 urte hauetan Xiberoan ikusitakoak azaltzen dituen. Bigarrena berriz, Zarautzeko Dakit argitaletxearen bitartez plazaratu du, liburu honetan euskal kulturaz, historiaz eta etnografiaz aritzen da. “Haritzaren adarrak” izenburua du. Urrunaga elkarteak ere...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/03/28

Aste Sainduko ospakizunak - San Frentses kolegioak 100 urte - Ihiztarien lehiaketa - Mintzaldia - Berri labur

Aste%20Sainduko%20ospakizunak%20-%20San%20Frentses%20kolegioak%20100%20urte%20-%20Ihiztarien%20lehiaketa%20-%20Mintzaldia%20-%20Berri%20labur

Aste Sainduko elizkizunak

Errobiko Salbatore parropian Aste Sainduko elizkizunak honela dira: Ortzegun Sainduz azken afariaren ospakizuna Bixintxo elizan (19:00), Ortzirale sainduz Gurutzearen bidea Heraitzen (15:00), Kristoren pasionea Bixintxo elizan (19:00), Larunbat sainduz (21:00) suaren benedizionearekin Pazko beila eta ondotik Kristoren berpiztearen meza Bixintxo elizan, Pazko eguneko mezak (9:00) Heraitzen eta Haltsun, (10:00) komentuko kaperan eta (10:30) Arruntzan eta Larresoron. Aste Saindu on deneri.

San Frantses kolegioak 100 urte

Uztaritzeko seminario ttipia, orain San Frantses kolegioa dena, eraikitzeko xedea hartu zen 1905ean, estatuaren eta elizaren bereiztearen ondorioz, Larresorokoa hetsi baitzen, orduko frantses gobernua jabeturik. Erabaki zen Uztaritzen kasko batean berria eraikitzea. Bainan holako obra bat dirurik gabe ezin zen egin. Dei asko eginik, Eu...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/03/28

Mus - Antzuolatik pilotarientzat gomita - Arberoan Alaiki - Antzuolara autobuses

Mus%20-%20Antzuolatik%20pilotarientzat%20gomita%20-%20Arberoan%20Alaiki%20-%20Antzuolara%20autobuses

Mus

Frantses federazioak antolatzen duen txapelketan, joan den asteburuan 7 pare sailkatuak baginituen Bastidako kantonamenduko finaletan parte hartzeko. Gure herritik Lasan iraganen den final egun nagusian parte hartzeko, beste 51 ekiporekin betan, hauetarik bakar bat baizik ez da sailkatu, Xarlo Haristoy eta Jean-Noël Minjou. Orotara 52 parek parte hartuko dute, horietan hiru gure kantonamendutik edo eskualdetik, lehenago aipatu aihertarrak, Bardozeko Mailharrancin aita-semeak eta Ahurtiko Mattin Plattier eta Alain Vergez. Lasan aterako diren txapeldunak heldu den urrian Perun iraganen den munduko txapelketara joanen dira.

Antzuolatik pilotarientzat gomita

Antzuolatik gomita berezia aihertar pilotarientzat. Antzuolako pilota elkarteak Aiherrako pilotariak gomitatzen ditu txapelketa batera, maiatzaren 4an eta 5ean. Hau jokatuko da frontball gisako jokoan, adin guzietako pilotarieri irekia da. Izena heldu den osteguna aitz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/03/28

Xuxentze - Mus

Xuxentze

Duela bi aste aipatu dut hemendik Maxaloko sortzea, idatziz Ansolabehere-Anocibar bikoteak ongi-etorria egin ziola Gabi semeñoari. Geroztik jakin dut ez dela mutikoa bainan neska. Barkatu huts horrentzat eta berriz ere agiantza zoriontsuenak Gabiri.

