Herriz Herri - Luhuso (L) | 2024ko Apirilaren 25a

“Harri Xuria eskutan” eskolako haurrekin

a€œHarri%20Xuria%20eskutana€%20eskolako%20haurrekin

Petit Théâtre de Pain taldeak, eskolako haurrekin argazkiaren inguruko proiektua antolatu du. Nahia Garat, argazkilariak eraman lana, “Harri Xuria eskutan” kaolin proiektuaren baitan sartzen da. Haurrek argazki kontakizuna irudikatzeko, herriaren iragan historikoa, oraina eta etorkizuna perspektiban jarri dituzte. Ikasleek karta postalak idatzi dituzte. Galdera sinpleetatik abiatuz: "Zer ikusten duzu?” “Zer istorio kontatzen ahal duzu?” “Nola sentitzen zira argazkieri begiratzen diozunean?”

Astearen bururatzean, Nahia Garatek ikasleek hartu argazki andana bat aukeratu ditu, herriko plazan formatu handian agertuak direnak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016