Mus

Joan den larunbatean jokatu da Euskal Herriko mus txapelketaren finala Altzain. Gure herriko ordezkariek, David eta Paxkal Ibarrola anaiek, ez dute maluruski nahiko zuten bezainbat bide egin, ildo nagusitik tanto gutirengatik baztertuak izanik. Kontsolantean halere zortzigarren postuan sailkatu dira.

Frantziako xapelgorako, Pazko astelehenez jokatuko dena Lasan, sailkatu dira David Ibarrola eta Jean-Marc Orhategaray. Bai eta ere Itsasuren kondu ari den Sebastien Oxoby, Mathieu Sallagoity lagunarekin. Suerte onak gida ditzala. Jaz gure he...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/03/28

Eskubaloia - Mus

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, lehen taldeak ttantto batez galdu du Hendaiaren kontra, 20-21. Prenazional mailan, bigarren taldeak galdu du Bordelen, 22-34. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Blanquefort-eko taldearen kontra, 28-26. Bigarren taldeak galdu du Barzun-en, 22-31.

Heldu den larunbatean, nesketan, erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Kanbon, Tyrrosse errezebituko dute (16:30).

Mus

Heldu den Pazko astelehenez, Lasan Frantziako museko finalak dira. Irisarritik bi pare badira kalifikatuak: Béatrice eta Patrick Legarto, Xantxo Hauscarriague eta Mikel Minhondo. Suerte on bi pare horieri!

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/03/28

Merkatu eta antzerki

Merkatu%20eta%20antzerki

Apirilaren 5ean ostiralez (18:00), Arberoako ekoizleen hilabeteko merkatuan usaian bezala oilasko, etxe ogi, baratzekari, gasna, esneki eta beste erosten ahalko da. Herri Urrats-eko jantziak ere salduko dira.

Bigarren partea Arberoa ikastolak antolatua da (15 urteen karietara). Taloak eta ostatua (19:00), antzerkia(20:30), Garazi eta Munhoa ikastoletako haur eta burasoek “Uda leku” Pantzo Hirigaraien antzerkia emanen dute, Artetxea gelan.

Sartze saria: helduentzat 10 euro, 12-17 urtekoentzat 5 euro.

Arrakasta ederra ukana duen antzerki hunen azken emanaldia izanen da Izturitzekoa. Beraz ez hutsegin.

Arrastiri goxo baten iragaiteko parada ezin hobea izanen da eta berriki iragan zaukun Korrikaren segida polita.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024/03/28

Euskal Herriko Itzulia

Euskal%20Herriko%20Itzulia


Apirilaren 2an, Euskal Herriko txirrindula itzulia Iparraldean izanen da. Lasterketa hortan 24 taldek eta 168 txirrindularik parte hartzen dute, gure bideetan ikusteko parada ukanen dugu. Arratsaldeko 3ak irian Bidarraitik etorriko dira Ortzaizeko herria zeharkatzeko Irisarri alderat segituz. Egun hortako helmuga Kanbon izanen da. Kasu egin beharko da zeren bidearen babesteko, traba zonbaitzu izanen dira, zonbait denbora txirrindulariak baino lehen eta lasterkaldi guzia iragan arte.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2024/03/28

Abarratia pilota elkarte dinamikoa

Abarratia%20pilota%20elkarte%20dinamikoa

Abarratia pilota elkartearen biltzar nagusia joan den ibiakoitzean zortzi iragan zen, Donoztirin. Urtean behin proposatzen den hitzordu hunen kari, pilota arduradunak, pilotariak eta burasoak bildurik, iragan urteko harat hunaten eta aurtengo proiektuen berri eman da. Orotara 73 lizentziatu dira, Aiherra, Izturitze eta Donoztirikoak, mutiko eta neskato, esku-huska eta palan ari direnak. Orotara Ipar Euskal Herrian 59 pilota elkarte badaude, Abarratia lizentzien kopuru aldetik 25. da. Aste guziz elkartearen laguntzeko hiru trebatzaile berri sartu dira: Nicolas Dirasse (esku-huska), Eric Meriguet (gazteak palan) eta Miren Uhart (xitoak palan). Bestalde trebatzaileeri Xabi Harguindeguy pilota animatzaileak laguntza ekartzen die.

Emaitzen aldetik azpimarratua izan da 27 pare final-laurdenetara sailkatu direla, txapelketa ezberdinetan, aipamen berezia eginez Pierre Etcheverry gazteaz, hau “Elipe pro” pilotari berezko hoberenen arteko mailara helduz. Sari berezia eskaini diote,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/03/28

Heriotze- Sortze - Pazko - Ikusgarria

Heriotze-%20Sortze%20-%20Pazko%20-%20Ikusgarria

Heriotze

Leizparze Iribarreneko Josephine Haristoy (Falxa sortua) 96 urtetan zendu da, eritasunak eremanik. Doluminak Marcel, Annie, Georgette eta Panpi seme-alaberi eta familia guziari.

Egoitza Etzaunaldeko bidean zuen Stephen Michael Lloyd Eskoziakoa (Glasgow-n sortua) 68 urtetan zendu da, bulta txar bat ukanik, plaza nagusian zelarik. Sokorritzaileak fite etorri dira bainan berantegi zen, ez dute salbatu ahal ukan. Bazen hamar bat urte Baigorrin bizi zela bere andrearekin.

Sortze

Goresmenak Kattalin Sainte Marie eta Ximun Bergouignan-i. Ongi etorria egin dakote heien lehen haurrari. Mara deitu duten alaba ttipia.

Pazko

Huna hemen Aste Saindu eta Pazkoko elizkizunen tenoreak, Artzain Onaren parropian:

Ortzegun sainduz, zeremoniak Larrazkena erretreta etxean (11:00) eta Bankan (19:00).

Ortzirale sainduz, kofesioak eta Pasionea (19:00) Irulegin.

Ibiakoitz saind...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024/03/28

Iparraldeko orkestra

Martxoaren 29an, Vauban zinegelan (20:00), Iparraldeko Orkestra Sinfonikoak “Txokolatearen iraultza” ikusgarria proposatzen du. Txokolatearen historiari buruzko hitzaldi-musikala da, Odile Heimburger sopranoak, musikariez inguratua eta Jean-Yves Roques hizlaria lagun. Kontinenteetan zehar txokolatearen garaiak jarraitzeko gomita atsegina.

Sartzea 16 euro, 22 urtez petik kitorik.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/03/28

Otxalde eta Iluma kontzertuan - Amikuze: zazpi ekipa Frantziako mus lehiaketan - Bideaken sasoin berria hasten

Otxalde%20eta%20Iluma%20kontzertuan%20-%20Amikuze:%20zazpi%20ekipa%20Frantziako%20mus%20lehiaketan%20-%20Bideaken%20sasoin%20berria%20hasten

Otxalde eta Iluma kontzertuan Bideaken

Martxoaren 30ean (20:30) iraganen den kantaldi hau “Les Battements d'Elles” elkarteak antolatzen du. Elkarte hunek minbizia duten emazteak kultura eta kirola sailetan laguntzen ditu, aktibitate berezi batzu animatuz. Jarduera horiek laster proposatuak izanen dira Donapaleuko ospitalean diren pazienteri, eritasunari lotu isolamendu sozialetik ateratzeko.

Heldu den ibiakoitzeko kontzertuan Otxalde eta Iluma entzuten ahalko dira. Euskal musika eta kantuzale guziendako ez huts egiteko kontzertua. Txartelak turismo bulegoan edo kontzertua aitzin eskuratzen ahalko dira.

Zazpi ekipa Frantziako mus lehiaketan

Herrietako eta kantonamenduko lehiaketak iragan ondoan, Amikuzetik, zazpi ekipa Lasarat joanen dira apirilaren 1ean, Pazko astelehenez jokatuko den Frantziako mus txapelketa finalerat. Hauek dira:

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016